Tsipras eta Syriza Grezian gobernatzeko zirritu bila
Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia Alexis Tsiprasez akordatuko da behin baino gehiagotan egunokaz. Zer den konplikatua hauteskundeetan aldarrikatutako programa ezartzea indar korrelazio hain zaila daukazunean. Gipuzkoan Bildurentzako dena baino askoz latzagoa Syrizarentzako Grezian, Europako marrazo guztien haginkada artean. Nola edo hala alkantzatutako akordioarekin uda arteko arnasa eskuratu nahi izan du Atenasko gobernuak. Ez bere programa ezartzeko, asko eskatzea litzateke:...
Read MoreOts-11: Greziari arnasa hartzen uzteko eskatuz mobilizazioak Europan barrena
Greziarekiko elkartasunezko mobilizazioak izanen dira otsailaren 11n, asteazkena, Europa osoan barrena. Britainia Handiko Greece Solidarity Campaignek honela dio “Let Greece Breathe” (Utzi arnasa hartzen Greziari) kanpainarako deialdian: “Europako Banku Zentralak belauniko jarri nahi du Grezian austeritateari aurre egiten dion gobernu berria. EBZren jokabideak jendeen elkarretaretze handiak eragin zituen joan den astean Atenasen, beren gobernuak austeritatearen kontra hasi...
Read MoreGreziaren mamuekin ezkutatu funtsean Europako bankuak salbatu ditugula
Greziakoa herritarrok nahasteko maniobra izan da eurogunearen krisia ikusi ez dezagun, eta lortu dute eztabaida politikoaren plaza hainbeste zikintzea zail egiteraino politika ekonomikoaz irizpiderik edukitzea. Hori dio Sony Kapoor ekonomialariak The Guardianen plazaratutako “Stop squeezing Syriza. We can’t afford another wrong turn in Europe” (Ez gehiago zanpatu Syriza. Ezin gara bidegurutze honetan ere ekibokatu Europan) artikuluan. Jatorri indiarra duen Kapoor Re-Define think...
Read MoreEta greziarrek ezagutu zuten Wolfgang Schäuble, Europako buru hautatu gabea
Ondo dago François Hollanderekin hitz egitea, Erroman Renziren irribarre lagunkoia jasotzea, Jean-Claude Juncker ofizialki Europako presidente denarekin eskutik helduta agertzea prentsaren aurrean… baina Europan Wolfgang Schäublek agintzen du bere kadira gurpildunetik. Eta Schaüblek inkisidore puritano protestanteen –herejeak kixkaltzen ez baitira bakarrak izan katolikoak- hoztasunarekin irakurri dio kondena Yanis Varufakisi: edo hartu edo utzi, baina platera bakarreko manua...
Read MoreGreziaren zor itzelarekin zer egin lezake Syrizak igandean irabaziz gero?
Irabazi bai, baina gero? Inkesta guztiek erakusten dute garaile Syriza Grezian igandean burutu beharreko hauteskundeetan. Antonis Samaras gainbehera omen dator egunak aurrera joan ahala. Ez zaio ezkerrari komeni zintzarria erostea behia eskuratu baino lehen, eta hala ere presa dauka zehazten hasteko Atenasko gobernua eskuratzen badu egin lezakeena definitzeko. Egunotan Syrizak Grezia zulotik ateratzeko dauzkan aukerez idatzi diren artikuluen artean bi hautatzeko, bat Le Monde Diplomatiqueren...
Read MoreGrezian G belaunaldia: gazte, karreradun eta atzerriratua
Krisi handia hasi zenetik 200.000 baino gehiago dira Greziatik alde egin dutenak. “Deitu dezakegu ‘G belaunaldia’: gazteak, karreradunak eta greziarrak. Horiek osatzen dute Mendebaldeko ekonomia batean garai modernoetan gertatu den burmuin xahutze handiena”, idatzi du The Guardian egunkarian Helena Smithek Atenasetik (Young, gifted and Greek: Generation G – the world’s biggest brain drain). Mediku Alemanian, unibertsitateko irakasle Britainia Handian, dendari Estatu Batuetan… ...
Read More“Troika basta!” manifestua: utzi greziarrei askatasunez erabakitzen
Frantsesezko manifestu bat dabil Interneten sinadura eske: “Grèce : Rendons-leur la démocratie!(Troïka basta !)“, espainolez “Grecia: devolvámosles la democracia (¡Basta ya, Troika!)“. Frantziako estatuko militante, politikari, sindikalista eta pentsalari ezkertiar sail batek idatzi dute 50.000 sinadura lortzeko asmoz. Hona hemen agiriaren testua. Grezia: itzul diezaiegun demokrazia. (Aski duzue, Troika!) Europako Batasuna, europar agintariak, Nazioarteko Diru...
Read MoreGrezian Troikaren murrizketek kolpatu dituztenean Samarasen boto emaileak
Panagiotis Grigoriou ezaguna du ARGIAren irakurleak, Net Hurbilen “Antropologoa mintzo Troikak hiltzen duen Grezia akitutik” irakurri baldin badu. “La Grèce Fantôme” liburuan bildutako kronikez gain, egunero eskaintzen du Panagiotisek bere Greec Crisis blogean Grezian gertatzen ari denaren deskribapenik on bezain gogorrena frantsesez. Gaurko (urtarrilak 5) sarrerak izena darama “Atrocités du Merkelisme“. Kontatu ondoren nola bizi duen eguna haren lagun...
Read MoreGrezian Europak ezarritako murrizketek ekarri duten hondamendia
ATTAC erakundeak, mundializazio neoliberalaren aurkako borroketan erreferentzia teoriko nagusietakoa denak, azaldu du nola Europak Greziari erreskate aitzakiatan eman dizkion kredituek lagundu dieten nagusiki… Grezia krisira eraman zutenei berei. “Plans de sauvetage de la Grèce : 77 % des fonds sont allés à la finance” agirian irakur daitekeenez, Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak Greziari 2010ko udaberrian aurreratutako ia 207.000 milioiko kredituetatik...
Read MoreGreziari Alemaniak mehatxu, alderantziz balitz bezala
Angela Merkelen kolonel batek -bere alderdiaren buruzagi nagusietakoa den Michael Fuchek- egunotan broma odoltsua egin du Greziaz, honako titular hau eskainiz: “Greek ‘political blackmail’ of EU won’t work anymore, says top Merkel party member“. Alegia, Greziak ezingo duela gehiago mehatxatu Europa, Greziak Europa desestabilizatzeko arma sekretutzat baleuka bezala erreskatearekin bere gain hartutako zorrak ez ordaintzea. Alemaniako herritarren artean ondo saltzeko...
Read More
Iruzkin berriak