Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
#fukushima Japoniatik hondamendiak jaurti 134 zesioa iritsi da Kanadaraino
2014-03-20 // Fukushima // Iruzkinik ez
Albistea The Vancouver Sun egunkariak zabaldu du: “Troubled waters: Nuclear radiation found in B.C. may pose health concerns. Discovery of Fukushima radioactivity raises concerns for local marine life, and the effect it may have on humans” (Urak arre datoz: Columbia Britainiarrean aurkitutako erradiaktibitateak osasunaz kezkatzeko modukoak dira. Fukushimako erradioaktibitatea aurkitu izanak piztu ditu hemengo itsas biziari buruzko eta gizakietan eduki ditzakeen ondorioei buruzko kezkak). Egunkariak aipatzen duen iturria Simon Fraser University ikastetxea da eta honek egindako azterketak bi ondorio garrantzizko erakutsi ditu. Bata, Kanadako itsas hegiraino iritsi dela Fukushimako hondamendiak isuritako kutsadura erradioaktiboa. Bia, Fukushima Dai-ichiko erreaktore eta erregaiak oraindik ere ingurua kusatzen segitzen dutela, aurkitu dutena 134 zesioa delako.
“Ezustekoa izan da hau aurkitzea”, deklaratu dio Juan Jose Alavak egunkariari. “Esan nahi du oraindik Dai-ichi ari dela airera kutsadura bidaltzen eta Itsa Barean zehar barreiatzen dela. Kezkatzen gaitu. Nazioarteko arazo bat da”. 134 zesioak bi urtekoa du semidesintegrazio-periodoa, zeinak esan nahi baitu denbora horretan erradioaktibitatea erdira jaisten dela. 134 zesioa ingurumenean aurkitzeak adierazten du duela hiru urte lehertu ziren Fukushimako erreaktoreek jarraitzen dutela kutsadura igortzen.
Simon Fraser unibertsitatean ari den Juan Jose Alava irakasleak aipatu du herritarrak, irakasleak eta gobernuz kanpoko erakundeak ari direla erradioaktibitatearen kontrola egiten, Kanadako estatuak murriztu egin dituelako atal horretako diruak. Gauza bera egin du AEBetako gobernuak, bertako hondartzetaraino iristen ari den erradioaktibitatearen ikerketa diruz hornitzeari uko eginez. Unibertsitateak berak “Information Vacuum” (Informaziorik eza) editoriala eskaini dio aferari.
Beste askotan bezala, albiste hau guregana heldu da Fukuleaks blog sozialaren lan eskergaitzari esker.
[Une batean egunkariak bere webgunetik kendu baitu berria, John Hutchinson erabiltzaileak Youtuben ipini ditu kazetaren azalaren frogak]
Organikoa esportatzen (eta 2): Non galdu ote da Zandunbordako planta?
2014-03-19 // Kondarrak // Iruzkinik ez
[Aurreko atala: “Organikoa esportatzen (1): ‘2009rako 25.930 tona konpostatuko ditugu’“] Gipuzkoak 2014an hondakin organikoak tratatzeko daukan ahalmen urriegiak ulertzeko ahaleginean hasita, bada izen bat behin eta berriro agertzen (eta desagertzen) dena: Zaldunborda.
Gipuzkoan errausketaren kontrako sua Txingudi eskualdean piztu zen, hain zuzen Hondarribiako lurretan, Zaldunborda parajean bat eraikitzeko asmoa zegoelako. Zalaparta handia izan zen bailaran, Irun eta Hondarribiako udalak kontra, herritarren manifestazioak, 2007an munduan errausketaren kontra mobilizatzen direnen koordinakunde GAIAk biltzarra bertan egin zuen…
Errausketa planak aurreikusi zituen PIGRUG famatuaren (2002tik indarrean zenaren) berrikuspena egin zutenerako, 2008ko urtarrilerako, agintariek erabakia zuten Txingudiko errauskailua ahaztea. Hona zer dioen “Documento de Progreso 2008-2016” agiriak Zaldunbordako aukeraz:
“Julio 2006. Puesta en espera y apertura de un periodo de reflexión sobre le futuro del proyecto de planta de valorización energética en Zaldunborda (Txingudi), por parte de laMancomunidad de Txingudi“. Eta aurreraxeago: “Finalmente y fruto del debate social e institucional se abandona elproyecto de planta de valorización energética en Zaldunborda por parte de la Mancomunidad de Txingudi y se opta por la Alternativa 3.1, que considera una única planta de valorización energética para todo Gipuzkoa“.
Legezkoa dela instituzioetan eta gizartean eztabaidatua izateagatik errauskailu baten asmoa bertan behera uztea? Nork esan behar eta gaur Zubietako errauskailuarena alda ezinezko erabakia dela argudiatzen dutenek berek. Bitxia.
Hala ere, Gipuzkoako orduko agintariek bazuten Zaldunbordan beste azpiegitura inportante bat eraikitzkeo asmoa. PIGRUGaren aipatu aurrerapen dokumentuaren 195. orrialdeak azaltzen ditu Gipuzkoako agintariek 2009a baino lehen eraiki behar zituzten hiru konpostatze plantetako bat hau izanen zela:
“Para el año 2009, se propone la construcción de tres plantas:
(…)
– Finalmente, se construiría una tercera planta en el ámbito territorial de Donostialdea-Bidasoa con una capacidad nominal de 12.000 t/a ampliables a 14.493 t/a en el horizonte temporal de 2009. Hasta ese año, llevarían sus residuos a esta planta las Mancomunidades de San Marcos y de Txingudi“.
Zalbunbordako plana gauzatze bidean ere jarri zuten. Berandu bada ere proiektua egin eta obrak bururaino eramateko enkargua adjudikatu IDOM kontsultoriari adjudikatu zioten 2009ko urriaren 5ean. GHKren gunean aurkitzen dira adjudikazioaren bi agiri: Lizitazioaren iragarpena eta Plegu administratiboa.
Agiriotan argi eta garbi azaltzen da kontratua egun horretatik bertatik zegoela indarrean, 2009ko urriaren 5etik, eta hondakin organikoarekin konposta eta biometanoa egiteko planta martxan egongo zela 2012ko urtarrilaren 1ean. Zer gertatu zen proiektuarekin? Zein baldintzatan erori zen bertan behera? Zeren eta 2011ko otsailaren 6an Fernando Segurak egindako elkarrizketa gogoangarrienetako batean («Gipuzkoa ha resuelto el problema de los residuos para veinte años»Carlos Ormazabal. Diputado de Desarrollo Sostenible. «La incineradora y el resto de instalaciones del Plan de Residuos no tienen marcha atrás») orduan Ingurumen Diputatu eta GHKko presidente zenak ez baitzuen aipatu ere egin. Antza denez tarte horretan norbaitek erabakia zuen Txingudiko konpostatze plantaren erabakian marcha atrás egitea.
Oraindik tarteka aipatzen da Zalbunborda. Berrikitan, joan den otsailean bertan, “La Fiscalía investigará la situación del vertedero de Zaldunborda” irakurri dugu, Ekologistak Martxan elkarteak paraje horretako zabortegiaren utzikeria salatu duela eta. Fiskalak, zakar kirasdunon pistari segika, txiriparen batez topatuko ote du non galdu zen Txingudiko hondakin organiko guztia eta Gipuzkoakoaren kopuru handia tratatzeko gai izan behar zuen Zaldunbordako konpostatze planta?
Organikoa esportatzen (1): “2009rako 25.930 tona konpostatuko ditugu”
2014-03-17 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
“Gipuzkoa ‘exporta’ 10.000 toneladas de residuos orgánicos al no poder tratarlos” (ez saiatu Interneten irakurtzen pagatu gabe…), horra 2014ko martxoaren 16an bi orriko kronika zabalari Diario Vascok ipinitako titulu deigarria. Gipuzkoako txerri-jana Frantziara joan ez baina Espainian geratu izanak, Nafarroako Funesen, ez du kontsolatu Fernando Segura kazetaria, Gipuzkoako hondakinez gehien dakienetakoa, eta argi diagnostikatu du zein den arazoaren iturria: “El PaP y el quinto contenedor se extienden sin disponer de plantas de compostaje. La Diputación confía en que las instalaciones de Epele y Zubieta permitan gestionar la totalidad de estos residuos, 14.000 toneladas a día de hoy“.
Errua Bilduko gaurko agintariena ote da? Segurari sinestekotan, zalantzarik gabe: “La gestión de los residuos por parte de la coalición, que ha decidido pisar el acelerados del compostaje sin disponer de las plantas adecuadas ha propiciado que decehas de camiones…“. Ezkerreko jende hau protestarako trebeagoa dela egunerokoaren kudeaketarako baino, alegia. Hala ere… kuriosoa nola ahaztu dituen berak ez hain aspaldi idatziak egunkari berean, ongi informatutako iturrietatik edanik.
Duela bost urte, 2009ko uztailaren 23an Diario Vascon Fernando Segurak “La incineradora, en marcha para 2013” argitaratu zuen. Kronikan, planaren osagai inportante hau azaltzen zuen: “El impulso al compostaje, es decir, a la conversión de la basura orgánica en abono, supone el mayor reto del Plan de Residuos. Con este fin, el plan territorial contempla dos o tres plantas de compostaje. Una de ellas está ya en funcionamiento en el vertedero de Lapatx. Las otras se prevén en Bergara, junto al vertedero de residuos inertes de Epele y en Hondarribia (Zaldunborda), donde al lado de la planta de compostaje podría ir otra de biometanización“.
Informazioak oinarri ziurra zeukan. 2008ko urtarrileko data darama Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako plan nagusi PIGRUG 2002-2016 famatuaren aurrerapen dokumentuak (ikusi “Documento de Progreso 2008-2016“, sarean oraindik ikusgai dago). Xabier Garmendiak erredaktatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egindako planak 2009rako 25.930 tona organiko konpostatzeko ahalmena aurreikusten zuen eta 2012rako 39.800 tona tratatzekoa.
Zehazki, plangintzaren 195. orrialdeak azaltzen zituen Gipuzkoako agintariek berehalakoan konpostatzearen inguruan eraiki behar zituzten plantak eta ezaugarriak:
“Para el año 2009, se propone la construcción de tres plantas:
– Una planta, cuya primera fase se encuentra actualmente en construcción, se construirá en elámbito del vertedero de Lapatx, y nace como planta piloto con capacidad para procesar las 3.500 t/a procedentes de la experiencia piloto de la recogida selectiva de MOC que se pondrá en marcha a principios de 2008. Esta planta se consolidaría en ese emplazamiento hasta alcanzar una capacidad de tratamiento de 4.941 t/a en 2009. Durante la experiencia piloto, llevarían sus residuos a esta planta las mancomunidades y Ayuntamientos participantes en la misma: Urola Erdia, Urola Kosta, Debagoiena y los barrios señalados del Municipio de Donostia-San Sebastián. Así mismo, comenzaría a enviar la Mancomunidad de Debabarrena en la medida que implante la recogida selectiva de MOC en su territorio.
– Una segunda planta se construiría en el ámbito territorial de Sasieta, consolidando la actual planta de compostaje de residuos verdes existente en la zona. Su capacidad inicial sería de 6.497 t/a en 2009. Hasta ese año, llevarían sus residuos a esta planta las mancomunidades de Sasieta, Debagoiena y Tolosaldea.
– Finalmente, se construiría una tercera planta en el ámbito territorial de Donostialdea-Bidasoa con una capacidad nominal de 12.000 t/a ampliables a 14.493 t/a en el horizonte temporal de 2009. Hasta ese año, llevarían sus residuos a esta planta las Mancomunidades de San Marcos y de Txingudi”.
Zer gertatu ote zen plan haiekin? Zergatik ez zuten GHKko orduko agintariek eta Foru Aldundikoek planean agindutakotik ezer eraiki? Zeren eta 2009tik 25.930 tona organiko konpost bihurtzeko ahalmena eduki behar zuten instalazio haietatik bakarra zegoen martxan, Lapatxekoa eta gainera esperientzia piloto bezala garatua. Honela kontatu zuen egoera Iñaki Petxarromanek Berrian 2011ko otsailaren 23an (artean Gipuzkoako hondakinen agintari aurrekoak berak zeuden, baina Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolan atez ate ari ziren) “Gipuzkoan bereizita bildutako organikoaren %40 zabortegira doa” kronikan: “Lapatxeko konpost plantak 2.500 tona kudeatzeko ahalmena du; iaz 4.004 tona heldu ziren Azpeitiko azpiegitura horretara”.
Justu aste pare bat lehenago, 2011ko otsailaren 6an, Fernando Segurak Diario Vascorako egindako elkarrizketa gogoangarrienetako batean («Gipuzkoa ha resuelto el problema de los residuos para veinte años»Carlos Ormazabal. Diputado de Desarrollo Sostenible. «La incineradora y el resto de instalaciones del Plan de Residuos no tienen marcha atrás») orduan Ingurumen Diputatu eta GHKko presidente zenari gaiari buruz erantzun zuen: “[Galdera] El compostaje es una pieza clave en el Plan de Residuos. ¿Cuántas plantas se construirán? [Erantzuna] La de Lapatx (Azpeitia) está a pleno funcionamiento y se prevé ampliar su capacidad de 4.000 toneladas a 15.000. Una segunda planta se ubicará en el entorno de Debagoiena, quizá en Apraitz. La red se completará con una planta de biometanización (50.000 toneladas) cuyo emplazamiento está por decidir. Iremos desarrollando las instalaciones en función de la cantidad de materia orgánica que se recoja“.
PIGRUGean markatu eta hiru urte beranduago, 2009rako Gipuzkoako konpost instalazioek ez zeukaten urrundik ere 25.930 tona tratatzeko ahalmenik, Ormazabalek zioen 4.000 hartzeko gai zirela, Petxarroman kazetariak argitu zuen 2.500 tona kudeatzeko gai zen gunera Gipuzkoatik 4.004 tona iritsi zitzaizkiola.
Handik laster, 2012ko otsailaren 12an, Diario Vascok berak publikatu zuen: “La Diputación se compromete a reducir el mal olor de Lapatx“. Agintariak aldatuak ziren udal eta mankomunitate askotan bezala GHKn. Testuan zioen: “En Lapatx se encuentra la única planta de compostaje de materia orgánica de Gipuzkoa. Se diseñó para procesar anualmente 3.000 toneladas, pero recibe 6.000 procedentes del contenedor marrón y de la recogida puerta a puerta“. Gai honetaz batere arduratu den irakurlea ez da harrituko kronika horren baitan pasarte hau aurkitzen badu: “Los problemas de Lapatx han sido denunciados por los socialistas en diversas ocasiones. Denis Itxaso ha explicado que la saturación «es el resultado de la improvisación y la falta de planificación de Bildu. Están incrementando la recogida de materia orgánica mediante el puerta a puerta, pero sin disponer de las instalaciones para su tratamiento»“.
Denis Itxaso GHKko lehendakariordea zen 2011ko urria arte eta artean 2012ko otsailean kontsortzio horren administrazio kontseiluko kide.
[Laster 2. atala: Non galdu ote da Zandunbordako planta?]
#fukushima 3. urteurrenean ‘Furusato’, sorterria galdu dutenen kanta
2014-03-11 // Fukushima // Iruzkinik ez
Duela bi urte ezagutu genuen Furusato kanta ederra, orduan 15 urte zeuzkan Kokoro Fujinami telebistako aktoresak Fukushimaren oroimenezko elkarretaratze batean kantaturik. Bideo honetan entzun daiteke neskatilaren mintzoa ingelesezko azpitituluekin eta 04:20tik aurrera kanta bera, beheko aldean euskaraturik irakurtzen ahal direnak:
«Egun on, guztioi, Kokoro Fujinami dut izena. Urtea bete da Japoniako ekialdeko lurrikara handia gertatu zenetik. Martxoaren 11z geroztik nire iritzien norabidea asko aldatu da. Gobernuak eta komunikabideek lausotu egin dituzte istripu nuklearraren ondorioak, nahiz eta gizakiaren historian geldituko den katastrofe izugarri bat izan. Erradiazioei buruzko arau malguegiak ezarri dira ekonomia babestearren, elikagaien kontrola bera oso arina da. Nazio mailan era arduragabean abiarazi dute “Janez lagundu ezazu” kanpaina, jendeen biziak ez die deus axola. Egoera zinez beldurgarria dela uste dut. Hariturrik nago konturatuta Japonia zein tipotako nazioa den. Japoniak aurre egin behar dio krisi historiko sakon bati. Herrialde txiki honetan, lurrikaraz jositako herri honetan, 54 erreaktore nuklear dauzkagu. Ez dira aberastasunaren ikur. Denbora-bonbak dira. Beste lurrikara handi bat gertatuko balitz eta beste zentral nuklear bat gehiago lehertu, ziurrenik herrialde honen akabera litzateke. Inondik inora ez dut bizi nahi edozein unetan lehertu daitezkeen bonbekin. Mendi ederrak dauzkagu eta errekak eta itsasoak eta herri zaharrak. Itsasoko eta mendietako ekoizpen zoragarriak. Ez dugu sekula beste Fukushima bat sortu behar gure herrian. Azken finean izaki ahulak gara. Ez dugu inoiz menderatuko Natura, ezta gure indar guztiekin saiatuta ere. Oker handia da sinestea gizakiak dena kontrola lezakeela bere aurrerapen zientifikoekin. Naturan bizi gara eta inoiz ezin dugu baztertu. Giza harrokeria gehiegiz jokatzea da natura mesprexatu eta hain herrialde sismikoan zentral nuklear mordoa eraikitzea. Kontua ez da “zentral nuklearrek mantendu gaituzte” esatea, baizik eta “guk, jende ezjakinok, geuk mantendu ditugu zentral nuklearrak”. Askok diote zentral nuklearren beharra dugula gure ekonomia ez arruinatzeko. Alderantzizkoa iruditzen zait: gure ekonomiak hondoa jo du Japonian zentral nuklearrak dauzkagulako. Garaia heldu da birdefinitzeko zer diren benetako zoriontasuna eta benetako aberastasuna. Azken finean, ondorioak beti sufritzen ditu jendeak, ahulenek eta haurrek. Baina gutako bakoitzaren ahalmena bihur daiteke indar handi. Mesedez: zaindu ezazue gure haurren eta gure herriaren etorkizuna. Bukatzeko, nire hitzaldia bukatuko dut Furusato kantarekin».
Furusato – Sorterria
Untxiei segika mendietan
Arrain harrapatzen erreketan
Ametsetan dakusat gure etxe zaharra
Ezin dut ahaztu sorterria.
Nola ote dira gurasoak
Nola txikitako lagun za’rrak
Euria delarik, haizea txistuka
Beti dut gogoan sorterria.
Noizbait lortuko dut amestua
Itzuliko naiz sortetxera
Mendiak berde diren sorterrira
Ura garbia den sorterrira.
[Furusato kanta Marian Davis ikertzaileak argitzen duenez XX. mende hasieran sortu zuten Takano Tatsuyukik (hitzak) eta Okano Teiichik (musika). Honek kristauen ereserkien ereduari heldu zion kanta osatzerakoan. Haur guztiek ikasten dute eskoletan. Azken urteotan, batik bat 2011ko lurrikara-tsunami erraldoiez eta Fukushimako hondamendiaz geroztik, Japoniako ereserki alternatibo bilakatua da askorentzako.]
Hona kanta bera berrikitan gaztetxo talde batek abestua, Hawaii uharteetan Japoniako hondamendiak kaltetuen laguntzeko taldeak (Fukushima Kids Hawaii Project) Kona hirian antolatutako ekitaldian:
#fukushima: Naoto Matsumura Europan dabil nuklearrak ixteko eskatuz
2014-03-10 // Fukushima, Net Hurbil // Iruzkinik ez
Naoto Matsumura Alsaziako Fessenheimen hizlari (Argazkia: L’Alsace)
Fukushima-Daiichiko zentral nuklearraren hondamendiaren 3. urteurrenakari, Frantzia, Alemania eta Suitzako militante antinuklear andana batek Europara konbidatu du Naoto Matsumura “Fukushimako azken gizakia” deitu dutena. Joan den Asteko Net Hurbilen aurreratua dugu zerbait: “Fukushimako zentraletik oso hurbil Tamioka herrian bizi den gizon honen istorioa kontatu da aurreko Net Hurbil batean. Agintarien esana betez Matsumurak ere alde egin zuen arren, oharturik Japoniako edonon alferrik zegoela, laster etxera itzuli zen, eremu debekatura. Bertan bizi da, bakar-bakarrik, mundu osotik iristen zaion laguntza baliatuz, bere etxaldea bezala inguruan aurkitu dituen aziendak eta klase guztietako animaliak zainduz. Tartean, TEPCO konpainiaren maskota zen ostruka, abandonatua ere berarekin bizi da. Frantzia, Alemania eta Suitzan dauden eraikin nuklearrak bisitatu eta bere iritziak azaldu ditzan konbidatu dute, martxo honen 4tik 21era. Sinesmen handiko erresistentea”. (Gizonaren istorioa kontatu zen 2013ko “Naoto Matsumura, Fukushimako azken mohikanoa” kronikan).
Orain Le Monde egunkariak bideo labur honetan aurkeztu du gizona Vosges eskualdeko oihanetan, Alsazian ixtea aldarrikatzen duten Fessenheimerako bidean doala. Diotse Matsumurak bideoko pasarte batean oraindik nuklearren aldeko direnei: “Bihar istripu hau zuen etxean gertatuko da. Teknologiak gero eta modernoagoak diren arren ezingo diote aurre egin naturaren indarrari, gizakiok gauza txikia gara naturaren indarraren parean jarrita”.
Ivan Kovac eta Jeffrey Joussanek 18 minutuko Alone in the Zone dokumental zirraragarria eskaini zioten iaz Matsumurari, ezpainolezko, frantsesezko eta beste zenbait hizkuntzazko azpitituluz ikus daitekeena.
[2014-03-12, eguneraketa]
– Albistea Le Figaro egunkarian “Pour le dernier homme vivant à Fukushima, le prochain accident nucléaire sera en France”
– Nuclear News gunean “Radiation Farmer from Tomioka – NAOTO MATSUMURA’S CONFERENCE IN PARIS March 6th 2014”
– Elkarrizketa RTL irrati-telebistan: “Le danger nucléaire concerne aussi la France”
Cabo Verdetik S.O.S.
2014-02-25 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Aspaldiko elkarrizketarik gogorrena bidali dit zestoarrak. Ez nuen gaurdaino ikusia Urola Kostako Hitzak iazko urrian plazaratu “Cabo Verde izeneko espetxe bat” elkarrizketa. Mila esker Onintza Lete Arrieta lan ederragatik. Ederra diot? Antton Olaizolak Cabo Verdeko deportaziotik kazetariaren telefonoan zehar kontatu digu batzuen eta besteen eta denon agendetatik kanpo geratuen drama. “Hitzak publikatuko du erreportajea, jendeak irakurriko du, baina gero hau guztia pasatu egingo da. Nik deportatuta jarraituko dut. Hori da ezer ez izatea. Familiaren eta lagunen baten babesaz aparte, ezer ez naiz. Etsaiak hori sentitzea, tira, baina geure jendeak hori sentitzea, hori ikaragarria da”.
‘Diario Vasco’k zaborra maite du
2014-02-20 // Iritzia, Kondarrak // Iruzkinik ez
Atzo, 2014ko otsailak 19, Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren ardura daukaten agintariek aurkeztu zutenean Zarautzko Urtetako zabortegian alor honetarako prestatu plan berria, honako tituluak azaldu ziren prentsa idatziaren edizio digitaletan: Diario Vascok “La Diputación prevé que el centro de residuos de Zubieta y el depósito de inertes estén en funcionamiento a finales de 2015. El plan foral de gestión de basuras prevé una inversión de 131 millones y el cierre de los tres vertederos del territorio“; Berriak “Urteta, Lapatx eta Sasietako zabortegiak 2015eko amaierarako itxiko dituzte”; Noticias de Gipuzkoak “Gipuzkoa plantea tratar la basura en cuatro plantas y cerrar los vertederos“.
Diario Vascoren 2014-02-20ko azala
Ikusi gaur Diario Vascoren edizio paperezkoak azalean daramana: “La Diputación retrasa a 2015 el cierre de los vertederos de Azpeitia y Beasain“. Gero bai, Fernando Segurak letra txikian azaltzen dizkizu Iñaki Errazkinek aurkeztu planaren zertzeladak, titularretan azpimarratu direnak baino munta gutxiagokoak nonbait: errausketaren beharrik gabe kudeatzen ahal direla Gipuzkoako hondakinak, horretarako eraiki beharrezko azpiegiturek izango dutela errauskailuarekin aurreikusitako dirutzaren herena (1/3… sic!), eta abar.
Ez dut irratietako goizeko tertuliak soportatu beharrik jakiteko seguru horretaz aritu direla, eta ariko. Diario Vascok markatzen du agenda eta kito. Diario Vascok esaten badu kristoren saltsa dagoela Astigarragan Atez Atekoa jarri behar dutelako, kristoren saltsa gertatzen da. Diario Vascok ez badio ezer Astigarragan sistema berriak lortu dituen emaitzez, eske Astigarragan ez dute ezer berezirik lortu Atez Atekoarekin. Diario Vascok 2012ko maiatzaren 24an publikatu zuenean “El Parlamento de Gipuzkoa insta a la Diputación a construir la incineradora, el puerto exterior y a definir el proyecto de Tabakalera“, zuk seguru egin zenezakeen apustu biharamunetik eztabaida zentratuko dela gaiaren arduren inguruko eskumenetan: inork sekula ezertarako deitu zien “Parlamento de Gipuzkoa” Biltzar nagusiei? Orain Errazkinen planaren eduki osotik hautatu baldin badute itxi beharreko hiru zabortegietatik bat puntuan itxiko dutela, bigarrena lau hilabeteko atzerapenez eta hirugarrena 12 hilabeteko retrasoz, horra zertan zentratuko duen aste batzuetan bere agenda Gipuzkoako oligarkiak.
Desengainatu gaitezen, hemen ez dago ez Ibarretxe planik, ez autogobernu prozesurik eta ez Gure Esku Dagorik ezer funtsezkorik lortuko duenik Diario Vascori eta Correori Gipuzkoan eta Bizkaian daukaten nagusitasun erabatekoa ahuldu gabe. Alderdi politikoak horiek zer esango dutenari begira bizi dira egunaren 24 orduetan. Gainerako hedabideok gauza gutxi lortzen dugu hemengo agintari faktiko espainolisten tankeek markatutako agenda gure koloretxoz margotzea baino. Oligarkek atzo arratsaldean planifikatu zuten gaur goizean guk denok zein titularrekin gosaldu behar genuen. Gaur bazkalondoan planifikatzen ariko dira biharko gosaria zerekin gozatuko diguten.
Beltzeniako izpiritua
2014-02-13 // Iritzia // Iruzkinik ez
Zenbat sentimentu pilatu bihurritu 2014ko otsailaren 8ko iluntzean Hendaiako Beltzeniako labean. Espainiako zerbitzu sekretuek GAL etiketarekin Frantziakoen elkarlanean hildako Bixente Perurena “Peru” eta Angel Gurmindo “Stein”ez elkarrekin oroitzeko bildutakoek osatu zezaketen duela bi urte ETAk bukatutzat eman zuen gudu aroaren mosaiko arimaduna. 1984an irabazgarri zirudien ahalegin baten ilusioak biziturik, hiru hamarkadako bide traketsa ahal bezala zeharkatu eta elkarrekin noizbait bizi izandakoa ahaztu nahi ez duen jendea, izan burusoildu eta zimurtuak, edo 2014ko aldaketaraino iristeko bidean eroriak eta gertatuak baztertzeko barren minberaegiak dituzten gazteagoak. Hemen bildu gara Peru eta Steinen senideak, seme-alabak, bilobak, lagunak, burkideak, ezagunak… aipatu zuen aurkezleak. Kantatu zuten gazteek, bakarka, bertsotan, taldeka; entzule ziren 1984an Peru eta Steinen despedidan kantatu zutenak. Orduan haurra zen bertsolariak galdetu zien “Zer uste duzue gutaz?“, Aljerren aurretik zalantzak ez baziren gutxi, gaur ez direlako gutxiago. Eta urruneko deserritik aberria goizero irensten duen militanteak ozen esan ez direla denetan ados egon baina herritarrek erabaki dutela eta jende jakintsuak hala gomendatu eta militanteek obeditu behar diotela herriari eta okerrena litzatekeela zatiketa bat eta prozesu berri hau aurrera atera behar dela eta aurrera bolie.
Entzule eduki zuen bigarren kartzelaldiarekin aurrekoa gehituta 35 urtez goiti metatu dituen aitona askatu berria, gazteek slogan gisa dioten “Aurrera bolie” bere asmatzaileari aurrez aurre entzuten ziona, eztabaidatzen menturaz, gehiengo txintxoa Francorekin bakean epel bizi zen bitartean borrokan hasia. Puerto de Santa Mariako espetxe kriminalean 13 urteko kartzelaldia amaitzea gainditzea osatzea ospatzea lortu ez duen Arkaitz Bellon gaztearen izpiritua ere ibili zen Beltzenian jira-biraka. Eta beste preso bat ia 30 urtez espetxean egona frantsesek estraditaturik, bai, euskal gatazkari irtenbidea bilatzen saiatzea agindu ostean gerra zikina baimendu zuen Francois Mitterrand haren biktima. Gero agur beroa egin zion orduan defenditu zuen abokatuari, han baizen hau ere, berak defenditu batzuek Aljerreko negoziaketen porrotaren ostean traidoretzat jarri zuten arren orduko periodikoaren lehen orrian, betiko abokatuak ere Beltzenian egon nahi zuen. Aparatoko politikariak azken prediku luze-luzea amaitzean “Eusko Gudariak” abesteari ekin zionean, aurrean jarraitu ziotenen artean zegoen Iparretarretako militantea aulki gurpildunean, gehiegi axola izan gabe 1984an bezala 2014an aparatoetako politikariak prediku luze-luzeetan galtzen direla. Eta zegoen aspaldi ezagutzen duzun emakume hura, bai, 1977an mutil-laguna burkidearekin batera guardia civilek kontrol batean hil zioten hura. Mintzatu zen Hendaiako auzapeza, frantsesez eta euskaraz, bake prozesua blokatzeko arriskuan daukagula orain tunelaren bukaerako argia ikusten hasi garen garaiotan, denok egin behar dugula aurrerako ahalegina, eta ez berak eta ez Hendaiako herriak ez dituztela ahanzten zerbitzu sekretuek bere lurrean hildakoak eta haien odola. Eta han zegoen Aljerrez geroztik borroka armatuak aterabiderik ez duela uste zuena oraindik herria oldartzea posible zela sinetsi zuenaren alboan. Eta asko gehiago jende ibili zen Beltzeniako frontoian, hamaika biderreko Beltzenian, ekitaldia kontrolatzen, testuak idazten, sonoa jartzen, eta argiak, afixak banatzen, eta ostatuan pintxoak eskaintzen, eta aurretik pintxoak egiten, zenbat pintxo goxo. Besterik gabe elkarrekin ospatzeko gure artean edo ondoan edo inkluso urrun samar urte luzeotan besterentzako dena eman dutenen eskuzabaltasuna, pisuen jabe egin eta zahartzaroko erretretarako kotizazioak pilatzea ahazturik.
TEPCOk dirua jarri zuen politikari pro-nuklearren kanpainak pagatzeko (#fukushima)
2014-02-11 // Fukushima // Iruzkinik ez
The Asahi Shimbun egunkariak aurkitu du denek zekitena: “Utilities secretly buy tickets for pro-nuclear minister’s fund-raisers“, alegia, konpainiek ezkutuan lagundu zituztela politikari pro-nuklearren hauteskunde kanpainak). Hauteskundeetan enpresa nuklearretako buruzagiek esku hartzen zutela jakina zen, baina kasu honetan enpresek berek ezarri dute dirua. Anonimotasuna zaindu nahian, 200.000 yen (1.400 euro) arteko laguntza txiki ugaritan egin zuten. Horrela, Tokioko Gobernuan ekonomiaren biziberritze planen ministroa izan den Akira Amarik zati txikitan denetara hainbat milioi yen bereganatu zuen; bera gero saiatu zen Niigatako gobernadorea konbentzitzen Kashiwasaki-Kariwako zentralari berriro abiatzeko baimena eman ziezaion.
Bederatzi elektrizitate konpainiek ipini zuten dirua 2006an, justu Amari zelarik konpainion jokabidea kontrolatu behar zuen agintaria. Ondorengo urteetan ere jarraitu zuten harremanok. Gainera, konpainia handien filial eta kontratek ere jarri zuten dirua. TEPCOk diruz laguntzeari utzi zion 2011an… kiebra jo zuenean. Baina TEPCOk, Ashi Shimbunen esanetan, politikari guztiak biltzen zituen sailkapen orokor bat zeukan antolatuta, zeini zenbatean lagundu erabakitzeko.
Jakina denez, horrelakoak ez dira gertatzen Japonian baizik. Euskal Herrian ezin pentsatuzkoa litzateke zerbitzu publikoetako enpresen eta politikarien arteko konplizitaterik.
Zero Waste Europeren biltzarretik ekarritako zenbait ikasgai
2014-02-10 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Paris-Bobignyn Europako Zero Zabor mugimenduak urtarrilaren 31an hasi eta otsailaren 2an bukatuz egin duen biltzarrak eman duenaren mamia ahalegindu naiz kontatzen ARGIAko Zero Zabor blogean plazaratu artikuluetan: bat, bi, hiru eta lau. Ondoko asteetan han eskuratutako gai eta material gehiago joango da. Post honetan aipatu ditut hango mintzaldietan nabarmentzekoa iruditu zaidan zenbait atal, Euskal Herrian Atez Atekoaren inguruko zalapartak galarazi diezagukeelako iparra ikustea.
Historiako mugarriak: mugimendu gaztea da
Ikusi estreinaldien datak datak. Atez Atekoa: 1993, Belusco (%65 lortu). Errefusa zorro gardenetan: 1995 Carnate (%70-%75). Sortuz besteko ordainketa: 1997 Torre Boldone (%80). Euskal Herrian lehenbiziko Atez Atekoa: 2009 Usurbil.
ZWEren kalkuluetan, Europan une honetan 300 bat Zero Zabor udalerri daude gehienak (205 herri eta 4 milioi jendez goiti) Italian, Katalunian eta Euskal Herrian. Denen artean biltzen dute Europar Batasunako biztanleriaren %3.
Murriztea da helburua: ondo neurtu… kilotan
Aldatu dezagun txipa, portzentaietatik pasatu behar dugu kilotan hitz egitera: emaitzak eta helburuak markatzeko, Errefusa x kilo urteko/pertsonako.
Italian Contarina mankomunitateak (550.000 biztanle Trevison, Venezia ondoan) ematen ditu emaitzarik onenak: 58 kilo Errefus pertsonako (Italian 347, Veneto eskualdean 184). Portzentaietan %83 (Italian %35, Veneton %60). Contarinak 2022rako helburu dauka errefusa 14 kilotaraino murriztea, gaikako bilketa %93raino eramanez.
Errefusa gutxitzeaz gain, helburua da botatako hondakin guztiaren kopurua jaistea. Capannorik (Italiako lehen Zero Rifiutti hiria, 45.000 biztanle) 2004an pertsona/eguneko 1,92 kg hondakin sortzen zuen; 2013an 1,18. Zaborren sortzea ia %40an murriztu dute.
Zero Zabor printzipioak eta urratsak
ZWEko batzorde zientifikoaren buru den Enzo Favoionok aipatzen du 3R famatuek 5R behar dutela izan: Reduce, Reuse, Recycle… + Rot (usteldu, konposta egin) eta Re-design (berdiseinatu aurreko ataletan sartu ezin den errefusa).
Zero Zaborren hiru printzipioak ZWEko koordinatzaile Joan Marc Simonen hitzetan: 1) Hondakinak ikusgai egon behar du, identifikatu eta berdiseinatu ahal izateko; 2) Bilketa oso ondo egin, birziklagarri edo konpostagarririk batere joan ez dadin azken errefusetan; 3) Ebitatzen ahal den hondakin orori stop, produkzioaren zirkulua txikiagotu behar da.
Zero Zaborrerako 10 urrats nagusiak (ikus azpian irudia, frantsesez) oroitarazi ditu Rossano Ercolini ZWEko lehendakariak: 1) Sorlekuan bereizi. 2) Atez Ate bildu. 3) Konpostatu. 4) Birziklatu. 5) Berrerabili eta konpontzeko guneak. 6) Hondakinak murrizteko ekintzak. 7) Pizgarri ekonomikoak. 8) Errefusa bereiztea eta Zero Zabor Ikerketa Zentroa. 9) Industriaren erantzukizuna. 10) Behin-behineko errefusategia.
Hemen hasi gara aipatzen, zorionez, produktuen ikuspegi linealetik (lehengaia eskuratu – produktua ekoiztu – kontsumitu – bota…) ikuspegi zirkularrera pasatu behar dugula, edozein produktu bere bizi utilaren azkenean berriro produkzio zirkuituan sartzeko, hondakinak saihestuz. Zero Wastek urrutirago joan nahi du: zirkulua txikiagotu behar dugu. Gehiegi ari gara kontsumitzen.
Lege bihurtu Zero Zabor estrategia
Hondakinak murrizteko estrategia finkatu behar da herrialde bakoitzeko eta Europako lege nagusietan. Herritarrek, udalek eta mankomunitateek egiten duen ahalegina borobildu behar du legeak. Enpresek produktuak diseinatu eta saltzeko orduan erantzukizunez jokatu dezaten derrigorrezkoa da legea. Italian 80.000 herritarren sinadurez babesturik, Erromako legebiltzarrean “Legge Rifiutti Zero” lege proposamena aztertu eta bozkatzea sustatzen du izen bereko gizarte mugimenduak.
Zenbait ñabardura azpimarragarri
Zero Zaborrerako 10 urratsen artean, garrantzia handia dauka Reuse horrek: bigarren eskuko erosketak, produktu hondatuen konponketa… Hondakinen murrizketa hein batean honen baitan dago, lanpostu ugariren sorrera ere bai, materialen zirkulazioaren zirkulua txikiagotzea…
6. urratsa, hondakinak murriztea, egin ahal izateko, azken errefusaren osaketa ezagutu eta ikertu behar da. Azterketaren ondorioz, murrizteko ekintzetan, honakoak azpimarratzen dira Italian aitzindari den
Capannorin: a) edukiontziak gutxitzeko komertzioetan granelean (en vrac) eskaintza handitzea, ontzi berrerabilgarriak, plastikozko botilarik gabe iturriko ura leku publiko guztietan. b) Haurren fardel edo pixoihal berrerabilgarriak eta hauek zuritzeko labanderia zerbitzua (jende zaharraren fardelena ez da arazo txikiagoa) . c) Nespresso tipoko kafe kapsulen ikasgaia, enpresari presioa egitea.
Zero Zaborrera iristeko 10 etapak. (ZWEren irudia)