Hasiera »
Pello Zubiriaren bloga - Xehe
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Maiatz lilia erradak
2012-05-15 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Kantatuz joango gaituk berriro ere hirekin zuekin kotxean. “Maiatz lilia erradak norat juan diren elurrak / Othoi, erradak non diren lehengo nexkatx ederrak / Ote lilia erradak non diren lagun onak / Norat juan zaizkidan amets arinak / Non othe diren lagunen arimak”. (gehiago…)
“Txalo bero bat Hernani eta Usurbilentzako”
2012-05-12 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Hala esan zuen hitzaldi beroaren erdian eta Donostiako udaleko batzar aretoan bilduek jakintsu atzerritarrak eskatuari erantzunez esku-zartaka ekin zioten. 2012ko maiatzaren 11n gertatu zen hori, egun haietako egunkari, irrati eta telebistek albistegietan jaso ez zutena kontatzen dizut biharamun goizaldeko seietan, leihoaren beste aldetik bizilagunaren oilarra eztarria urratu beharrean ari dela. (gehiago…)
Geneban maiatzaren 12-13an forum garrantzizkoa: Txernobyl, Fukushima eta herritarren babesa
2012-05-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Osasunaren Mundu Erakunde independiente bat aldarrikatzen duen Independent WHOk munta handiko foruma antolatu du asteburu honetarako: “Txernobyldik Fukushimara, forum zientifiko eta herritarra erradiazioekiko babesaz”. Independent WHOren helburuak eta ekintzak azaldu genituen 2008ko martxoan “Txernobilgoaren ondorio larriak estaltzeko konplota” Net Hurbilean.
(gehiago…)
Ap-17, France-2 katean: “La mort est dans le pré” dokumentala
2012-04-13 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Telebistaz France-2 kate publikoa eskueran daukanak, hitzordu garrantzizkoa dauka asteartean, apirilak 17, gaueko 23:00etan. Iparraldeko adiskide batek ohartarazi digu: La mort est dans le pré (Heriotza zelaietan dago) filma mugarri bat izanen da. Berrikitan Frantziako Senatuan burutu den Congrès sur les Pesticides bilkuran Eric Guéret kazetariak egindako dokumentala ikusi duten guztiek diote haren ondoren ezer ez dela berdin izango. Zabaldu ezazu mezu hau, batik bat inguruan dituzun nekazarien artean, horiek baitira lanean esku artean darabiltzaten zerrikerien lehen biktimak. Ez zaie errez egingo filmak erakutsitakoa onartzea, baina haiei bezala beren familiei bizia salba diezakeke”. Filmaren 3 minutuko aurkezpena ikusi: http://www.youtube.com/watch?v=U3Ezfjz0xvA
(gehiago…)
Fukushima: Tokyoko lurzoruaren kutsadura itzela salatu du Gundersenek
2012-03-28 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Arnie Gundersen energia nuklearrean aditua famatua egin dute Fukushimako hodamendiaren xehetasun teknikoak azalduz Fairewinds gunean plazaratzen dituen artikulu-bideoek. Gundersen berrikitan Japonian izan da, Tokyoko kaleetako lurzoruaren laginak bildu eta analizatu ditu eta ohartu da daukaten erradioaktibitate handiagatik AEBetan hondakin nukleartzat joko litzatekeela Tokyoko herritarrek egunero zanpatzen duten zorua (azpiko aldean bideoko hitzak euskaratuta).
(gehiago…)
Spanish Inquisition 2013
2012-03-13 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Euskaldun askok ez dakiten arren zer-nor ziren Torquemada eta Delancre, guk baino memoria hobea daukate Europan. Erromako apezpikuaren aginteari eta dogmei uko egindako herejeek (protestanteak deitzen diegu orain, baina duela hiru egun arte haiek berriro artzain onaren eskortara bihur zitezen eginak gara otoitz eliza katolikoetan) ez daukate ahaztuta Inkisizioa. Ezta Alemaniako banku inportanteenetakoa den Commerzbankeko presidenteak berak ere.
(gehiago…)
Japoniatik Kokoro Fujinamiren aldarria
2012-03-11 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Fukushimako honamendi nuklearraren urteurrenean mundu osoan esan eta azaldutakoen artetik bat nabarmentzekotan, Kokoro Fujinamiren mezua. Atzo Frantziako Fessenheimen eta beste zenbaitetan entzun zen. Japoniako haur eta gaztetxoen artean oso famatua den Kokoro Fujinami kantari eta aktoreak -15 urte- duela hilabete Tokyoko elkarretaratze batean parte hartu zuen, zentral nuklearrak ixteko aldarrikatuz, bukaeran jendearekin kantatzeko Fukushimakoa gertatuz geroztik ereserki bihurtu den Furusato (Sorterria) abestia. Ikus bideoan: http://www.youtube.com/watch?v=uB_vG-FH6oM&feature=player_embedded (gehiago…)
M-11, Fukushima (eguneratua)
2012-03-09 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Martxoaren 11an edo bezperan mundu osoan daude deituta manifestazioak zentral nuklearren itxiera aldarrikatzeko: deialdi ezagunenak Articulaçao Antinuclear Brasileirak bildu ditu blogean. Euskal Herrian orain arteko programarik osoena, Ipar Euskal Herriko Bizi! mugimenduak antolatu duen “Urte bat Fukushima eta gero: Energia zalantzan, martxoaren 8tik 11ra” da. Lau ekitaldi nagusien inguruko informazioez gain, konparaketa deigarria eskaintzen du Bizi!-k bi simulazio alderatuz: Fukushimako laino erradiaktiboena eta Garoñan gauza bera gertatuko balitz jasango genukeena. Bilbon martxoaren 10ean 17:00etan “Fukushima gehiagorik ez! Garoña Itxi!” manifestazioan biltzeko deia egin dute hainbat alderdi, sindikatu eta herri mugimenduk. Martxoaren 11rako deialdiok daude: Baionan 11:30etan jende katea “Sortons du nucleaire. Garoña hets dezagun” lelopean; Gasteizen martxoaren 11n, eguerdiko 12:00etan, “Garoña itxi orain. Nunca más Fukushima” aldarrikatzeko elkarretaratzea dago deituta. Martxoaren 24rako utzi dute ekitaldi nagusia, 19:00etan Ogeta pilotaplazan: “Ni una prórroga más, Garoña itxi orain!“.
(gehiago…)
Inma
2012-02-20 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gaur goizean ere zutaz oroitu naiz egunsentiko kafearen eskean nindoala birigarroa kantan ari zitzaigunean haltz haren goiko adarretik. Entzun behar zenuen. Otsailaren 20a, Inma, ez geunden ederki orduotan Madrilgo leizeren batean duela bederatzi urte. (gehiago…)
Nuklearrik gabeko mundu baten aldeko biltzarra Yokohaman
2012-01-13 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Asteburu honetan Japoniako Yokohama hirian burutzen da Global Conference for a Nuclear Power Free World, Nuklearrik gabeko mundu baten aldeko biltzarra, erreferentziazkoak diren sei erakundek sustatuta: Peace Boat erakunde bakezalea, energia berriztagarriak sustatzen dituen Institute for Sustainable Energy Policies, Citizens’ Nuclear Information Center mugimendu antinuklear herritarra, Japonian plutoniorik ez erabiltzea aldarrikatzen duen Green Action mugimendu ekologista, Japoniako Friends of the Earth (Lurraren Lagunak) eta Greenpeace.
(gehiago…)