Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Soziolinguistikaz berripapera: 32. zenbakia
Uzt29 0

Soziolinguistikaz berripapera: 32. zenbakia

Atalak: Sailkatu gabea

 

32. zenbakia / 2011ko uztaila

Word
dokumentua
/Pdf
formatua

SOZIOLINGUISTIKA
KLUSTERRA

•
IV HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien deialdia zabalik

Soziolinguistika Klusterrak IV HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika
Sarietarako dialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Euskal soziolinguistika teorikotik, metodologikoaren
ingurukoak eta saiakera-arloko lanak sarituko dira. Beste ezagutza-esparruetatik
ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia,
historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar
zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak
izan daitezke.

SARIAK: Lehen saria: 1.300€;
Bigarren saria: 900€; Hirugarren saria: 600€

EPEA: 2011ko urriaren 31 arte.

NORA: hausnartu@soziolinguistika.org

OINARRIAK ETA informazio gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/hausnartu

• HIZKUNTZA-EKOLOGIA:
TEORIATIK PRAKTIKARA ikastaroa EHUko Udako ikastaroetan

Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntza-ekologia: teoriatik
praktikara ikastaroa burutu zuen EHUko XXX Uda Ikastaroetan, pasa den
uztailaren 7an eta 8an.

  • Ikastaroaren helburuak honakoak izan ziren: Hizkuntza-ekologiaren
    eredua euskal gizartean erabilgarri den aztertzea: Ekologiaren garapen
    historikoa aztertzea hizkuntzenarekin alderatuz; Ekologikoaren balioak
    hizkuntzen kudeaketan erabilgarri diren aztertzea; Ekologiaren aldeko
    ekintzailetasunak, hizkuntzaren arloan lekurik ote duen begiratzea;
    Komunikazio-estrategiarako ikasgai ekologikoak aplikatzeko moduak
    aurkitzea; Esparru zehatzetarako aplikazioak eskaintzea.
  • Parte hartu zuten irakalseak honakoak izan ziren: Carme Junyent
    (Bartzelonako Unibertsitatea), J. Inazio Marko (Euskal Herriko Unibertsitatea),
    Imanol Miner (Gipuzkoa Donostia Kutxako Hizkuntzen Kudeaketa arloko
    arduraduna), Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitatea), Iñaki
    Martinez de Luna (Euskal Herriko Unibertsitatea), Patxi Baztarrika
    (Euskara teknikaria. Hizkuntza-Politikarako sailburuorde ohia) eta
    Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra).

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5203

http://www.soziolinguistika.org/ehuikastaroa

 

• HIZKUNTZA-EKOLOGIA ETA
LURRALDE EUSKALDUNAK TOPAKETAREN BIDEOAK IKUSGAI

Apirilaren 14an Azpeitiko Sanagustin aretoan
HIZKUNTZA-EKOLOGIA
ETA LURRALDE EUSKALDUNAK
topaketa burutu zen. Bertan, besteak
beste, Jon Bollar, Belen Uranga, Albert Bastardas, Xabier Ezeizabarrena
eta Iñaki Markok gaiaren alderdi ezberdinak landu zituzten zenbait
hitzalditan.

Topaketan egoterik ez zutenentzat, webgunean
ikusgai daude dagoeneko saio guztien bideoak
, euskaraz
eta katalanez.

Gogoan izan Hizkuntza-ekologiaren gaia lantzeko hurrengo
hitzordua Donostiako Miramar Jauregian izango dela uztailaren 7 eta
8rako Soziolinguistika Klusterrak antolatu duen ikastaroan: Hizkuntza-ekologia:
teoriatik praktikara.

Informazio gehiago: http://www.uema.org/default.cfm?atala=kanpainak&id=15

• KALEAN DA GAZTEEN ERABILERAREN
GPSA!

Soziolinguistika Klusterrak Erabileraren
GPSa
kaleratu berri du, gazteen hizkuntza-erabileran kokatu
eta bertan esku hartzeko gida. Urtxintxa Eskola eta Topagunea Euskara
Elkarteen Federazioarekin batera sortutako materiala da eta Gazteen
Erabileran Eragiten Duten Faktoreen Azterketa
lana izan du oinarri.

Erabileraren GPSa gazteei eta eurekin lanean dihardutenei,
hizkuntza erabileran eragiten duten aldagai guztiak kontuan hartuz lan
egiten laguntzeko sortutako tresna da. Egiten dugunaz ondo hausnartu
eta gure lanari interesatzen zaigun norabidea emateko balio digu.

Webgunean
bertsio elektronikoa dago ikusgai. Era berean, kluster@soziolinguistika.org
helbidean liburuxka eta posterra eskuratu daitezke 5 euroko prezioan.

Informazio gehiago: www.soziolinguistika.org/gazteak

• EUSKARA SUSTATZEKO KOMUNIKAZIO-EKIMENAK
GARATZEKO GIDA-LERROAK

WEB gunean jarri dugu Euskara sustatzeko komunikazio-ekimenak
garatzeko GIDA LERROAK izeneko dokumentua.

Dokumentu honek bi parte ditu. Lehenengoan, Euskararen
komunikazio-estrategiaz sarrera labur bat egin nahi izan dugu, izan
ere, hori izan baita behin eta berriro agerian ezarri zaigun ideia,
kanpainaz harago, euskararen inguruko komunikazio-estrategia definitu
eta azpimarratu beharra, alegia. Gai horren garrantzia proiektu honi
dagokionaz harago egon arren, ez dugu saihestu nahi izan. Alta, eztabaidari
eta erabakiak hartzeari ekiteko urratsa izango delakoan bidean bildutako
hainbat ideia ekarri nahi izan ditugu hona, bide horretan lagungarri
izatekotan. Dokumentuaren bigarren partean aurkituko ditu beraz irakurleak
propio prestaturiko Komunikazio-egitasmoak garatzeko oinarrizko gida-lerroak.

Informazio gehiago eta GIDA: http://www.soziolinguistika.org/eu/komunikaziogida

EKIMENAK

•
HIZNET HIZKUNTZA-PLANGINTZA GRADUONDOKOAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

2011/2012 ikasturtean online graduondokoaren 12. edizioa
burutuko da. Asmoz fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen
dute eta Soziolinguistika Klusterra, UEU eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz
Politikarako Sailburuordetzaren bermea dauka.

Euskararen normalkuntzan jarduteko beharrezkoa den
ezagutza kualifikatu eta sistematikoaren premiari aurre egiteko antolatzen
da. Hizkuntza plangintza eta hizkuntza normalkuntzarekin lotutako hainbat
gai jorratzen dira, esperientziadun irakasleen gidaritzapean. Hizkuntza
Plangintza graduondokoak Unibertsitate Espezialista izaera du eta Euskal
Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da.Bere iraupena ikasturte batekoa
da, azaroan hasi eta uztailean amaitzen da. Izen emate epea zabalik
da, urriaren 5a arte.

Informazio gehiago: http://hiznet.asmoz.org

ALBISTEAK

•
OSAKIDETZAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKO BERRIAN EUSKARARI EMANDAKO TRATAERA
SALATU DUTE HAINBAT ERAGILEEK

[Berria]

Hainbat sindikatu eta alderdi politikok gogor kritikatu
dute Osakidetzako lan eskaintza publiko berrian euskararen garrantzia
gutxitzeko Rafael Bengoa Osasun sailburuak hartutako erabakia. Halako
neurriekin Jaurlaritzak euskara bigarren mailako hizkuntza bat balitz
bezala hartzen duela salatu dute LABek, Aralarrek, EAk eta EAJk, eta
euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituela. Eskubide horiek mespretxatzea
egotzi dio, besteak besteak, EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak
Bengoari.

Irakurtzen jarraitzeko: Berria

Informazio gehiago : Argia

• EUSKO JAURLARITZAK GIDABAIMENA
EUSKARAZ ATERATZEKO EKIMEN BERRIA AURKEZTU DU

[erabili.com]

Eusko Jaurlaritzak, Kultura SailekoHizkuntza Politikarako
Sailburuordetzaren (HPS) eskutik, eta Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzarekin
lankidetzan, gidabaimena euskaraz ateratzeko ekimen berria aurkeztu
zuen atzo (2011-7-20) Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak Bilbon
duen egoitzan. Aurkezpenean, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes
Auzmendiz gain, Euskadiko Trafikoko zuzendari Amparo Lopez ere izan
zen.

Irakurtzen jarraitzeko: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1311233363

• XABIER AZANZA EUSKARABIDEAKO
ZUZENDARIA KARGUTIK KENDU DUTE

[argia.com]

Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak
lau urteotan lan harremana izandako hainbat enpresa eta erakundetako
kideei gutuna bidali die agurtzeko. Nafarroako euskara alorreko eragile
batek Argiari jakinarazi dionez, Gobernu berriak Azanza kargutik kendu
du. Euskarabidea egiturak jarraitu egingo luke eta litekeena da Xabier
Azanzaren tokia hartzea Maximino Gómez Serranok, garai batean
Hezkuntzako Euskara Zerbitzuko zuzendari izanak.

Irakurtzen jarraitzeko: http://argia.com/erredakzio-mahaia/onintza-irureta/2011/07/18/xabier-azanzak-euskarabidea-utzi-du/

Informazio gehiago [erabili.com]:http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1311060206

• HIZKUNTZAREN ESTANDARIZAZIOA.
EUSKARAREN BERRESKURAPENA” LANA AURKEZTU DUTE

[garabide]

2011ko uztaila. Uztailaren 5ean, Bilboko Euskaltzaindiaren
egoitzan Hizkuntzaren estandarizazioaren gaineko II. Liburu eta DVD-aren
aurkezpen publikoa egin genuen. Egitasmo hau babestu eta lagundu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak,
Arrasate eta Aretxabaletako Udalek, Mondragon Unibertsitateak eta Fagor
eta Emun kooperatibek.

Irakurtzen jarraitzeko: http://www.garabide.org/euskara/albisteak/hizkuntzaren-estandarizazioari-buruzko-liburu-dvd-aren-aurkezpena

Informazio gehiago [euskaltzaindia]: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&catid=121&id=3603&lang=eu&view=article

• JEAN-BAPTISTE “BATTITTU”
COYOS EUSKALTZAIN OSOAREN SARRERA-EKITALDIA: INFORMAZIO OSAGARRIA ETA
ARGAZKIAK

[Euskaltzaindia]

Ekainaren 25ean, Maulen, egin zen Jean-Baptiste “Battittu”
Coyosen sarrera-ekitaldia. Coyosek “Eüskararen bi dikotomia”
izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Txomin Peillenek eman zion erantzuna,
“Mintzo haren ohoreagatik” hitzaldiarekin.

Hona hemen Michel Etchebest aüzapezaren eta Andres
Urrutia euskaltzainburuaren hitzak, baita Ibai Capot-Thornary eta Johañe
Sarraillet koblakariek eskaini zituzten bertsoak ere. Bestalde, Robert
Labordek irakurri zuen Joan Maria Grangéren testua, Estanguet
a casa (Pausaldia etxean) izenekoa, hemen argitaratzen da; testu hori
1945koa da, eta Lapurdin idatzi zuen Grangék. Azkenik, Kirmen
Uriberen HIzkuntza bat poemaren letra ere publikatzen da hemen. Poema
hori Maddi Ohienartek kantatu zuen, Jean-Christian Irigoienen (“Galtxetaburu”)
musikarekin.

Irakurtzen jarraitzeko: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&catid=121&id=3597&lang=eu&view=article

• TXEPETX: EUSKARA GERO
ETA GEHIAGO ERABILTZEN DA, GERO ETA GUTXIAGO ESATEKO

[Garaigoikoa: Marije Manterola eta Txerra Rodrigezen
arteanidatzitako artikulua]bion artean lantalanerako idatzi dugun artikulua]

Txepetxek 9 urte zeraman hitzaldirik eman gabe eta
atzo izan zen Carballon . Hitzaldian muinera jo nahi izan zuen, sustraien
sustraira. Guk hemen dakarguna muin horren laburpena baino ez da. Aurrerantzean
berarekin egin genuen elkarrizketa mamitsua plazaratuko dugu.

Irakurtzen jarraitzeko: http://www.blogak.com/garaigoikoa/txepetx-euskara-gero-eta-gehiago-erabiltzen-da-gero-eta-gutxiago-esateko

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA