Berbagaz olgeu
Askok esaten dute euskararekin olgatu egin behar dela. Irratian ere badago irratsaio bat honako izenarekin: Hitza jolas. Eta horretan gaudela, ba egin dezagun berbarekin jolas egiteko modutxo batzuk aipatzera.
Gurean kirol nazionala badago, hori bertsoa da. Amurizak behinola
horrela deitu zion: Hitzaren kirol nazionala. Eta, gainera, aurton
kirol horren Champions League jokatzen ari da. Abenduan finala, BECen, eta bitartean gozatzera eta onenak irabaz dezala.
horrela deitu zion: Hitzaren kirol nazionala. Eta, gainera, aurton
kirol horren Champions League jokatzen ari da. Abenduan finala, BECen, eta bitartean gozatzera eta onenak irabaz dezala.
Telebistan ere badago Mihiluze
programa gomendagarria eta arrakastatsua. Azpitik dagoen filosofia
berbekin jolas egitea baino ez da: hitzekin jolas egin, euskalkietako
berbak ezagutarazi, bertsoak ere, …
programa gomendagarria eta arrakastatsua. Azpitik dagoen filosofia
berbekin jolas egitea baino ez da: hitzekin jolas egin, euskalkietako
berbak ezagutarazi, bertsoak ere, …
Bi horietaz gain, bestelako mila ekimentxo daude han eta hemen: bertso eskolak, esaera zaharren txapelketak, liburuak (Hitza azti, adibidez), artikuluak hainbat lekutan (adibidez, Sustatuko sail hau), hitano ikastaroak, euskalki ikastaroak, …
Baina beste bi ekimentxo aipatu gure nituzke. Alde batetik, Luma
aldizkaria eta aurton, azaroan, egingo duten Euskal Herriko III.
Txapelketa. Hitz gurutzatuen III. txapelketa. Eta, beste aldetik, Markos Gimeno eta bere palindromoak.
aldizkaria eta aurton, azaroan, egingo duten Euskal Herriko III.
Txapelketa. Hitz gurutzatuen III. txapelketa. Eta, beste aldetik, Markos Gimeno eta bere palindromoak.
Berbagaz olgetan ari bagara, hauek be horreri ekiten dautsie: http://wiki.hamahiru.org/index.php?title=Hitzokei Hiztegi zoroa, oin urte batzuk harek egin eban Zorotariko euskal hiztegia bezalatsua.