Soziolinguistika domestikoa
Aurrekoan irakurri nion Asier Sarasuari
soziolinguistika domestikoa izeneko esamoldea (porzierto, berari
emandako erantzun batzuk oso interesgarriak). Eta egun berean irakurri
nuen Jurtzixabi eta Ricardo Gomezen arteko eztabaida Filoblogia blogean euskararen historiari buruzko dibulgazioaz.
Eta
biak lotu nituen azkar asko. Soziolinguistika domestikorako dibulgazioa
behar dugu ere, egunerokoan azaltzen zaizkigun milaka arazo
soziolinguistikoei konponbidea emateko. Horretan ari gara gure herrian
ere, azken aldi honetan. Eta horretan sakondu behar dugu, gure
garaiekin horren bat datozen eskuliburu merkeak eginda.
Bi adibide:
* Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen? edo bideoan No hablamos euskera ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas a ser bilingües?
Inor animatzen ez zenez (juo, juo) … ba neuk egin dot:
Soziolinguistika domestikorako gida (guztiz osatugabea)