Garaigoikoa
Hasiera » Sutondoko kontuak » Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira
Uzt05 0

Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira

Atalak: Sutondoko kontuak

Xirika gazte hilabetekarian urtean birritan idazteko gonbita egin zidaten urte hasieran. Nik baiezkoa eman nuen eta lehen artikulua maiatzeko alean agertu zen (Xirika 3, 2007ko martxoa). Artikulua pdfan.

Argazkia Aner Mentxakarena da. Titulua Roberto Manjoni lapurtu nion eta hortik zehar agertzen den esaldi bat Benitori.

Soziolinguistika. Berba potoloa da, mardula. Normalean entzuten dugunean atzera eragiten digun berba horietako bat. Baina soziolinguistikak gure bizitzan eragiten du, une orotan gainera, guk nahi ala ez. Horrexegatik, uste dut beharrezkoa dela soziolinguistikak ematen dizkigun armak ezagutzea, batez ere egoera minorizatuan dagoen hizkuntza delako gurea.

Eta zer krixto da soziolinguistika? Ba, hizkuntza eta gizartearen arteko harremana aztertzen duen zientzia. No eta to. Eta hori ze krixto da? Ba, dena, den-dena. Esnatzen garenetik ohera joan arte
hizkuntza gurekin harremanetan dago. Hasita pentsamoldetik eta edozein iragarki edo komunikabideetan amaituta. Baina ez gaitezen engaina, soziolinguistikak ez ditu prozesu indibidualak aztertzen, prozesu kolektiboak baizik: hizkuntza ohiturak, hizkuntza eskubideak, konplexuak, normalizazioa, hizkuntza gatazkak, hizkuntza portaerak, … Izan ere, soziolinguistikaren erpinek hainbat diziplina ukitzen dute: psikologia, antropologia, politika, zuzenbidea, komunikazioa, …

Mataza askatzen hasi beharko noizbait. Soziolinguistika, batez ere, soziologia da eta ez horrenbeste linguistika. Hizkuntza interesatzen zaio bai, baina prozesu sozial gisara. Soziolinguistikak ez du aztertzen hizkuntza, ez bere sintaxia, ez joskera, ez morfologia, ez horrelakoak. Horiek filologoentzat. Soziolinguistikak erabilerari kasu, ez egiturari; kanpoko fenomenoei, ez hizkuntza barneko kontuei.

Bereizketa horri soziolinguistikan corpus eta estatus plangintza deitzen zaie. Corpus plangintzak hizkuntza biziberritzea du helburu. Hizkuntza kodetzea, modernizatzea, estandarizatzea. Hau da, hizkuntza egoera berrietan erabili ahal izateko moldatzea.

Estatus plangintzak, ordea, hizkuntza komunitatea biziberritzea du helburu, hizkuntza komunitate horren estatusa igotzea, hizkuntzarentzat erabilera esparru berriak irabaztea (edo daudenak bermatzea), alegia.

Bien artean, zein da lehentasunezkoa? Biak dira beharrezkoak, baina estatus plangintzarik ezean, estandarizatutako hizkuntza laboratorio hizkuntza baino ez da izango. Estatus plangintzak du
lehentasuna, erabateko lehentasuna izan ere. Azken finean, hizkuntzaren normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira. Beharrezkoak, baina bigarren mailakoak. Eta gure herrian horietan tematzea, gaur egun, denbora galtze hutsa litzateke. “Sultanaren kanoiak gure etxea birrintzen ari diren bitartean, ez da zentzuzkoa hormen koloreari buruz eztabaidatzea”.

Horregatik, ez dago ulertzerik herri honetan soziolinguistika karrerarik ez existitzea. Gure hizkuntza komunitatearen biziberritzerako ezinbestekoa da formazioa, goi mailako formazioa barne. Eta,
horretarako, unibertsitateak soziolinguistikak eskaintzen dituen oinarriak ikertu, zabaldu eta jendarteratu beharko lituzke. Etorkizuneko euskal unibertsitateak ezinbestean heldu beharko dio erronka horri.

Jendarte eragileek baino ez diote eskaintzen herri honi soziolinguistika formazioa. Hor dago Eusko Ikaskuntzak antolatzen dituen HIZNET eta Linguanet gradu-ondokoak, UEUk antolatzen dituen ikastaroak, Soziolinguistika Klusterrak antolatzen dituen jardunaldi eta mintegiak, … Eta
XIRIKA bezalako egitasmoek alor honetan horren funtsezkoa den dibulgazioa.

Loturak:

–        Soziolinguistikaren definizioa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Soziolinguistika

–        Hizkuntza plangintzak: http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntza_plangintza

–        HIZNET: http://hiznet.asmoz.org/

–        UEU: http://www.ueu.org/groups/soziolinguistika/

–        Soziolinguistika Klusterra: http://www.soziolinguistika.org/

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. 30 musker - Garaigoikoa - […] landu dut batez ere (adiera zabalean ulertuta estatus plangintza, noski). Eta, bere sasoian, pelma samar ibili nintzen estatusa corpusaren…
  2. 30 musker - […] landu dut batez ere (adiera zabalean ulertuta estatus plangintza, noski). Eta, bere sasoian, pelma samar ibili nintzen estatusa corpusaren gainetik ipintzen.…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula
  • Aipugintza
  • “Hiztun” osoak

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA