SL aplikatua
Atzo hasi nintzen Derion, berbalagunean.
Urrian eman nuen izena, baina orain arte erreserben aulkitxoan egon naiz. Pasa den
astean hasi nintzen beroketak egiten eta atzo, berriz, lehen partida.
Bikote bat osatzen dut Jabirekin. Bera ere
derioztarra da. Orain dela bost urte ibili zen Derioko Udal Euskaltegian EGA
mailara arte. Bost urte hauetan euskara herdoildu egin zaio eta ez galtzearren
Berbalagunean eman zuen izena. Bere asmo bakarra euskara ikastea da.
Azkenik, berbalaguna naiz. Orain arte barrutik
ezagutu dut (Derioko lehen dinamizatzailea izan nintzen) eta orain, ostera,
egunerokoan. Ikusiko dugu zelan moldatzen garen. Horrenbeste aldiz egin dut
berba berbalagunez, egitasmo honek dituen onurez, egitasmo honek izan
ditzakeen proiekzioaz. Orain eltzea sutan probatzeko garaia heldu da.
Jarraituko dut informatzen …….
Portzierto, gaur atera da argian Lea-Artibaiko berbalagunari buruzko artikulu bat.
Ongi etorri berbaluntzaileen mundura. Hori bai, txisme guztiak ez itzazu hemen kontatu.