Garaigoikoa
Hasiera » Sailkatu gabea » Euskalgintzaren eraldaketak
Mai22 0

Euskalgintzaren eraldaketak

Atalak: Sailkatu gabea

Mari Luz Estebanek “Feminismoa eta politikaren eraldaketak” izeneko liburua argitaratu berri du Susa argitaletxearekin. Azken urteotan askotan bihurritu dugu burua euskalgintzatik feminismora, argi bila-edo. Nire ustez, liburu horretatik ere irakasbide ederrak atera ditzakegu soziolinguistika eta euskalgintzatik. Hala ere, ez naiz ni izango irakasbide horiek zeintzuk diren. Hori baino nahiago dut liburutik nik azpimarratutako testu eta lerrokada batzuk hona ekartzea, irakurle bakoitzak bere ondorioak atera ditzan.

Liburuko atal batean Mari Luzek aipatzen ditu zeintzuk diren politika (feminista) baten arrakasta bermatzen duten ahalmenak eta trebetasunak. Hauexek datozkio idazleari burura:

arazo sozialen teorizazioa eta errealitatearen diagnostiko konplexuak eta txukunak egitea; testuingurua/k ondo ezagutzea eta testuinguru horietara teoriak zedarriztatzea; galdera berriak egitea; aldaketarako eta disidentziarako estrategiak bururatzea eta aurrera eramatea; herri-elkarteak indartzea eta gizartea astintzea; feministak ez diren emakumeekin nola aritu jakitea; ordezkari politikoekin negoziatzen edo haiek presionatzen jakitea.

Feminismoak gurean duen arazo bati ere aurre egiten dio Mari Luz Estebanek. Profesionalek mugimendu sozialetan bete beharreko rolaz ari da bera. Eta horretan egiten dituen ekarpen zein proposamenak nire ustez bete-betean asmatzen dute euskalgintzak duen arazo baten formulazio zein gainditzean:

Profesionalak planak eta proiektuak diseinatzeko daude kontratatuta eta horretarako egokiro prestatuta. Lehen esan dudanez, Euskal Herri mailan dugun programen eta planen jorraketa ezin oparoagoa eta miresgarriagoa da. Ederto.

Baina, bat, plan horien diseinuan eta garapenean dena ez da teknika kontrolatzea, eta profesional/liberatuen eta beste eragileen arteko elkarlana eta atzera-elikadura funtsezkoak dira. Eta horretarako malgutasun osoa behar da alde guztietatik.

Bi, proiektuek ez dute arrakastarik izango elkarteetan edo herri mailan dagoen jendearekin kontatu ezean. Proiektu bat idatzita egotea ez baita, berez, politika feminista baterako berme bakarra: gizarte eragileen parte-hartzea eta borondate politiko zabala ezinbestekoak dira nahiz eta munduko planik onena diseinatu. Beraz, erritmoak eta dinamikak harmonizatu beharko lirateke. Gainera, “paperak” dena onartzen badu ere, politika baten arrakastaren gakoa, nire ustez, osagai ezberdinen arteko oreka litzateke: plan teoriko bera, politika aplikatzen deneko testuingurua ondo ezagutzea, errealitatea aldatzeko koiuntura sozial aproposa egotea, eta prozesu horretan parte hartu behar duten eragileen mobilizazioa lortzea. Oreka hori gertatu ezean paperontzira edo tiraderara doa plana.

Eta, hiru, instituzio batean inplikatuta egoteak badakar ordezkari politikoek eta egiturak berak ezartzen dizkiguten mugei nahitaez doitzeko beharra. Aldi berean, boterea ematen dizu kaleko jendearen aurrean, botere gehiegi, agian. Eta horrek guztiak nork bere pentsamendu kritikoa pobretu dezake. Hori konpentsatzeko bide ezberdinak saia daitezke baina, nire iritziz, bat ezinbestekoa “kaleko” mugimenduarekin harreman estua mantentzea da.

Herrietako elkarteei buruz ere egiten du berba Mari Luz Estebanek. Honako hau dio eta, uste dut, euskara elkarteetako mugimenduan aritu den edonork bere burua islatuta ikusiko duela aipuan bertan:

Diru-laguntza kultura batean bizi gara, eta elkarteak askoz lehenago pentsatu behar dute zer antolatu nahi duten epe ertainean. Gainera, instituzioek zehazten dute zer eta zertarako eska dezakegun finantzazioa, helburu nagusiak eta printzipio ideologiko zein kontzeptualak xedatuz, eta ez dugu ondo aztertuta zenbaterainoko eragina duen horrek mugimendu autonomoan.

Herri mugimendua Mari Luzek gorputz kolektibo moduan ezaugarritzen du. Eta honako hau litzateke, gutxi gorabehera, berak horren inguruan egiten duen definizioa:

Norbanako gorputzak mugiarazten eta lotzen dituzten ekintzen bidez eratuz doan gorputz kolektibo bat, gorputzak hedatuz, berriztatuz eta artikulatuz doazen heinean sortzen den emozio eta energia partekatu bat, ideologiaz osaturik dagoena, jakina.

Honen tankerako beste hainbat aipu ditut azpimarratuta liburuan, han eta hemen. Baina nire ustez hobe da liburua irakurtzea eta, ahal bada, betaurreko feministaz gain, betaurreko soziolinguistikoak (edo euskaltzaleak) erabili. Ez zarete damutuko (edo hori uste dut nik behintzat).

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Sabela
  • Kontzientzia kritikoa
  • Algoritmoa asaldatu
  • Irakurgaiak: No hablaras
  • Fora da aula

Iruzkin berriak

  • Fora da aula - Garaigoikoa(e)k Idatzi nahiko nituzkeen aipu batzuk bidalketan
  • Ketxus(e)k Deskodetzea bidalketan
  • Txerra Rodriguez(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • allartean(e)k Algoritmoa(k) bidalketan
  • Barbarizazioa(e)k A casa do amo bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA