Aurreko batean …
Aurreko batean: 40 bat urteko bi bilbotar. Bataren guraso biak Arredondo aldekoak (Kantabria), bestearen gurasoak Ramales ingurukoak diak (Kantabria). Biak ala biak Bilbon jaioak, biak ala biak Bilbon euskaraz eskolatuak. Aspalditxo ezagutzen dute elkar, baina orain gutxi ohartu dira bataren zein bestearen jatorria gertu-gertukoa zutela (Arredondotik Ramalesera 13 bat kilometro daude), ez zekiten ezer horren gainean.
Eta aspalditxotik ari dira eurak ere euren artean euskaraz egiten (beti euskaraz aritu direla esan dezake baten batek). Anekdota bat baino ez da, horren tankerako mila adibide daude gure kaleetan, badakit. Baina istorioa entzun ostean, gure begien aurrean dugun “misio” handiaren dimentsioak agertu zaizkit. Eta, askotan, iruditzen zait ez dugula bat ere baloratzen lortu duguna (jakina lortzeko daukaguna oraindik handiagoa dela).
Eta, orduan, esaera txinatar batekin gogoratu naiz: bere hankekin ibiltzen ez dena, ez da urrun iritsiko (eta ez dakit zergatik gogoratu naizen!).
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks