Egiaren Batzordea
ELA sindikatua Oroimenaren Parkean izan zen ostiralean, Sartagudan. Sindikatuak azkeneko kongresuan erresoluzio bat onartu zuen memoria historikoaren alde lan egiteko –ELAko kideak, solidarioak, oso gaztigatuak izan ziren gerraosteko errepresioaren ondorioz– eta erabaki horren barruan sartzen da Sartagudako errekonozimendu ekitaldia. Ostiralean, besteak beste Egiaren Batzordea sortzeko eskatu zen, eskaera aski errepikatua memoria historikoaz arduratzen diren taldeengandik. Esaterako, joan den martxoan hamahiru kolektibok proposamen zehatza eta bateratua egin zuten mota horretako batzorde bat sortzeko; geroztik ordea, euri asko egin du.
Egia, gauza absolutu eta subjektiboa den heinean, eskuraezina da, baina horrek ez du esan nahi egia bilatzea baztertu behar dugunik. Alderantziz, Estatu orok obligazioa du saiakera hori egiteko. Carlos Chipoco jurista perutarraren esanetan: “Egia bilatzea inportantea da, biktimen eta haien senideenganako zor morala kitatzeko, errudunak deskubritu eta zigortzeko, herritarrek erakunde publikoengan duten kontrola eta demokrazia berresteko, eta ekiditeko biolazio horiek berriz errepikatzea”. Perun ez ezik, Egiaren Batzordeak munduko hainbat eta hainbat lekutan eratu izan dira: Europan, Bigarren Mundu Gerraren ostean, Hego Amerikan eta Hego Afrikan, 90eko hamarkadan… Diktaduretan ezarritako legeak eta sententziak bertan behera geratu dira, barkamena eskatu izan da eta biktimak ekonomikoki konpentsatu dira. Kasu guztietan Estatua izan da prozesua aurrera eraman duena, Egiaren Batzordearen bidez.
Espainia salbuespena da. Memoria Historikoaren legeak ez du horrelakorik bermatzen, biktimen bizkar jartzen du eginbehar hori eta ez ditu frankismoko sententziak bertan behera lagatzen. Egiaren Batzorderik ere ez du aurreikusten lege horrek. Duela urtebete inguru, Baltasar Garzon epaileak frankismoa auzitan sartu zuenean, hildakoen zentsua osatu nahi izan zuen eta krimenak ikertzeko eskatu zion aditu talde bati. Agian, eta muga asko edukita ere, talde hori izan zen Egiaren Batzorde publiko batetik gertuen egon dena Espainian. Hala ere, jakina da Garzonen diligentziak zertan geratu ziren.
Egiaren Batzordeen tresna nagusietakoa biktimen eta haien senideen testigantza izaten da, frogak borratzen iaioak izan batira beti diktadore eta genozidak. Ildo horretatik, esan liteke Espainia eta Euskal Herriaren kasuan Egiaren Batzordearen lana pixkanaka elkarteak egiten ari direla, testigantzak jaso eta hobi komunetako gorpuzkinak berreskuratuz. Baina lan hori iniziatiba pribatuak ahalbidetu du, ez Estatuak. Eta hala ere, oraindik gauza asko dago egiteke: hildakoen zentsua osotzea, biktimak identifikatu eta kalte-ordainak ematea indarkeria homofoboaren jomuga izan zirenei, batailoietan lan egin zutenei, ondarea konfiskatu zitzaienei… milaka eta milaka dira. Horretarako guztirako eskatzen da Egiaren Batzorde bat, izaera publikoduna, “zor moral” hori behingoagatik kitatzeko.
Espainia ez da ez, Alemania edo Argentina.
Lotsagarria da hemen egin zutena/dutena eta Fraga bezalako kriminal bat lasai ederrean bizitzea bere azken eguna arte, eta bere kezka bakarra datorren eguneko pastillatzarrak emango dizkion neskamea nola jantzita datorren izatea!
hori da espainiarren istoria, eztutela berak egindako biktimen istoria jaso nahi, badakitelako horrela berainen izate politikoa suntzitzen duela, transzizioan paktuan egin zen gai horri isiltzeko, eta oraindik dagoz eremu beheran ppko zuzuendaritzen asko dagoz frankismoko gobernu kide eta biktima asko egindakoak orduan, psoe ere ezta ausartzen miloik biktima dituen diktadura epaitzera pp gahienera etortzen zaiolako eta bera etzalako izan frankismoaren kontra ibili eta pnv eztu gaia ateratzen bera beldur delako bere jendeagaur egun demokratzat jotzen dena orduan frankismoaren alde ibili zirelako
frankismoak erreplublika suntzitu zuen miloika biktimakin eta diktasura denboren beste miloika biktima dituzte kartzeletan ustelduan, eta GC erahilak kunetetan eta legalitate hura oso kriminala ze eta edozein folio bat zabaltzearren torturatu eta erahil zezaketen