Angelu itsua
Hasiera » Historia » Federico García Aitzol
Abe31 0

Federico García Aitzol

Atalak: Historia

Lorcaren gorpuzkinen inguruan sortu diren iskanbilak urrunekoak egin izan zaizkigu Euskal Herritik, baina atzo El Paisen Ian Gibson adituak idatzitako artikuluak atentzioa deitzen du. Gibsonek urteak eman ditu Lorcaren heriotza ikertzen, eta artikuluan Lorcak Fuente Grandeko olibondoan zergatik behar duen azaltzen du garbiro. Halaber, pista izugarriak ematen ditu granadako poetaren hezurrekin zer pasatu den esplikatzeko: Lorcaren parkea egiteko lurrak erosterakoan erratu zirela, 80ko hamarkadan parkea egiteko obretan hezurrak azaldu eta berriz gorde zituztela nonbaiten, orain erabaki larri horren arduradunak mutu daudela, beste tesi batek diola gorpua frankistek atera zutela… Eta artikulua aurrera doan heinean paralelismo bat etortzen zaio bati burura behin eta berriz: Aitzol.

Jose Aristimuño Aitzolek Hernaniko hilerrian izan zuen azkena. Han behar zuen. Lorcaren kasuan bezala, herri memoriari esker genekien hori. 2003an Aranzadik indusketak egin zituen bertako kripta batean Aitzolen eta beste hainbat lagunen hezurrak berreskuratzeko itxaropenez, baina han ez zen haien arrastorik aurkitu. Nola orain harkaitza Fuente Granden, lokatza azaldu zen orduan Hernanin. Gorputzak hilerriko beste leku batean egon litezkeela ere uste da, 200 fusilatu inguru gorde litzakeen hobi komun batean; baina hilerriaren handitze lanek hobi komuna erabat desitxuratu zuten eta zientifikoek ez dute bertan eskurik sartu nahi izan, ezer garbirik ez delako aterako haien ustez. Bestalde, Iñaki Egaña historialariaren esanetan, ezin da baztertu Aitzolen gorputza frankistek Valle de los Caídos-era eraman izana, Hernaniko kriptako indusketetan hilkutxa bat azaldu baitzen, hain zuzen hezurrak Madrilera garraiatzeko erabiltzen zirenen antzekoa.

Aitzolen heriotzaren berri modu askotara iritsi izan zaigu. Lekuko zuzenen testigantza ere jaso izan da, Goia familiarena kasu. Joxe Goia Hernaniko enterradorea zen 1936an, haren alaba Josebe Goiak ere bertatik bertara ikusi zituen fusilatuen gorputzak, eta arrasto mingotsa utzi zion horrek. Berak gerora kontatu zuenez hildakoen senideek behin baino gehiagotan eskatu zioten bere aita Joxeri gorpuak hobitik ezkutuan ateratzeko. Goiatarrak abertzaleak ziren eta ondo ezagutzen zuten Aitzol; agiri bat ere aurkeztu zuten haren gorputza panteoi batean sartzeko eskatuz, baina jakina, agintari frankistek ukatu egin zieten holakorik. Ez ote zuen Joxek, beste askoren gorpuarekin bezala, Aitzolen gorpua ezkutuan aterako? Horrela balitz, Hernaniko hilerriko panteoiren batean behar lukete euskaltzale ezagunaren hezurrek. Baina Lorcaren kasuan bezala, zalantza da nagusi hemen ere.

Fama, fusilaketa, herri memoria, obra irregularrak, gorpuzkinen misterioa… bizitza paraleloak apaiz eta poetarenak. Eta biak izan dira, krudelkeriaren, ezjakintasunaren eta arduragabekeriaren biktima. Ian Gibsonek bere artikulua hasten du esaten Txilen Victor Jara duintasunez hilobiratu dutela azkenean, baita Hungarian Miklós Radnóti bardoa ere… baina ez da halakorik gertatu Lorcarekin. Euskal Herrian horretan ere espainiarren antzera jokatu behar al dugu?

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. 1936ko fusilatzeen froga grafikoa - [...] eta loreak jartzen zituzten isilpean diktadurapean, eta parrokiak kripta bat eraiki zuen ondoren. Frankistek fusilatutako hainbat apaiz, kripta horren…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA