Angelu itsua
Hasiera » Uncategorized » “Gor…! Gora Euskadi Askatuta!”
Mai14 5

“Gor…! Gora Euskadi Askatuta!”

Atalak: Uncategorized

Pasang Temba sherpa ikurrinarekin

Pasang Temba sherpa ikurrinarekin

1980ko maiatzaren 14a, Everest: “Gor…!”, “Zer izan da hori?”, “Gora Euskadi Askatuta!” “Aber Martin, aber Martin…”, “Gailurra da! Gora Euskadi!”. Horrela jakin zen euskaldunak munduko gailurrera iritsi ginela. (Ikusi 1980ko Zeruko ARGIAko erreportajea, hemen eta hemen). Martin Zabaleta hernaniarra eta Pasang Temba sherpa Everesteko puntara iritsi ziren arratsaldeko 15:30ak jota, piolet parea, zazpi metroko soka eta kamera erraldoi bat besterik ez zutela. Hor lortu zen denon ametsa eta hor hasi zen mitoa.

Martin Zabaletaren historiarekin hazi garenok mito bezala ikusten baitugu orduko hura. Gure gurasoek espedizioaren pasarte harrigarrienak kontatzen zizkiguten emozioz: Martinek Pasang sherpa salbatu zuela heriotzatik; gaua pasa behar izan zutela han goran; nola berotasuna eman behar izan zioten elkarri besarkatuta… Lotarako ipuin zirraragarria.

Eta 30 urte pasatu dira jadanik, baina Martin Zabaletak egindakoak mito izaten jarraitzen du. Izan ere, Zabaletak ez zuen soilik munduko gailurra zapaldu, Zabaletak erakutsi zuen euskaldunak munduan existitzen garela. Lemoiz, Zaparen heriotza eta gerra zikina, lehen hauteskundeak… Giroa gori-gori zegoen eta ilusioa borborka. Hernanin egin zioten errezibimenduaren argazkiok ikustea besterik ez dago.

Ongi etorria Hernaniko sarreran (Arg.: Loubet)

Ongi etorria Hernaniko sarreran (Arg.: Loubet)

Uria Hernaniko alkatea Zabaleta besarkatzen (Arg.: Loubet)

Uria Hernaniko alkatea Zabaleta besarkatzen (Arg.: Loubet)

Aurten, Hernaniko herriak berriz ere omenduko du San Joanetan eta biharko Hernaniko Kronikan berari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da urteurrenaren harira, hona egunkariak eman duen aurrerapen bat: “Dena izan zen oso emozionantea. Jende oso ona ezagutu nuen egun horietan. Poza kalean zegoen eta ulertzen dut jendearen poza eta ilusioa, baina niretzako gehiegi izan zen. Egia esan, izugarria izan zen”. Zabaletari ez zaio gustatzen zortzimilakoen karrera horrek hartu duen kutsua, nahiago du Montanako (AEBak) bakea, han bizi da aspaldidanik, eskalada aberasgarriagoa bilatzen.

Duela bost urte Kronikan beste elkarrizketa bat egin zion Jexux Mari Irazuk Zabaletari. Gailurrean “Gora Euskadi Askatuta!” oihukatu zuela eta ea orain zer botako lukeen galdetzen dio Irazuk, eta hau erantzuna: “Horretan ez zait burua aldatu, oraindik ere lehengoak balio du. Egitazko oihua, ez folklorikoa”.

5 Iruzkin

  1. Ekaitz | 2010-05-16 at 21:51

    Ta ze marrazki zuen Zbaletaren ikurriñak?
    Urteurrenaren honetan, ez da inor oroitzen?

    Reply
  2. urko-apaolaza | 2010-05-17 at 8:34

    Arrazoi duzu Ekaitz, marrazkiarena ere kontatzen ziguten lotarako. Pasatzen dena da orain ipuin hori delitu litzatekeela adoktrinamendu terroristagatik… “ochomilismoa” ez da aldatu den gauza bakarra 30 urte hauetan!

    Reply
  3. Ruben | 2010-05-18 at 10:12

    Ze marrazki zuen ba ikurrinak? Batzuk ez ginen jaio orduan…

    Reply
  4. urko-apaolaza | 2010-05-18 at 11:37

    Kaixo Ruben, ezaguna eta jakina den bezala, ikurrin horretan nuklearren kontrako sinboloa eta ETAren anagrama zeuden. Horrez gain, Nepaleko bandera ere jarri zuten. Ikurrin hori Poloniako museoren batean omen dago. Hemen duzu lotura bat ikurrina bertatik bertara ikusteko.

    Garai horretan polemika handia sortu zuen ikurrin horrek, medio espainiarretan hasieran ez baitziren ohartu marrazkiez. Artikuluan diodan bezala, giro politikoa bero-bero zegoen: gerra zikina, Lemoiz… testuinguru horretan kokatu behar da ikurrinaren afera.

    Reply
  5. Ruben | 2010-05-18 at 15:19

    Milesker Urko! Zeharo berria da ikurrinen kontu hau niretzat, baita nik uste 22 urteren inguruan gabiltzanontzat. Oso interesgarria da zure bloga portzierto, ea gehiagotan idazten duzun!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA