Angelu itsua
Hasiera » Historia » Udalbiltza auziaren anakronismoa
Eka24 1

Udalbiltza auziaren anakronismoa

Atalak: Historia, Politika

Udalerriek garrantzia handia izan dute azken mendeko Euskal Herriko historia politikoan. Subiranotasunerantz aldaketa politikoak egon direnean, udalerriak egon izan dira abangoardian. Esaterako, hor dugu II. Errepublikako mugimendu munizipalista, 1931n Gernikan bildutakoa, edota 1934an Zumarragan egin nahi izan zuten bilkura.

Duela gutxi, Lau Hazietara Gogoan elkarteko hainbat kidek prentsan gogorarazi duten bezala, orduko hartan sektore sozio-politiko erreakzionarioenek gogor jo zuten mugimendu horien kontra, ekitaldiak sakabanatuz eta udal ordezkariak atxilotuz. Esaterako, 1934ko udan, alkateek “Ardoaren Gerran” izandako jarrera, subertsiboa, konstituzioren kontrakoa eta delituzkoa zen Madrilgo prentsa errepublikar nahiz kontserbadorearen ustez: “…Una actitud que puediera constituir insurgencia de fondo poco claro…” zioen La Libertad egunkariak; “…Lo que [Gobernuak] no puede hacer ni hará es tolerar la ilegalidad y la rebeldia…”, Bizkaiko gobernadoreak La Voz-en.

1934an alkateek Zubietan bilera "klandestinoa" egin zuten, Gobernuaren debekuaren ondoren. Mundo Gráfico egunkariko irudian udal ordezkarien autoak ikus daitezke.

1934an alkateek Zubietan bilera "klandestinoa" egin zuten, Gobernuaren debekuaren ondoren. Mundo Gráfico egunkariko irudian udal ordezkarien autoak ikus daitezke.

XXI. mendean gaude, baina ematen du kalendarioa ez dela mugitu ere egin. Udalbiltzako auziperatuen kontra egiteko honako argudioak eman ditu, besteak beste, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak: “…la pretension de ser un contrapoder al establecido legítima y constitucionalmente en España…”, eta bilatu nahi izatea “…la segregación de una parte del territorio español mediante la autodeterminación…”. Momentu honetan 22 pertsona daude urte askotako kartzela zigorraren sokatik zintzilik, zer eta orain dela ia mende bateko argudio berberengatik.

Terrorismoarena aitzakia da. Egunkaria kasuan bezala, juizio honetan indukzioaren tranpa egin dute: hipotesia planteatzen dute, horren neurrirako frogak bilatu eta… ale hop! Hor duzu platera prestatuta. Ikuspuntu juridiko –eta humano– batetik bidegabekeria bera dira Egunkaria eta Udalbiltza, eta justizia kontu batez ari garenez, babes bera izan beharko lukete orain soka lepoan dutenek. Auzipetuak hasi dira eragile ezberdinen sostengua jasotzen; aste honetan 51 gizarte-talderen txanda izan da, nazioarteko esparrutik ere izan dute babesik, bai eta alderdi abertzale eta erakunde ugaritatik ere. Tamalez, oraindik ez dugu sozialisten ahots kritikorik entzun –ezta auziaren gehiegizko luzapena salatzeko ere– eta Fiskaltzak akusatzen jarraitzen du. Udalbiltzaren auzia juridikoki irabazita dago aldez aurretik, baina politikoki irabazi beharra dago, justizia kontua den arren, epaiketa politikoa delako.

Gasteizen, ekinaren 18an, hainbat alderditako politikarik bilkura egin zuten Udalbiltza auzia salatzeko.

Gasteizen, ekainaren 18an, hainbat alderditako politikarik bilkura egin zuten Udalbiltza auzia salatzeko.

Udalbiltzaren kontrako auziaren berri izateko, sartu hona.

Iruzkin bat

  1. uh | 2010-06-26 at 19:00

    epailek berak ari dira dena esaten autodeterminazioa eskatzea konstituzioaren kontrako ekimen politikoa dela eta hori zapaldu egin behar dela, baino herria eta gure estadua nahi duenak ezin du konstituzioan makurtu zeren zapaldketa sinatzea da hori gure estadua konstituziaren gahinetik eta gure askatatasuna espainiaar legedi denen gahinetik jarri behar dugu

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA