Angelu itsua
Hasiera » Energia » “Japoniako krisia Txernobyl da, kamera geldoan”
Mar23 0

“Japoniako krisia Txernobyl da, kamera geldoan”

Atalak: Energia, Nazioartea

Fukushimako erreaktoreak egoera oso larrian daude

Esaldi hori irakurri diogu Marcel Coderch ingeniariari, El Temps egunkarian (1397 zk) egin dioten elkarrizketan. Energia kontuetan aditua izateaz gain, Kataluniako Generalitatearen Garapen Iraunkorreko Aholku Batzordeko kide ere bada Coderch, eta esaldi gorriak bota ditu: “Uste dut honek guztiak eszenatoki okerrenean amaituko duela”, “Frantziako gobernuak esan du: Txernobyl baino okerragoa izan liteke”. Gemma Aguilera kazetariak egindako elkarrizketa laburra da, baina Coderchek ahobizarrik gabe hitz egiten du, eta gaiaren inguruko “itzalaldi” informatiboari aurre egiteko argi pixka bat eman dezake. Hona hemen euskarazko itzulpen laburtua.

Japoniako zentral nuklearrak segurtasunaren paradigma dira, baina aurreikusi gabeko gertaera batzuek, lurrikarak eta tsunamiak, bere erreaktoreak energetikoki isolatzea ekarri dute eta krisi handi bat eratorri da. Ez dira uste bezain seguruak?

Japonia aktibitate sismiko handiko herrialdea da, beste batzuek baino garantia gehiago dituzten plantak eraiki dira, eta egiaz, plantak ez dira lurrikararen edo tsunamiaren ondorioz hautsi, baizik eta larrialdietarako generadoreak uste bezainbesteko denboraz ez dutelako funtzionatu. Beraz, ondoren gertatutako istripuen sekuentzia ez du lurrikarak ezta tsunamiak ere eragin, zentrala behar bezala kontrolatu eta hoztea ahalbidetzen duen kanpoko energiaren ekarpenik gabe geratzeak baizik.

Energia hornikuntza falta hori, beste edozein zentraletan gerta liteke?

Ez badute hozteko energia iturririk deskonektatuak izaten direnerako, istripu bat izan dezakete.

Japonian, arazo handiena da kaltetutako erreaktoreak hozteko modua aurkitzea, erregaia ez berotzeko, eta beraz, elementu erradioaktiboen isurketa eragozteko. Zer gerta liteke hurrengo asteetan?

Eszenatoki okerrenean, hau da, ez badute berotze eta sute olatu hori geratzea lortzen, frantziar gobernuak –energia nuklearrean adituenak– oso garbi esan du: Txernobyl baino okerragoa izango litzateke.

Txernobylen erreaktore bakarra zegoen, Japonian sei daude elkarren ondoan.

Horixe da, eta ez dago soilik erreaktorearen nukleoa, horrez gain gastaturiko erregai guztia gordetzen duten piszinak daude, eta kalkula ezina den erradioaktibitate kopurua dute horiek. Beraz, sua hartu eta azkenean atmosferara igarotzen badira, barrerarik ez dagoelako, egoera katastrofikoa izango litzateke. Japonia oso herrialde populatua da –ez da Ukrainiako estepa bat– 20 milioi biztanle dituen supermetropolia 250 kilometrora du. Eragina haizeak nondik joko baldintzatuko luke eta erradioaktibitatea itsasoan eroriko litzatekeen edo ez.

Eragina, orduan, Japoniako mugetatik haragokoa litzateke?

Bai, haizeak asiar kontinenterantz jotzen badu, Txina eta Korea ere kaltetuko lirateke eta Amerikarantz jotzen badu, ozeano pazifikoak egoera salba dezake –pantaila eginez– eta disolbatuago iritsiko litzateke.

Baikorra al zara krisi honen konponbideaz?

Gainditurik daude, zeren eta gauza bat da erreaktore batean istripua egotea, eta esfortzuak horretara bideratzea, baina beste gauza bat da herrialde guztia geldirik egotea. Oso pesimista naiz zentzu horretan, eta uste dut honek guztiak eszenatoki okerrenean amaituko duela. Sinpleki, Txernobyl da, baina kamera geldoan. Ziurgabetasun handiko asteak datozkigu.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA