Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
%80a birziklatzen dugunok, asperduratik barregurara pasatu gara errausketa zaleek atez ateko hondakin bilketaren kontra jaurtitzen dituzten argudioak entzutean. Gipuzkoako 34 udalerritan jarriko dute martxan eta jadanik horietako batzuetan hasi da ohiko bonbardaketa mediatikoa. Hernanin badira ia bi urte hasi ginela, eta esperientzia horretaz baliaturik, ranking moduko bat egitea otu zait, gure kuboan oraindino anakondarik ez dela agertu erakusteko. Jaun-andreok, hemen dituzue atez atekoaz esaten diren hamar gezur handienak:
1- Zikina da. Hori dioenak ez du inoiz bere etxeko komuna garbitu, ez ditu bazkaritako ontziak garbitzen. Organikoarentzako kuboa norberarena da, hala ulertzen dugu, eta platerak, komun-zuloa edo leihoak garbitzen diren moduan garbitzen dugu gure kuboa.
2- Kiratsa dario. Gezurra borobila. Organikoari ez dio denborarik ematen usainik botatzeko, maiztasunez jasotzen delako. Paperak, plastikoak eta janariak poltsa itxi batean nahastuta jartzen badira, orduan bai, orduan usaina azkar zabaltzen da. Atez atekoak hori saihesten du. Dena den, trukoak daude, arrain-hondakinak sukaldeko-paperarekin biltzea eta abar. Zaborrak zabor izateari uzten dio bereizita jasotzen den unetik.
3- Ezin izango dut arrainik erosi! Lasai. Lehendabizi lasaitu. Eta gero irakurri aurreko erantzuna. Legatza saltsan da nire espezialitatea!
4- Ez da erosoa. Jakina, eta txamarra eta botak jantzita euripean ibili behar izatea kontenedorea dagoen tokiraino, oso erosoa da. Kontenedoreko tapa astun eta zikina (hori bai zikina!) altxatzean hainbat egunez usteltzen egon den zaborraren (hori bai zaborra!) perfumea usaintzea, oso atsegina da. Atez atekoa egiten dugunok etxeko zapatilatan jaisten dugu “basura”, santiamen batean.
5- Gure barrioko blokeetan nola egingo da ba? Hernaniko kaxkoan egiten bada, edozein tokitan egin liteke. Bi urteren buruan behin bakarrik utzi digute kuboa jaso gabe, 2011ko azaroko uholde handiak izan zirenean. Atez ateko bilketak herri txikietarako baino ez duela balio sinetsarazi nahi izan dute errausketa-zaleek. Baina sistema malgua da eta edozein tokitan egin liteke: ordutegiak moldatuz, espazio fisikoak egokituz, garraio sistema samurragoak erabiliz… Hiri ugaritan biltzen dira hondakinak atez ate (Bruselan, San Frantziskon, Sidneyn…) eta biztanle dentsitate handiko herri askotan ere bai. Adibidez, Kataluniako Canet de Mar-en 2.400 biztanle bizi dira kilometro koadroko, Donostialdeko bikoitza, eta Espainiako Ingurumen ministerioak sari bat eman zion hondakinak porta a porta jasotzen izandako emaitzengatik!
6- Inposizio bat da. Izatekotan, Europako araudiak inposatzen du, organiko guztia bereizita jaso behar dela baitio. Antolatuko al zenuke herrian erreferendumik pixa kalean egitea baimentzeko? Semaforo gorria saltatzea zilegi al da? Zergatik inposatzen zaio herritarrari zaborra kontenedoreetara botatzea… eta etxeko leihotik bota nahi badu? Bere zaborra da, ezta? Kutsatzeko eskubiderik ez dugu, gure ondorengoen biziaz ari garelako.
7- Garestia da. Ez bost kontenedoreko sistema baino garestiago. Biltzea garestiago da lan-esku gehiago behar delako (lanpostu gehiago ere bai); baina birziklatzen dena askoz gehiago denez, eta zabortegira (edo balizko errauskailura) botatzen dena askoz gutxiago, diru iturri oparoa bihurtzen da eta konpentsatzen du. Hernanin hilero 47.000 euro aurrezten dira zabortegira askoz tona gutxiago botatzen direlako. Badakizu zenbat gastatuko den errauskailuarekin? Iturri batzuen arabera 1.000 milioi euro!
8- Organiko gehiegi bilduko da. Hori da Gipuzkoako politikariren baten ahotik entzun duguna. Organiko asko biltzea ez da txarra, organiko hori ezin konpostatzea da txarra. Azpeitiko Lapatx-eko konpostatze plantan bere gaitasunaren bikoitza jasotzen dute uneon. Alternatiba moduan Nafarroara eta Lapurdira eramango du Gipuzkoako Aldundiak oraingoz materia organiko hori. Gipuzkoako hondakinen planak hiru konpostatze planta aurreikusten ditu, baina errausketa-zaleen interesak medio, bat besterik ez da egin. Dena den, Debagoienako Mankomunitateak udaberrirako beste konpostatze planta bat irekitzea espero du. Konpostatze planta bat irekitzea errauskailu bat egitea baino berrehun aldiz merkeagoa da. Eta zertarako nahi dugu hainbeste konpost? Galdetuko du baten batek. Hobe konposta zaborra baino. Konpostak erabilera ugari ditu, ez bakarrik lorategitarako, gure mendi ihartuak biziberritzeko ere bai.
9- Errauskailua berdin beharko da. Gezurra borobil-borobil-borobila. Atez atekoarekin %85etik gora ere birziklatu daiteke (Antzuolan %90 birziklatzen dute). Geratzen den apurra, hondakin “inertea” da (kutsatzen ez duena) eta ez legoke arazorik edozein tokitan biltzeko, erraustu behar izan gabe, obretako lurra harrobiak berreskuratzeko biltzen den bezalaxe. Dena den, horrela hasita, ez da egia errauskailuarekin zabortegien aroa amaitzen denik: errauskailutik ateratako eskoriak eta errauts toxikoak zabortegi batean bildu beharko dira (Mutiloan, agidanez), eta askoz arriskutsuagoa izango da.
10- Begira, begira… nola dauden atez atekoa egiten den herrietan. Bai, esaten dute Hernanin arratoi-matoi batzuek mutiko bat eraso zutela kuboa hartzera zihoanean. Eta txotx denboraldia bertan behera geratu omen da jenderik ez datorrelako. Eta zabormendiak ei daude lehen parkeak zeuden tokian. Eta… ring-ring! Esnatu!
Amaitzeko ohar bat kontu honekin hasi berri diren 34 udalerritako lagunentzat. Normalean, atez atekoa ezarri baino hilabete batzuk lehenago eta beranduago, fenomeno paranormal bat gertatzen da. Alderdi batzuetako zinegotziei halako gaitz arraro batek jotzen die, gutunitis-a edo prentsa-oharritis-a dei diezaiokegu. Hauteskundeak gertu daudenean ere eman liteke eta herritarren umorean eragin dezake. Hernanin, adibidez, 32 kasu gertatu ziren soilik Hernaniko Kronikan atez atekoa ezarri aurretik eta ondoren. Beraz, pazientzia. Animo eta ongi etorri selektiboen mundura!
[Eguneraketa: 2011ko otsailaren 27a]
Atez ateko hondakin bilketaren inguruko hainbat lotura doakizue segidan, sistema horri buruzko informazioa, argudioak, iritziak, elkarrizketak, datu bitxiak eta abar.
2007an Novotec enpresak Gipuzkoako edukiontzi grisaren (errefusa) karakterizazioa egin zuen. Bertan ikus daiteke oso gutxi dela birziklatu ezin daitekeen materiala (ez da %10era iristen). Hemen ikus liteke azterketa.
Atez atekoa ezarri den Gipuzkoako herrietan bereiztuta bildutako hondakinak %80 inguruan daude. Datuak San Marko Mankomunitatearen webgunean ikus daitezke (2010eko abuztura arte). Datu horiek hainbat erakunderen bidez bildu ohi dira (Aldundia, Mankomunitatea, Ecoembes, Ecovidrio…). Bestalde, Antzuolan %92 birziklatu zuten atez atekoa ezarri eta lehenengo sei hilabeteetan. Datuak atez ateko batzordeko teknikariek eman zituzten, hemen daukazue albistea Goiena aldizkarian.
Hondakinak atez ate biltzeko eredu eta modu asko daude munduan. Toki bakoitzeko ezaugarrietara moldatzen da eta jatorrian ahalik eta gehien bereiztea du helburu. Hemen horietako batzuk:
– http://www.raccoltaportaaporta.it/ webgunean Italiako Cosmari partzuergoak hondakinak atez ate nola biltzen dituen ikus daiteke. 240.000 biztanleri ematen dio zerbitzua.
– Italiako Monza-ko nekazal eskola aitzindariak atez ateko esperientziaz atondutako txostena: http://www.slideshare.net/andoni63/esperintzia-di-racolta-porta-a-porta-en-italia
– Salerno hiriko (140.000 biztanle) web gune ofizialean atez atekoaren inguruko datuak azaltzen dira: http://www.comune.salerno.it/client/scheda.aspx?scheda=653&stile=2&ti=2
– Napoliko hirian auzo ugaritan egiten da atez atekoa, hemen dituzue bertoko alkateak argitaratutako ordenantzak sistema horren ezarpena arautzeko: http://www.asianapoli.it/portaaporta/regole.htm. Bilketa zehazki non egiten den mapa interaktiboa (http://www.asianapoli.it/sit/) ere badu Asianapoli enpresak eta hemen azaltzen du bilketaren informazio orokorra (http://www.asianapoli.it/portaaporta/raccolta.htm). Napoliko komunako webgunean ere badago informazio praktikorik (http://www.comune.napoli.it/flex/cm/pages/ServeBLOB.php/L/IT/IDPagina/8264)
– Erroman milioi bat lagun atez ateko hondakinak bereizten. Bideo bat.
– Novara hirian (108.000 biztanle) atez ateko bilketarekin lortutako emaitzak (%70 biltzen da bereiztuta): (http://www.assanovara.it/assanovara/contenuti/azienda/progetto_di_raccolta_differenziata_porta_a_porta.aspx)
– Capannori herrian 2020an zero zabor izatea nahi dute. Hemen bideo bat.
– Belgikako Namur hiriko adibidea (100.000 biztanle). 2009tik materia organikoa atez ate biltzen hasi dira: http://www.environnement-namur.be/gerer-ses-dechets.php
– Frantziako Niort hiria (60.000 bizt.) lehenengotakoa izan zen hondakinen atez ateko bilketa ezartzen: http://www.agglo-niort.fr/-Collectes-en-porte-a-porte-
– Atez atekoa Paris ondoko Chevreuse bailaran: http://www.siom.fr/Contenu.asp?article=38&arbo=282. Kale estuetan bilketa egiteko mini-kontenedoreen sistema bat ere erabiltzen du.
– Ingalaterrako Friends of the Earth elkartearen aholkuak hondakinak atez ate jasotzeko: http://www.foe.co.uk/news/doorstep_recycling_survey.html
– Liverpoolen (Ingalaterrako hirugarren hiri handiena) hondakinak atez ate nola biltzen dituzten erakusten duen bideoa.
– Europako Zero Zabor mugimenduaren webgunea: http://www.zerowasteeurope.eu/
Katalunian hondakinak atez ate biltzen dituzten udalerrien elkarte sendoa dago. Hauxe da elkartearen webgunea. 2000. urtean hasi ziren hainbat udal atez atekoarekin eta kopurua haziz joan da, egun 80 udalerrik osatzen dute elkartea. 2010ean atez atekoaren inguruko gida garrantzitsu bat argitaratu zuten, gaiaz jantzi nahi duenarentzat ezinbestekoa, hemen duzue lotura: http://www.portaaporta.cat/documents/arxiu_portaaporta_101.pdf
Hernanin Zero Zabor taldeak lan asko egin du urte hauetan jardunaldiak eta ekitaldiak antolatzen eta zero zabor filosofia zabaltzen. Bertoko kideek iritzi sorta publikatu dute Hernaniko Kronikan atez atekoaren aldeko eta errauskailuaren kontrako pisuzko argudioak emanez. Hemen dituzue horietako batzuk:
– Hernanin atez ateko zabor bilketa laster
– Bosgarren kontenedorearen numeroak
– Atez atekoak balio al du herri eta hiri handietarako?
– Intzineradorak 100 kilo kixkali, eta 24 kilo eskoria sortu
– Birziklatzeko obligazioa, eta kutsatzeko eskubidea
– Gezur bonben azpian, ondo egiten jarraitu
– Bosgarren edukiontzia eta supiztaileen gezurrak
– Errauskailua: orain txantaje gezurtia
Oñatiko Zero Zabor taldeak bere blogean txosten argigarria dauka zintzilikaturik. Hondakinen auzia zertan den laburbiltzen du eta atez atekoaren onurak, errauskailuaren atzean dauden interesak, arriskuak…
Gipuzkoako hondakinen planak (PIGRUG) 2002 urtean onartzen zuen atez ateko bilketa (derrigorrezkoa) efektiboagoa zela bilketa boluntarioa baino, “kalitate eta kantitate aldetik”. Horretarako Italiako esperientziak aipatzen zituen. Planaren edukien 109-110 orrialdeetan ageri da atez atekoaren inguruko informazio hori. Gero, 2008an planaren “aurrerapen dokumentua” egin zenean, erreferentzia hori kendu egin zen.
“Zabor turismoa” moduan ezagutzen denaz Roberto Carvallo aditu italiarrak zera esana du Hernaniko Kronikan egindako elkarrizketa batean: “Hondakinen turismoa patologia bat da, eta ohitura baten aldaketa garaira mugatzen da. Patologia guztiek bezala, honek ere bere medizina dauka, medizina naturala. Herritarrak lehen hilabetea bukatzerako konturatzen dira errazagoa dela zaborra bereizi eta etxe atarian uztea, beste herri batera kotxean eramatea baino”.
Bakartxo Mendez Legorretako alkateari elkarrizketa interesgarria egin dio Berria egunkarian Ainara Arratibelek. Atez atekoaren inguruko zalantzak argitzen saiatzen da Mendez, eta besteak beste, honakoa dio: “Herritarren parte hartzea gure programako ardatz nagusia da. Hondakinena denek dugun arazo bat da, eta guztion artean eraiki beharko dugu konponbidea. Haiei gure asmoen berri azalduko diegu, zergatik uste dugun atez atekoa dela sistemarik egokiena zaborrak biltzeko. Behin hori eginda, haien ekarpenak jasoko ditugu. Prozesu guztian hartuko dugu kontuan herritarren iritzia”.
Argian atez atekoen aldekoen eta kontrakoen arteko aurrez aurrekoa argitaratu genuen. Hernaniko EAJko zinegotzi Andoni Amonarraiz eta orduan Hernaniko alkate zen Marian Beitialarrangoitia bildu genituen. Erosotasunaz, operatibotasunaz, diru-kontuetaz, ingurumenaz… hitz egin zuten bertan. Bataren zein bestearen iritziak irakurtzeko sartu hona: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2249/atez-ateko-bilketa-alternatiba-versus-galbidea
Argian beste zenbait erreportaje eta artikulu osatu izan ditugu hondakinen kudeaketaren inguruan. Hauek dira batzuk:
– Larrun: hondakinen kudeaketa eredua. (pdf)
– Atez ateko zabor bilketa: kontainerrik gabe, herria garbiago.
– Auzolanean zaborrik ez eta konpost hobea.
– Konposta eta birziklapena: etxetik garbitzen da herria.
– Dominique Belpomme: “Pestizida eta erraustegiak gizateriaren aurkako krimenak dira”.
– Zer da gehiago, zazpi ala hiru?
– Larrun: Alfonso del Val: “Kontsumitzen ditugun baliabideen %90 hondakin bihurtzen dugu” (pdf)
Debagoiena mankomunitateak webgune berezia du atez ateko bilketaren inguruan, Hondakinekin Selektiboak Gara izenekoa, bertan atez atekoaren inguruko ohiko galderei erantzunak ematen saiatzen dira: http://www.hondakinekinselektiboakgara.com/ohiko-galderak/
Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertso txapeldunak atez atekoaren defentsan egindako manifestu irakurketa ikusteko aukera hemen, eta testua irakurtzeko aukera hemen.
61 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga « AMASA-VILLABONA ZERO ZABOR - [...] Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga Share this:TwitterFacebookAtsegin dut:Atsegin dutIzan post hau atsegin duen lehena. [...]
- Atez ateko zabor bilketa selektibo zerbitzuaz « MUNDUARI SO - [...] Apaolazak bere blogean atez atekoaz esaten diren hamar gezur handienak bildu ditu. Baloratu: Atsegin dut:Atsegin dutIzan post hau atsegin…
- » Bizi elkarteak Iparraldean Zero Zabor politikak abiarazteko eskatu du Zubieta – SOS - [...] 2012-02-27.- Bizi elkarteak Ipar Euskal Herrian Zero Zabor politikak abiarazteko eskatu du “Zaborrak zalantzan. Edo planeta jankatzen duen sistema…
- Atez atekoaz. | Horrela bizi bagina beti! - [...] edo Jatorrizko artikulua: Urko Apaolaza: Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga [...]
- #atezate -koari buruz « Ilunkaran - [...] Urko Apaolaza, Argian, “Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga”. http://argia.eus/erredakzio-mahaia/urko-apaolaza/2012/02/23/atez-atekoaz-hamar-gezur-handienen-ranki... [...]
- Popurri popularra (VI) « Borroka Garaia da! - [...] Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga [...]
- atez atekoa, hondakinak eta zaborra (mediatikoa, noski!!) « Zarautz Zero Zabor - [...] Atez atekoa hamar gezur handienen rankinga [...]
- Atez atekoa. Aldeko eta kontrako iritzi eta esperientziak – zuzeu.com - [...] Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga (Urko Apaolaza, Erredakzio Mahaian [Argia]) [...]
- Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga « bilduzumarraga - [...] Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga SARRERA HAU URKO-APAOLAZA-(E)K IDATZI DU / OTSAILA 23, 2012 ATALA: GIZARTEA [...]
- Bizi elkarteak Iparraldean Zero Zabor politikak abiarazteko eskatu du « Zero Zabor - [...] Gara egunkarian: “«Zero zabor» sistema garatzeko eta garraio politika koherentea sustatzeko eskatu du Bizi!-k” 2012-02-27.- EAJ-PNVren “10 argumentos en…
ona eta zorrotza artikulua, zorionak!
Jajaja, bai bai! Eta nere galdera da, zein da arrazoi ezkutua (€uroak, noski, baina z€nbat!) Diario Vascok, Noticias taldeak eta EAJk gehienbat hain lotsagabeki erasotzeko atez ateko bilketa sistema, sistema askoz ekologikoagoa izaki?
Hor daukazu erreportajea Urko, zenbat diru bideratuko du DVk errauskailua egiten bada? eta EAJk?
Hori jendeak jakin behar du.
Aurreko egunean arratoi hoiek nere txakurra jan zuten!pentsa ze tamaina duten.jajaja.ona urko!
Eta orain egin ezazu beste artikulu bat, “Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga”-ren gezurren rankinga! Zu ere Garbitania enpresa famatuaren nominetan zaude ezta? Artikulu honek botaka egiteko gogoa eman dit.
Eta ahaztu zait komentatzea, baina INPOSAKETA hau nik hasieratik sufritu izan dut Hernanin. Non da “Eman hitza Herriari” hainbeste entzun genuen lema hura?
Gehiengoan zurekin ados nago, dena den pixka bat kritikoagoak izan behar genukela deritzot. Bi gauzatxo:
4. puntuan esaten duzu lehen ez zela oso erosoa kontenedoreraino joate hori. Atez atekoarekin etxean pilatzen da egun pare bateko zaborra eta kiratsa sor dezake, hori onartu beharra dago.
9. puntuan diozu %85etik gora birzikla daitekela. Zein da egiazko datua Antzuolaz gain beste herrientzako (Hernani, Oiartzun…)?
Bukatzeko, hausnarketa pare bat. Zaborra jasotzeko etxeko ateraino etorri behar izateak bi gauza erakusten dizkigu: Alde batetik señorito xamarrak garela eta bestetik polizia behar dugula gauzak era egokian egiteko. Egiazko arazoa ahazten dugu, gizartearen sensibilizazioan asko dugula egiteko, alegia. Imajina ezazue zein ona izango litzatekeen sistema zaharraren logistika merkea + atez atekoaren efektibitatearekin batuko bagenu…
azpaldian irakurri dudan astakeririk handiena
Ez duzu dirudienez asko irakurtzen, Lehenik hau baina astakeria askoz ere handiagoak idazten direlako egunero eta bigarrenik idazten ere ondo ez dakizulako.
Beharbada aspaldi irakurri duzun testu bakarra zela esan nahi zenuen?
Ederra Urko.
Eta ze pasatzen zaie baserritarrei? Zaborra hartu eta garbiguneraino eraman behar dute zergak ordainduta?
Oso ona!!!! 🙂 Zorionak, bazen garaia horrelako zerbait irakurtzekoa! Bien!
Hernaniarra naiz eta lehen hondakin guztiak separatzen nituen, bakoitza bere kontainerrean botaz, baina INPOSAKETA hau dugunetik askontan zaborra lantokia dudan herrira eramaten dut. Gezurrez beteriko eta zentzurik gabeko sistema honi esker “Zaborraren Tursimoa” sortu da. Hori gutxi balitz, haize bortitza dabilenean gure auzoa plastikoz/paperez beterik aurkitzen dugu goizean goiz, kubo organikoa jarri behar dugunetan berriz katuak eta xaguak maiz ikusten ditut kuboak irekitzen saiatzen, kaleko paperontziak kendu dituzte eta jendeak lurrera potatzen ditu beren ondakinak….zuei esker Hernaniko kale asko zerrikeri hutsa bihurtu dira. Eta guzti hau kudeatzen duen “Enpresa”-ri buruz zer esan daiteke, mafia hutsa direla dirudi….oso usai txarra du honek!
http://h1hernani.wordpress.com/2012/01/04/garbitania-infringe-la-ley-de-contratos-del-sector-publico/
Usainik sortzen ez badu zertarako arraina botatakoan usain gutxiago sortzeko trukoak?
Papera eta plastikoa nahastean ateratzen omen du usain txarra zabor organikoak, esplika diezadala honen arrazoia biologoren batek. (eta arrainak usainik ez sortzeko trukoa nolatan paperaz biltzea?)
%80-90a bildu egiten da modu honetan eta ez birziklatu. Bildutako zaborraren birziklatze datuak nahi ditut. Hau ikusirik atez atekoarekin %10-20 biltzeari uzten zaio…
(Antzuola bezalako herrietan zaborraren %40-60a desagertu egin omen da, zegatik? Bergaran zenbat areagotu da?)
Atez atekoa merkeagoa? 5 edukiontzi dauden herri batean bizi naiz eta bilketa osoa kamioi batekin pertsona bakarrak egiten du, atez atekoan zenbat behar dira? Ez ditzagun lanpostuak honetan sar, errauskailuak zenbat sortuko ditu?
Zabor inertea al da gutxien kutsatzen duena? Noiztik? Inolaz desagertzen ez den zaborra al da arrisku gutxienekoa? Noiztik? Ez al da ba errauskailuaren ondoriorik txarrena ondakin inerteena?
Errauskailuak asko kutsatzen omen du, ez urte batean Donostiako su artifizialek gau batean baino gehiago.
Joan den urteko ekainerarte herri-galdeketarik gabe jendea behartzea INPOSAKETA zen, zer aldatu da?
argi eta garbi baino, ilun eta zikin!!!!
honelako artikuluekin argia aldizkari kuttuna aldizkari sensazionalista batean bihurtzen ari zarete. Kiratsa dariola gezur borobila da?? mesedez.Kiratsa artikulu honi dario.
Beti berdin gabiltza… ezker abertzaletik beti berdina entzuten, hau da, herriaren hitza errespetatu behar dela, errespetua gora, errespetua behera. Orain boterean zaudetela gauzak inposatu egiten dituzue. Atez-atekoa jartzeko garaian erreferendum bat egin beharko zenukete eta ateratako emaitza errespetatu. Uste dut herriren batean egin duzuela galdeketa baino zergatik ez denetan? beldur zarete ezezkoa atera daitekelako? Hernanin guztia indarrez ezarri zaigu, atez-atekoa, norabideen aldaketa absurdoa… Atez-atekoaren lelopean interes ekonomiko ezkutuak daudela argi dago eta Garbitania eta bere funtzionamendua da bere adierazle nabarmenena.
Dakiten bakarra da, atez ateko zabor bilketa iten dan herrietan, zaborrak turismoa egiten dula, hau da alboko herritako zakarretan bukatzen dutela! Hori da efektibitatea?
Ah! eta antzuolako kasua earra da ba, bergarako kontenedoretan antzuolako zakar geyo dao bergarakua baño… ta bertako herritarrek aitortutako gauza da e! ordun datu hoik eztia fidagarrik!
Ataun moduko herri batean benetako astakeria iruditzen zait horrelako sistema baten inposaketa. “Atez ateko” izena izan behar badu, baserriz baserri pasako dira basurak biltzen? Ziurrenik ekologikoagoa litzateke baserritar bakoitzak atarian sua egin eta bere zaborrak erretzea.
Grande! Egia borobila!
Zorroztasun asko baina arrazoi eta mami gutxi. Sarkasmo eta umore merkez blai, ez duzu ba inor komentzitu behar, beno egon, arratsaldeko Tele5-ko kulebroira ohituta daudenak beharbada. Eta zure lagunak komentzitu beharrik ez, a ze txolloa!
San Frantziskoko bideoa atez-atekoaren adibide bat al da? Hondakin bakoitzeko kontainer kopuru bat jartzeak etxe multzo bakoitzeko, zer zerikusi du ba, egunero zein hondakin bota behar dugunaren inposaketarekin, edota Hernaniko “kaxkoak” orain gehiago herrialde indigena bat ematen duenarekin, hainbeste totem usaintsu nonahi? A, eta ea kaletik zakarrontzirik aurkitzeko gai zaren!
Eta amaitzeko, artikulu EDER bat idaztea proposatzen dizut: “Garbitaniaz hamar gezur handienen ranking-a”. Edo hobe, EGIA DENATAZ hitz egitea hobe? Ixiltasun ugari inguruan…
AHT, Pasaiako portua, koke planta, erraustegia eta abar inolako galdeketarik eta parte-hartzerik gabe bideratu zituzten horiek, Zarautzen hasi dira urduritzen eta hondakinen kudeaketa borroka politikoaren ikur bihurtzen:
EAJ-PNVk mozioa aurkeztu du gaur, datorren asteko plenoan eztabaidatzeko, Udalak atez atekoaren inguruko herri galdeketa egiteko eskatuz.
1. Nola aldatzen diren gauzak!
2. Zein xalauak diren!
3. 😀
Oso ona! Asmatu duzu artikuluarekin, egi berdaderuak guztiak! Gustatu zait! Usurbilen eta Euskal Herrian atez ate dudipe! Aupa!
Interesgarria artikulua, objetibotasun falta nabaria duen arren (dena da positiboa!), aberasgarriak iruzkinak, azken aldian bolo bolo dabilen gai honen inguruan. Nire inguruan, lagun artean, jarrera errazena diskurtso ezkertiar, aurrerakoi eta ekologistarekin bat eginez atez-atekoaren defentsa sutsua egiatea izango zen. Ardi beltza edo txakur berdea izango naiz agian, baina argudioak eta arrazoiak entzun ondoren nire konklusioetara iristea gustatzen zaidan horietakoa naiz; eta gauzak zuri edo beltzak ez direlakoan nago kontu honetan ere.
URKO APAOLAZAREN ARTIKULUAREN HAMAR GEZURREN RANKING-A:
1.- OSO ZIKINA DA!: Lotsagarriak ematen dituzun argumentuak. Zer zerikusi dauka norberaren garbitasun mailak, Hernaniko kaleetan montatu den zerrikeri honekin.
Irudi hauek zure hitzak baino askoz gehiago balio dute:
http://www.flickr.com/photos/gipuzkoa-atez-ate/
Eta badauzkat ere irudiak nola gauez KATUAK eta Xaguak kuboetan janari bilan ibiltzen diren.
Sistema hau ZIKINA/NAZKAGARRIA ez bada, zergatik ari da udala Hernaniko kaleetan eta parkeetan arratoien aurkako pozoia botatzen?
Jakin dezazuela iada HERNANIN nik dakidala herritarren 2 zakur hil direla pozoiturik!
2.- KIRATSA DARIO! Orain hotza egiten duelako eta ondakinak ez direlako hain azkar deskonposatzen gutxiago, baina udan sekulako usaia! BAI ETXEAN ETA BAI KALEETAN!
3.- EZ DA EROSOA! Noski ezetz. Lehen ere kontainerretara etxeko zapatiletan joaten ginen. Ze gezur da hori botak eta txamarra jartzearena kontainerera joateko? Linterna ere beharko zenuke ezta? Eta GPS-a? eta agian taxi bat hartu kontainerreraino? Esaidazu mesedez oporretara bazoaz ateratzeko egunean zer egin behar duzun egun horretako zaborrarekin (egun horretan plastikoak jaso behar badira adibidez, zer egiten duzu organikoarekin? etxean utzi oporretatik itzuli harte?) Eta 5-6 pertsona bizi diren etxe batean, non gorde ondakin organikoak 3 egunetan zehar? kubo hori oso txikia gelditzen da…
4.- GURE AUZOETAKO BLOKEETAN NOLA EGINGO DA? Ze link dira horiek Sydney eta San Franziskoko zabor kudeaketarenak? Ez daukate zer ikusirik atez atekoarekin!!! Zure ideiak argumentatzeko informazio faltsua erabiltzen ari zara! Eta katalunia aipatzen duzula, zergatik ez duzu hitz egiten atez atekoa erabiltzen hasi ziren eta urtebete ondoren frakaso utsa izan ondoren berriz 5 kontenedoreen sistemara itzuli ziren herriei buruz?? HONI MANIPULAZIOA DEITZEN ZAIO.
5.- INPOSIZIOA DA: Diktaduraren urteetako inposaketa hutsa! Egin dezatela kontsulta ausartzen badira….
6.- GARESTIA DA: Hemen ere nahi duzuna esaten duzu, 47.000 € aurrezten direla zaborretara ondakinak ez eramateagatik. Eta zenbat kostatu da kamioi berriak erostea? Eta zintzilikailu guztiak eraikitzea? Eta kuboen kostea? eta materia organiko guztia kompostatzea? Eta Garbitania enmpresako mafiosoen soldatak ordaintzea? OSO GARESTIA DA!! ZERGATIK ORDUAN HERRITARREN ZABORREN TASA 3X HAZI DA ATEZ ATEKOA DUGUNETIK?
Jarraituko nuke baina orain ezin dut, zure gezurrek gehiegi amorrarazi naute. Argia aldizkariaren sinesgarritasuna kolokan utzi duzu, Argiak ez du hau merezi!
Ez nuen eta ez dut orain eztabaidan sartzeko asmorik. Pentsatzen dudana artikuluan azaltzen da. Bakarrik esan, irakurleak jakin behar duelako, erantzunetako Inaxio, Aitziber eta Imanol pertsona bera direla.
Jajajaja, nola nabaritzen den HamaikaBatekoa dela azken erantzuneko Imanol… badakizu Urko, giroa berotu nahiko dute, orain Atez Atekoa jarriko den herriren batean zinegotziren bat lortzeko eta poltronismoan jarraitzeko… politikari profesionalak dira, ez ahaztu, ahoa hitzez betetzen duten horietakoa, baina gero… ezer gutxi.
Tipoak azken finean arrazoia ematen dizu, ez du inon ere aipatu gai zentrala eta garrantzitsuena: askoz ere gehiago birziklatzen da, eta hori da egun bide bakarra mundu hobeago bat utzi nahi badiegu gure seme-alabei.
Atzo aipatu ez nuen beste gauzatxo bat:
Bi eztabaida oso desberdin dira zaborbilketa sistema eta birziklaiarena, ETA eta Indenpendentziaren eztabaidak desberdin diren moduan. %100 birziklatzearen alde nago, eta 5 edukiontzirekin nire etxean atez atekoarekin birziklatuko dudana beste birziklatzen dut. Beste kontu bat da zaborra biltzeko zein sistema dudan nahiago, hortan ez dut zalantzarik, atez atekorik EZ!
Sutan jartzen nau azken aste-egun hauetan sortu den eztabaidak eta entzuten-irakurtzen ari naizenaren hiru-laurdenak.
Zergatik politizatzen eta subjetibizatzen da denon ardura den eta objetiboa beharko lukeen ingurugiroko arazo bat?? Zergatik egiten ditu jendeak politikoek interes hutsez botatako bi komentario merke bere arrazoi?
Edukiontzi batetik bi, hiru, lau… edukiztera pasa ginenean zergatik ez zen zalantzan jartzen ona zen ala ez? Erosoa zen ala ez? Garbia zen ala ez? Zergatik jartzen da orain?? Zergatik eskatzen du orain inoiz ezertarako galdeketarik egin nahi izan ez duenak galdeketa? Batzuena erabakiak bakarrik al dira inposaketa? Eta gizarteko ze gauza dira galdeketa baten bidez erabaki beharrekoak eta ze gauza ez?
5 edukiontzirekin (olioarena etab. kontatuta gehiago diren arren) ongi funtzionatuko bagenu ez litzateke eztabaida hau esistituko baina dauzkagun datuei begiratuta eta jendeak nola funtzionatzen duen ikusita eragingarria al da? Irtenbide eragingarriagoak badaude (eta datuekin frogatutakoak, ez alderdi politikoetatik interesez datozenak) ez al da logikoa ingurugiroari begirako irtenbiderik onenari heltzea besterik gabe? Olioaren birziklapenerako esaterako EKO3 jarri zen martxan (agian egongo dira horrelako irtenbide gehiago, ez dut marka jakin baten alde egin nahi, ezagutzen dudana delako jarri dut)hainbat herritan, sistema garbia olioa banatzeko eta erosoa azkenean funtionamendua herri gehienetan une honetan dugunaren antzekoa delako bota behar duenarentzat baina herri gehienetan kristalezko poteetan botatzen da olioa gero askotan barnean kristala hautsi eta dena nahastuta egoten den edukiontzietara. Zergatik ez da jarri herri guztietan bestea sistema garbiagoa izanda? Zergatik ez du jendeak olioa kristal potearekin botatzen dugulako (eta ez dezagun tapa beste material batekoa dela ahaztu)eta Eko3 bezalako irtenbide bat badagoela jakinda horrelako zerbait eskatzen?
Nik neronek une honetan ez dut nahikoa datu eta informazio fidagarri irtenbiderik onena zein den esateko, eta hitz egiteagatik hizketan ari den jendearen artean zenbatek du?
Eta garrantzisuena, zergatik ez zaio arazoa aztertzerakoan zikloaren hasierari begiratzen? zergatik hasten dira denak zikloaren amaieratik? Zergatik ez pentsatu ekoizleen produktuak edo bilgarriak nola ekoiztu eta gure kontzientziak halakoak erostera bideratu horren ingurugiroarekiko errespetudunak bagara? Zergatik dago hainbeste zabor? Etxean sortzen dugu ala??
Atez ateko bilketa egiten den herri batekoa naiz, oso gustora nago sistema honekin eta harro aitzindariak izan garelako. Atez ate dudipe!
Egunon danoi, artikuloa eta eritzi desberdinak irakurrita, ezin nere eritzia idatzi gabe gelditu.
Lehenik eta behin, ERRAUSKETARIK EZ!!! Bainan onuragarria iruditzen zait, behin atez atekoa martxan jarri ondoren, honek izan dituen eragozpenak kontuan izatea, hobetzen saiatzeko;
– Ez det irakurri eta nire arazo larrietako bat da, kuboen bilketan egiten duten zarata! Logela insonorizatu behar izan det, nere poltsikotik, oso zaila izan delako (bai zabor arduradunarekin hitz egitea, eta ondoren adostasun batera iristea).
– Bestetik egia da (nere begiekin ikusi bait det Aralar-eko terrazan pote bat hartzen nuen bitartean), xaguak dabiltzala zakarraren inguruan.
– Nere proposamenetako bat, organikoa, edukiontzi handi batera botatzea izango zen, kandatu batekin( Eibarren adibidez egiten ari diren moduan), hortaz, garbiagoa izango zen osasun aldetik (xagurik ez).
Oraingoz hemen utziko det nere ekarpena, bainan mesedez,
kritika konstruktibo moduan ulertzea nahiko nuke nere eritzia,saia gaitezen gure akatsetatik ikasten.
PNV-HamaikaBat-PP-PSOE-k errausketaren kontu honetan zein beste hainbatetan (AHT, Pasaiako kanpo portua, hormigonitis orokorra, …) interes ekonomiko ezkutuak dituztelakoan nago. Denborak bakoitza bere lekuan jarriko du.
aurrerapauso handi bat ikusten dut: orain hainbat gai eztabaidatu egiten dira! aldeko eta kontrako argudioak, zenbat aldatu diren gauazk hilabete gutxi batzuetan. nire iritzia:
– sistemaren ezaugarri nagusia derrigortzea beharko luke: zaborra aparkatzea bezela ulertzea, hau da, ongi egitea DERRIGOR. eta hori kontrol indibidualetik dator.
– ordutegia mugatzea eta zabor bakoitza egun ezberdinetan jasotzeak ondorio bat izan beharko luke: kontsumitzen dugun hori zaintzea, erosten ditugun produktuen bilgarri ez-premiazkoak ekiditea… kontsumo arduratsua.
– zabor-turismoa paradisu-fiskalen antzerakoa da. sistematik at dagoena da arazoa, ez alderantziz. arazoa denek sistema bera erabiltzean amaituko da.
– zabor kopuruaren araberako zergak herritarrentzat, birkiklapenaren araberako laguntzat herrietzat (mankomunitatearen partetik).
lortu al daiteke hau sistema erosoagoen bidez? esango nuke ezetz. beraz, nahiago erosotasun pertsonala galdu irabazi orokorren alde.
hau esanik, atez atekoak hainbat arazo ditu, konpondu beharrekoak, eta horretarako kanpora begiratzea ongi dago.
posteen inguruan (kritika gehien jasotzen dituen ezaugarria): agian, mankomunitateak poltsa “matrikuladunak” banatu ditzake, eta posteez ahaztu. kontenedoreak erabiliz, ala, Bruselan egiten duten bezala, poltsak kalean uztita (eta egun bakoitzean zabor mota bat ere).
Urko, artikulua berriro irakurrita pentsatzen dut barne hausnarketa bat egitea konmeniko litzaizukeela eta artikulu osoan erabiltzen duzun hitzegiteko modua eta bereziki amaieran erabiltzen duzun “tonitoa” gorde. Zenbatetan jaso det nire etxeko postan zuen “gutunitis” hori… bufff. Atez atekoa ez da panazea bat.
INPOSAKETA, ez du beste izenik.
Argi dago zaborraren kudeaketa askozaz ere eraginkorragoa dela 5. edukiontzia erabilita. Objetibotasunez begiratuta, arazoaren jatorria eraso beharko genuke eta HONDAKINAK MURRIZTU. Energiaren kasuan esaten den bezala, “energiarik berdeena, kontsumitzen ez dena da”. Eta sortzen den zaborra, birziklatu eta konpostatu, baina sistema hobeago bat erabiliz. Azken finean, dagoeneko existitzen den sistema.
Errauskailuaren atzetik interes ekonomikoak dauden bezala, Garbitania bezalako erakundeen atzetik ere interes ekonomiko berak daude. Batzuk otsoak, eta ardi-larruz mozorrotutako otsoak besteak. Gai hain garrantzitsuek seriotasun gehiago merezi dute, interes partikularren gainetik.
Eta Argia bezalako aldizkari batek ere, egoskortutako haur baten iritziak baino zeoze hobea merezi du.
Urko, oso bizkortzat izango duzu zeure burua, baina IP helbide bera izateak ez du esan nahi pertsona bera direnik. Gainera, oso itxusia iruditzen zait zure botere posizioa erabiltzea horrela norbait lotsarazten saiatzeko. Zure artikuluaren kontra esandakoei aurre egiteko argudiorik ez duzulako izango da?
Hain erosoa balitz mundu guztia alde legoke eta ez da horrela…gañera okerrena da gauza askotan hobetu daitekeela baina udalak ez duela iñolako borondaterik jartzen horretarako…3 gutun idatzi ditut kuboen bilketan sortzen den zarata gutxitzeko esperantzarekin(irtenbideak erreztuaz:gomazko gurpilak erabili,gomazko estalki bat biltzaileak duten kubo handian…)etzaizkit iruitzen gastu izugarriak izango liratekeenik borondate pixkat jarriko balitz baña errealitatea da nik 2urte daramatzatela lo egiteko arazoekin eta azkenean gutunak eta egindako dei guztiak alferrikakoak izan direla…nirekin asko galdu dute…perysonalki pentsatzen nuen Bilduk herritarren hitza eta horrelakoak esaten zituenean benetan hari zela eta atez atekoa dela eta iada ez dut ezerrere sinisten…dena mafia bat iruditzen zait…hau da nik jasandakoa atez atekoarekin eta etzazue pentsa…ni naiz lehena errausketarik EZ l
Orain arte kanpaina handia egin da supermerkatutan plastikozko poltsak ez hartzeko eta norberak etxetik eramateko.
ba orain papera eta plastikoak jeisteko poltsak behar dira. beraz berriz supermerkatuko poltsak hartu beharko ditugu eta ordaindu .
a ze aurrerapausua e!!!
eta beti atsaldez lan egiten dugunok eta ezin dugunok basura jetsi kotxea hartu eta egunero emergentzia tokira joan beharko dugu. herritik hainbat kilometrotara dagoelako gune hori. kotxeak kutxatzen duen guztiakin!
a ze aurrerapausua e!!!
Orain arte kanpaina handia egin da supermerkatutan plastikozko poltsak ez hartzeko eta norberak etxetik eramateko.
ba orain papera eta plastikoak jeisteko poltsak behar dira. beraz berriz supermerkatuko poltsak hartu beharko ditugu eta ordaindu .
a ze aurrerapausua e!!!
eta beti atsaldez lan egiten dugunok eta ezin dugunok basura jetsi kotxea hartu eta egunero emergentzia tokira joan beharko dugu. herritik hainbat kilometrotara dagoelako gune hori. kotxeak kutxatzen duen guztiakin!
a ze aurrerapausua e!!!
Ez da bape zaia, holako sistema basura bat aukeratzia amenaza moduan errausketa zentru bat jartzia proposatzen badabe. lotzagarrixa iruditzen jat baña bueno oingo ekomillonarixo berri honek imposatzaiak ez diela iñoiz ez dabe admitiduko. Eta gareztixa dala dudaik ez daukat, daren kontainerrak eonda sistema berrira aldatzeko ez da eongo diru biarra edo, hori ez da dirua? kubuak eta torriak aurrestu eta oingo sistemia hobetu inbiada beste bat jarri ordez, lotzagarrixa benetan. BIRZIKLAPENA=BERRERABILI ETA HOBETU. EZ DANA ALDATU, EKOFALTZUAK!
Hernanin ezagutu dudanetik, atez ateko bilketaren alde nago
Diziplina apurtxo batekin ez da arazorik, eta oso didaktikoa da, ohartzen baitzara erretzekoa, errefusa, ia ezer ere ez dela, behin plastikoa, papera eta organikoa bereizi eta gero. Beraz oso zabor gutxi da eta berrerabili daitezken hondakinak asko.
Errefusa astean behin jasotzen dute eta guk ez dugu astero jaitsi beharrik ere izaten. Sarri, hamabostero jaistearekin nahikoa da.
Lehen edukiontzira eramaten genuen zabor-hondakin poltsa, orain etxeko ataritik jasotzen digute. Horretan ere bentaja.
Gipuzkoa zaborrekin arazo larri bat dugu. Zabortegiak gainezka direla, Bizkaira eramaten ditugu zaborrak. Honek, azken urteetan gaizki egindakoei buruz eta alternatibarik onena zein litzatekeenari buruzko ausnarketa eta azterketak eskatzen ditu.
Honela, laburbilduz, bi aukera geratzen zaizkigu:
1 – Sortutako hondakinen bolumena gutxitu.
2 – Hondakin kopurua gutxitu.
Lehenengo kasurako, errausketa beharrezkoa litzateke. Hondakinak erre, eta gas isuriak eta errautsak sortuko genituzke. Biak ere (gas isuriak, zein errautsak)toxikoak. Biak ere tratamendu berezia behar dutenak. Dioxina eta furanoak (beste gasen artean), goruputzean metagarriak dira, eta minbiziak edo gisako gaitzak dakartzala nahiko frogatua dago (txarrak direla gutxienez bai). Errautsak, lehortu eta konpaktatu ondoren, bolumenaren %10-a inguru izango lukete, eta zabortegi berezietara bidali beharko lirateke (toxikotasuna dela eta). Zementeren aferan, nahiago ez sartu… atzean interes ekonomiko ugariko lobby sare korapilatsua baitago (zementera, errauskailu,azpiegitura handiak…). Oso labur esanda… errauskailuko errauts toxikoak, zementeretan erabili nahi dira, erregai gisa, askoz merkeago ateratzen baitzaie. Zementerek azpiegitura handiak behar dituzte, beraien produktuak (toxikoak etorkizunean?) saltzeko…
Bigarren aukerarako, bi puntu nagusi legozke. Gehiago birziklatu, eta hasieran, zabor gutxiago sortu. Lehen pausua, azken hau litzateke, baino hau aldatzea, benetan zaila da. Merkatuen menpean gaunde einean, zaila da enpresei praktika onak exigitzea, ondoren, edukiontzi deigarriena eta handiena duen produktua erosten badugu. Hau aldatzeko, eraldaketa integral bat behar genuke. Birziklatzea bultzatzea aldiz, errazagoa da. Orain arte, birziklatzea geure esku izan dugu. Ez dugu %30-a baino gehiago birziklatzen ordea. Datu hauekin, arazoari (hondakinen kudeaketa) ezin diogu aurre egin. Geure kabuz berziklatzeko gai ez bagara, behartu egin beharko gaituzte (geure erruz, ez agintariak inposatzaile batzuk direlako). Radarrik ezean, azkar gidatzen dugun modu berean.
Atez-atekoa, bilketa selektibo tasarik handiena duen sistema da, askogatik. Erosoa izan edo ez, ez da erabakigarria. Deserosoa iruditzen bazaizu (niri ez zait horrenbesterako iruditzen), bota errua birziklatzeko gai ez den gizarteari. Atez-ateko bilketa moduan oinarrituz, errautegia beharrik ez dugu. Kostu ekonomikoak izugarri jeisten dira honela. Bestalde, birziklatzean material berriak sortzen dira, onura ekonomikoak dakartzanak. Gezurra da sistema hau (zaborraren kudeaketa osotasunean hartuz) erraustegian oinarritutakoa baino garestiagoa dela.
Jarraituko nuke… baino nazkatu naiz idazteaz…
Bukatzeko… eskerrik asko, behingoz, ingurugiroaren babesean, ondorioz, gizartearen mesedetan oinarritutako proiektuak inposatzearren. Denok irabazten dugu, gutxi batzuen poltsikoei mesederik egin ez arren.
Birziklatu? Noski baietz!
Usurbildarra naizen partetik eta lagun eta ezagunak ditut atezatekoan lanea ,gainera Errausketaren kontra nago,arnasa garbia nai dugu ,alare “rankiñaren” kontra ematen dituzun “arrazoiak” ,gezurrak dira.interes pertsonala nabarmena ageri da,agian zure buruko komun-zuloa garbitzen hasi bearko zenuke….ATEZ-ATE BAI,baña usaik ez garbia erosoa ta bla bla bla.Herriko zakur eta katuak gero eta potologo daude ,arratoietaz itzegin gabe..
Nik urko jakin nahi nuke datu ekonomiko horiek non dik atera dituzun jakin nahiko nuke, zeren Hernaniko udaleko aurrekontuak kontuan artuta atez atekoaren aurretik 400000 euro ordaintzen ziren urtean eta atez atekoarekin berriz 1300000 euro gutxi gora bera beraz garestiagoa zein den argi dago nere ustetan.
Barkatu agian berandu xamar nabil baino hau idatzi beharra nuen
Mundiala artikulua. Hernaniarra naiz ni´re ta oso egokiya dala iruitzen zait. Hasieratik bukaeraño! Ez nun ezautzen blog hau, earra, Urko!
barkatu datu bat gaizki ipini dut hernaniko 2009 aurrekontuan zaborrari 900000 euro “eman” zitzaizkion, gaizki esana dago badakit, eta ez nik nioen bezala 400000 euro
Nik ere izan ditzaket nire zalantzak atez atezkoaren inguruan, baina pare bat gauza garbi dauzkar:
– Zientzialari eta adituen idatziak irakurri ditut erraustegien aurka, eta konpostatzeak daukan garrantziaren inguruan (lurrari kendutakoa lurrari itzultzea)
– Erraustegien defentsan ez dut irakurri oraindik aditu euskaldun baten defentsarik (egongo da agian); irakurri dudan bakarra alderdi politikoek eztakitzeintxostenetan (loturarik gabe, noski) oinarrituta ateratako ondorioak dira.
Nire inguruan ere badauzkat biologo, ingurumen aditu… eta oro har gaiari buruz kriterioarekin hitz egiteko gai direnak (inongo alderdi politikorekin loturarik gabeak), eta hauek ere atez atekoaren alde, eta erraustegiaren aurka egiten dute.
Bestalde, pixka bat gaitik urrunduz, salaketa bat egin nahi nuke, non egin ez dakidana: hortik zehar (Zumaiako EAJ, uste dut) blog batean atez atekoaren inguruko hamar gezurren ranking-a irakurri dut (erderaz, beste kontu bat da hori, ordea), eta nik dakidanarekin iruzkina idatzi dudanean, zer ikusiko, eta administratzaileak zentsuratu egin duela!
Azken paragrafo hau ez dator testuarekin bat, baina asko molestatu nau nik erantzun bat idazteko denbora hartu, eta administratzaile (ez dakit zein adjetibo erabili) batek zentsuratzeak. Hori ez da eztabaida sustatzea, herriari erabakitzen uztea.
Hemen Urkok era guztietako iritziei ez die barrerarik jarri, eta kontu horrek ere, eman dit konfiantza. Gainera, esaten duen guztiaren iturriak jarri ditu, horra hor informazioa kontrastatu, eta irakurleari kontrastatzeko aukera ematea (ikusten da Urkok atera dituenak, eta hemengo iruzkingile batzuek atera dituztenak ez direla berdinak)
Aurreko iruzkineko bukaerako parentesian ondorioez ari naiz.
Inposaketa dela, eta 5.edukiontziaren defentsa egiten dutenei (aurreko iruzkinean ahaztu egin zait jartzea); hemen garbi dagoena da, hainbat jenderi ez bazaio zigorraren mehatxua jartzen, ez duela egiten egin beharrekoa. Askoz erosoago baita (batzuen esanetan), guztia poltsa batean bildu eta kontainer batetara botatzea.
Hori ikusten ez duenak ikusi nahi ez duelako ez du ikusten, herri guztietan baitago horrelako jendea, sukaldean lau poltsa eduki ordez bakarra edukitzea nahiago duena, eta sukaldea “txukun” izatea nahiago duena, ingurunea txukun izatea baino(ikus 2010eko elkarrizketa, Hernaniko EAEko alkate eta EAJko zinegotziak aurrez aurre daudena, azken esaldian garbi uzten da ideia hau).
Bukatzeko, orain inposaketaz hitz egiten ari direnak lotsa gutxi dutela iruditzen zait; Arroa Beheko erraustegi proiektua adibide, Zestoako EAJk plenoko bozketa bidez (garai hartako EA, eta gaur egungo Hamaikabat-ekin gehiengoa zuenean) aurrera atera nahi izan zuena, herriari informaziorik eman gabe (ZERO), Arroako baserritarrei nahi ez zuten bizilagun bat inposatuz, herritar señoritoak bereizketa lanik egin behar ez zezaten
Aurreko iruzkinan, zigorraren meatxua jartzen ez bada ez duela ezer egiten, irakurri ondoren zarautz eta zumaiako adibideak etorri zaizkit bat batbatean herri hauetan konpostatzeagatik deskontua egiten da zaborren tasetan eta itxura denez jendea saritzeak ere badu bere saria mankomunitatearen arabera konpostatzearen zifrak anditu egin dira, bestalde salagarria da zumaiko udalak gai ontan daraman ixiltasuna zeren ez bazara udaleran urbiltzen eta konpostaren interesa azaltzen ez dizute esaten ori egin ezgero % 25eko obaria edo deskontua dezula esaten eta zuk konpostaketa egiten dezula jakinarren zuk eskatu arte ez dizute obaria aplikatzen.
Barkatu baina nere herrian atez atekoa daukaku ezarrita eta ni ez nago batere gustora, zerrikeri galanta da eta inposaketa bat, nik nahi dudanean bota nahi ditut hondakinak ez beraiek nahi dutenean eta kuboa garbitzeko ez nago prest, sartu zuek eskuak hor…
edorta, deskontuen kontua dela eta, Azpeitiko adibidea jarriko dizut, argigarri samarra delakoan (EAJren garaiez ari naiz)
Bosgarren edukiontzia erabiltzea hautazkoa da, jakingo duzun moduan. Azpeitian ere zergetan hobariak jartzen hasi ziren (eta jende askok hartu zuen bosgarren edukiontziko giltza). Denborarekin, ordea, konturatu ziren giltza zuen jende kopurua ikusita, oso organiko gutxi biltzen zela edukiontzi horretan. Kontua sinplea zen, hobariak zirela eta, jende askok kontenedoreko giltza hartu bai, baina ez zuen erabiltzen.
Hobariak kendu egin ziren, eta egun, bosgarren edukiontzia erabiltzen dutenak (konpostatzen dutenak, alegia) guztiek bezala ordaintzen dute, jende asko arduragabea delako, lotsa gutxi duelako.
Ez dut uste kontu horretan Zarautz eta Zumaiako jendea oso desberdina izango denik, Azpeitikoa, gizartearen isla dela uste baitut.
Lehen esan dudana berresten dut, beraz, zigorraren mehatxurik gabe jende askok (gehiegik) ez du bere esku dagoena egiten.
Oihanaren jarreraz, uste dut aurreko iruzkinean nahiko garbi utzi dudala pentsatzen dudana.
Begira nola egiten duten Turinen adibidez, Bilduk proposatzen duen Atez Ateko zerrikeri garestia ez da beharrezkoa. Baina noski, Garbitania enpresan interesak dauzkaten politiko guztiak honen kontra egongo dira:
http://www.comune.torino.it/ambiente/rifiuti/raccolta_diff/raccolta-rifiuti-porta-a-porta.shtml
Atez ateko bilketa mota asko daude, gantxoak eta derrigorrez betetzeko egutegiak ez dira beharrezkoak.
komentarioak pixka bat goitik irakurri ditut eta iritzi asko aurka ikusi. nire ustez egia da…
– ez dela konponbiderik erosoena: baina organizatu gaitezke borondate pixka batekin.
– kaleetan zikinkeria pilatzen dela: hori da agian niretzat arazorik haundiena. ez itxuragaitik, kiratxagaitik baizik. nire auzoan horaindik ez da atez atekoa ezarri eta ez dakit kiratxa darion ala ez, edo zenbatekoa(azken finean nire etxe beko kontenedoreak ere kiratxa dario)…baina ulertzen dut ez dela batere atsegingarria.
– garestiagoa dela: ba bai, baina merezi du dirua munduaren iraunkortasunean gastatzea. dirua gauza materialetan gastatu dugunean munduaren errekurtsoak gastatuz ez dugu ezer esan, mendiak izorratuz, arrobiak esprimituz, zuhaitzak mostuz, errekak kutsatuz, animalia espezie asko iraungiz…horain da momentua gauzak beste modu batean egiten hasteko, munduak ez du gure erritmoa askoz gehiago aguantatuko.
ez dut kexa gehiago irakurri baina nire ustez kexa guztiak ezertan geraten dira mundua salbatzeko helburuaren haurrean. zergaitik ez dugu hain berekoiak izaten uzten eta gure kontzientziari bira bat ematen diogu?
Atez atekoa beharrezkoa dela argi dago (“Ondorio batzuk”-ek esandakoak ez ditut errepikatuko). Baina, iruditzen zait atez ateko sistema jakin batzuk arazoren bat sor dezaketela. Hori horrela dela jakinda (ez nago ziur, soilik hemen irakurritako iritziez osatu dut neurea), ez litzateke komenigarria atez ateko sistema eraginkor eta garbiena zein den aztertzea? Atez atekoa bai, baina ahalik eta txukunena.
barkatu, “Ondorio batzuk” esan nahi nuen, eta ez “Edorta”.
Hemen arazo handiena erraustegia gelditzeko asmotan gauzak presaz egin nahi direla eta horrela ez dira gauzak ongi egiten.
Nik 4 kontainerretan beti birizikaltu dut eta bostgarrena bazan ere erabiliko nuke, baina egia da jende askok paso egiten dutela.
Orain gutxi Tolosan tabernari bat beira botila guztiak kontainer berde normalan botatzen ikusi nuen 200 mtan ez zuelako beirako kontainerrik inguruan. Ez naiz inor ezer esateko baina ez naiz bere tabernara gehiago sartu.
Tolosan parte zaharran Oria inguruan arratoiez gain errumaniar zenbait kontaineretan janari bila ibiltzen da. Atez atekoarekin lana errestuko diegu…
Tolosan dirutza gastatu da irekiera neumatikoko kontainer lurperatuak jartzen eta dirutza hori oraindik ez da amortizatu.
Jakin badakit usurbilgo lagun batek umeen paketeak direla eta zakarra askotan lanera bidean Lasarten botatzen duela. Ez da bakarra izango.
Neri pertsonalki atez atekoa zerrikeri galanta iruditzen zait. Merkeagoa da kontainerrak giltzartu ordu pare batez bakarrik ireki, bat goizean eta bestea gauean eta jendea ipini 2 ordu hoietan jendeak zer botatzen duen kontrolatuz eta betetzen duenari isunak jarri.
Denok gaude Erraustegiaren aurka, baina ez dut ikusten argumento kritikorik gure artean. Iritzi guztiak “Kutsatzen duela esaten dutelako”-esaldian oinarriturik ikusten ditut, eta gure artean ez dut inor ausnarketa seriorik egiten somatu, datu zehatzak erabiliz iritzien ordez.
Gaur egungo Errustegiei buruz informatzen saiatu naiz eta sorpresa ugari topatu ditut, nere aurreko iritzia aldatu ez dutenak baina gure artean dagoen ezjakintasuna guztiz airean utzi dutenak. Atera dudan konklusio handiena, gaur egingo Erraustegiek orain dela 30 urtekoekin zer ikusirk ez daukatela da baina kontraz jendearen pentsamendua 30 urteetan ez daela aldatu. Gaur egun munduan ondakinen kudeaketa iraunkorrean liderrak diren estatuek (Belgika, Austria, Suedia, Australia, etcc.) Erraustegiak dituzte hiri handietan, eta ez hori bakarrik, hirien zentru-zentruan daude kokaturik (http://en.wikipedia.org/wiki/Incineration). Atez ateko edo bilketa selektiboa erabiltzen duten eta birziklatze tasa handienak dauzkaten estatu hauek ere, Erraustegiak erabiltzen dituzte gelditzen diren azken ondakinetatik elektrizitatea aprobetxatzeko. Azpimarratzeko modukoa Vienan dagoenetako bat, Spittelau auzoan kokaturik, Erraustegia museo bihurtu dute, bisitak jasotzen direlarik, arkitekto famatu batek diseinatua izan da eta munduan dagoen modernoena izateaz gain (eta gutxien kutsatzen duena), arte obra bat kontsideratzen da! Berdina gertatzen da Parisen, Bruselasen, ea…Erraustegiak hiri erdian daude eta ez da ezer gertatzen. Ez dut orain aurkitzen, baina behin irakurri nuen Euskal Unibertsitateko Kimika Fakultateko aditu baten artikulu oso esanguratsu bat. Honek zioen Londresen 2000garren urtean sartu ginenean bota zituzten su artifizialek kutsatzen zuten kutsadura maila berdintzeko, hauetako Erraustegi batek 20 URTEZ funtzionatzen egon behar zuela…..
Guzti honekin bakarrik esan nahi dudana da ezjakintasun handia dugula gure artean eta politikoek bonbardeatzen diguten informazioaz ezin garela fidatu. Ematen dizkiguten birziklapen tasen datuengatik, gastatzen duten diruraino, jasotzen diren ondakinen bolumenak, e.a. denak daude manipulaturik. Begiak irekitzera eta norbera bere bidez informatzera animatzen zaituztet!
Zabor turismoari buruz zalantzat bat daukat: beste herri batzuetara zaborra eramaten dutenak nola botatzen dute: beste herriko kontenedoreetan papera, ontzi arinak, beira eta, baldin badago, organikoa dagokion kontenedoreetan botatzen dute edo dena nahastuta botatzen dute? Erantzuna azken hau bada, eztabaidan argudio hau erabiltzea ez zait oso baliagarria iruditzen.
Zaborrarena arazo handia dela ados gaude, oraingo eredua agordu dela eta beste bat behar dugula ere argi dago. Gehienok ere ados egon gara hemendik aurreragoko zabor bilketa ereduan hondakinen bilketa ahalik eta selektiboena lortzen ahalegintzerakoan, hala uste nahi dut behintzat. Horregatik uste dut aukeratzen den sistemak herritarrak bideratu, bultzatu behar dituela hondakinak modu selektiboan botatzera, banatuta.
Horretarako behar beharrezkoa iruditzen zait gaur egun hondakin denak nahastuta hartzen dituen kontenedorea kaleetatik kentzea. Hortik aurrerako aukerak begi onez ikusiko nituzke: ezagutzen dugun atez atekoa balekotzat daukat, baina baita begi onez hartuko nuke Itsasondoko eredua ere; hau da, papera, beira, ontzi arinak eta organikoa botatzeko kontenedoreak kalean eta errefusa botatzeko potea; edo kalean utzi papera, ontzi arinak eta beira biltzeko ontziak eta organikoa, errefusarekin batera, atez ate bildu.
Dena nahastuta botatzeko aukera mantentzen den bitartean zaborra gehiena bertara joango da eta, are gehiago, esaten zaigunean zaborra hori ona dela erre eta energia sortzeko. Jarrera bat ere somatu dut hainbatengan, atez atekoa aurka joateko hondakinak bereizi beharrean dena nahastuta botatzea, eta hori oso tristea da.
Atez atekoak akatsak izango ditu, baina oinarrian daukan ideia oso ona da: hondakinak bereiztea. Errauskailua jarri baino lehen ideia horretatik abiatuta adostutako modu bat lortu daitekela iruditzen zait, gaiari gaur egun daukan kutsu politikoa kentzen asmatuko bagenu.
Inaxiori esan nahi nioke, nire uste apalean, eta irakurri dudanagatik, erraustegiaren arazo larriena zabor asko sortzera bultzatzen duen sistema izatea dela. hau da, Gipuzkoa bezalako herrialde txiki batean egin nahi zen makroproiektu hori asetzeko (asetzeko esaten dudanean, uler bedi errentagarria izateko adina energia sortzeko) egun sortzen dena baino zabor gehiago behar da (ikus aurreko gobernuaren aurreikuspenak), eta beraz, ez du inondik inora zabor gutxiago sortzea bultzatzen, ez eta bereiztea, alderantziz baizik.
Zabor errausteak behar duen gehiegizko diru iturria eta errauste horrek sortzen duen larregizko kutsadura, batzuen poltsikoak diru publikoarekin betetzeko beste zentzurik ez duela agerikoa da, atez ateko zabor bilketa selektiboak dituen onurak bezain bestekoa; hala ere, zalantzak ditut atez ateko zabor bilketa selektiboaren inguruan.
Frantzian,Belgikan,Italian edo eta Ingelaterran besteak beste,atez ate egiten diren zabor bilketen arrakasta Euskal Herriratzea ez dela horren simplea deritzot.Europear estatu hoietako hiri eta herrien hirigintza diseñua bestelakoa da,batez ere orografia kontuak direla medio;orokorrean,etxeak ez dira bata besteen gainean pillatzen,etxeek bere parzelatxoa izaten dute,Liverpoolen egiten den atez ateko zabor bilketaren inguruan eginiko bideoan ikus daitekenez,non etxe jabeek, beraien zabortxoak kudeatzen dituzten horretarako prestaturiko hainbat eta hainbat ontzitan.Eukal Herriko hiri eta herri jendetsuenetan ordea,ez dugu suerte hori,ez ditugu parzelatxodun etxetxoak,hirurogei eta hirurogeitamar metro karratuko etxeak ditugu askok eta askok,kasu askotan balkoirik gabekoak,bost solairutik gorako etxeetan bizi gara,hamar metro karratura iristen ez diren sukaldetxoekin sarritan.Harritzekoa ahal da zortzi metro karratuko sukaldetxoa dugunok bost zabor ontziren gainetik ibili beharrak grazia handirik ez egitea?,gezurra ahal da tamaina berdintsuko sukalde batean zaborrak ez duela zertan usteldurik izan behar sukalde osoa kirasteko zabor bilketa eguna iristen den bitartean?.
Arestian esan dudanez,agerikoa da zein den gutxi batzuen interesa atez ateko zabor bilketaren politiken aurka;ez da nire kasua, bideragarria den lekuetan bejon deiola, edo eta bestela, egin dezagun bideragarri lekuan lekuko berezitasunekin.
Bai, eta Italian, Liverpoolen… ezker abertzalea dago.
Izan errealistak behingoagatik!
Italiako Milan hirian bizitzen egon naiz (oker ezbanabil, Donostia baingo biztanle gehiago ditu, Hernanik baino biztanlte gehiago ditu.. Gipuzkoko herri bakoitzak baino biztanle gehiago ditu. Ez da hala? 13 solairuko pisu batean eta atez atekoa arazorik gabe gauzatu ahal izan dugu. Pisua oso txikia zen, eta ez genuen arazorik izan ez 5 poltsa pilatzearekin, ez eta usaiarekin. Hemengo sistema bera jarraitzen da, eta ezdu inork arazorik. Lotxagarria da atez atekoaren kontra, eta are gehiago esango nuke, ezker abertzalearen aurka egin nahian zaborra dena nahastuta ateratzeko jarrera tonto hori. Hain europarrak izanta, eta hain modernoak izanta, zergatik da ezinezko Gipuzkoan sistema hau aurrera eramatea? Nire herrian egiten da, eta begira ze graziosoa, baina kontenederoa geneukanean arratoiz josita zegoen kalea!
Usaiak hainbeste kezkatzen bazaituzte, ez ahal da nazkagarria Donostin kontenedore baten ondotik pasatzean darion kiratsa? A, hori ez du inork usaitzen ez? Inori ez dio molestatzen ez? Eta zeresanik ez egun bero batean…
Milaka inposaketa egon dira, eta horien aurrean ez duzue hitzik esaten. Hala eta guztiz ere, nire herrian galdeketa egin zen eta gehiengo nabariz aldeko botua jaso zuen Atez ate sistemak.
Birziklate datuak jaso nahi badituzu informazioa lortu dezakezu, merketruk marmarrean eta kritikatzen aritu beharrean. Jarrera politikoa da arazoa. Argi baitago aurreko sisitemaren soluzioa dela. Beste herrialdetan egin bezala gurean ere egin daiteke! Baina jendearen jarrerak asko zailtzen ditu gauzak: arro egonez zabor guztia nahastu eta beste herri batean botaz. Niri negargarria iruditzen zait, baina tira, aurrera! asko esaten du horrek zuetaz.
Egin tzazu esfortzu bat eta etzazu ezker abertzalearen mugimendu oro zeure kontra hartu. Gauza askotaz ere triste eta okerragoak baitaude zeinagatik borrokatu. Ez da hainbesteko problema eta esfortzua, ta ulertzazu kontenederoen sistemak ez duela funtzionatzen! Horren aurrean atez atekoaren alternatiba den sistema bat baduzu, aurrera! ongi etorria izango baita kontenederoen eta erraustegiaren sistema txapuzero eta kapitalistaren soluzio den heinean.
Benetan, konturatzen ahal zara erraustegiak zein ondorio dituen? Benetan, zure ondorengoei eskeintzeko daukazun bakarra horren alde borrokatu izana da?
nire iritziz, atez atekoaren aurka edota alde egon edo ez egotetik at, artikulua errespetu faltez betea dago.
10 gezur hauen ranking-en egia esaterako garaian, nire iritziz (berriro ere) etzenuke gezur hau sinisten duten herritarrei “tonto”-tzat tratatu behar, baizik eta ezjakintzat bezala, eta ezjakin horiei informazio ona ematearekin nahikoa izango zen.
“Lehendabizi lasaitu” , “Hori dioenak ez du inoiz bere etxeko komuna garbitu, ez ditu bazkaritako ontziak garbitzen…” etab. hauek guztiak errespatu faltak direla iruditzen zait.
Kaixo Oier, artikulua tonu ironiko edo umoristikoan idatzi nuen bere garaian. Ordutik hona hondakinen inguruko eztabaidak eta jakintzak bilakaera handia izan du, zorionez. Hondakinen gaiaren inguruan informazio ugari aurkituko duzu artikulu honen behealdeko loturetan, agian horiek egokiagoak izan litezke egungo perspektibatik ideia bat hartzeko. Dena den, mila esker iritzi eta kritikarengatik, inoiz ez daude soberan. Ondo izan.