Angelu itsua
Hasiera » Azpiegiturak » Ez hain berde, ez hain garbi
Uzt04 0

Ez hain berde, ez hain garbi

Atalak: Azpiegiturak, Gizartea, Ingurumena

FCCk eskua barruraino sartu du 'Green Capital' delakoan

Gasteizko zabor bilketaren inguruko ustelkeria kasu baten berri eman digu egunotan PRISA taldeko El País egunkariak. FCC enpresak PPko zinegotzi ohi baten zerbitzuak erabili ditu Gasteizko Udaleko kontratu ugari lortzeko. José Antonio Pizarrok 2004an utzi zion zinegotzi izateari eta berehalakoan aholkularitza enpresa bat sortu zuen. Geroztik urteak daramatza FCCri eskainitako zerbitzuengatik dirua kobratzen “hilabetero 18.000 euro” El Paísek dioenez. Urte horietan, FCCk milioika euroko kontratuak lortu ditu, tartean hiriburu “berdeko” kaleak garbi mantentzea, urtean 25 milioi euroren truke.

Bildu koalizioak salatu du FCCk “monopolioa” duela Gasteizen. Ez da lehen aldia halakoak esaten direla. Otsailean multinazional horretako hainbat ordezkari izan ziren Udalean azalpenak ematen, oposizioak hala eskatu zuelako. Esleipen ugari lortzea eta herritarren iritziz zerbitzu eskasa ematea leporatzen diote FCCri. “Itxuraz inuzenteak eta fede onekoak diren keinuak, hala nola Green logoa oparitzea edo Eurokopako finala zela-eta jarritako pantaila babestea, ez dira dohain”, esan du Kike Fernández de Pinedo Gasteizko Bilduko bozeramaileak.

Jose Antonio Pizarro 2004an zinegotzi zenean. Argazkia El País-ek argitaratu du.

FCCk 300.000 euro eman dizkio Green capital proiektuari, Javier Maroto alkatearen esanetan “Gasteizko hiriburuari oso lotuta sentitzen delako”. Hain zuzen, José Antonio Pizarrok ere Green capital-eko jardueren inguruko hainbat kontratu jaso ditu Jorge Ozcariz Gasteizko Jasangarritasun Behategiko zuzendari ohiarekin batera duen beste aholkularitza enpresa baten bidez. “Nire atzetik dabiltza, kontratatzen nauten enpresek emaitza onak izaten dituztelako”, erantzun dio Pizarrok El País-i.

Pizarrok eta Ozcarizek negozioa zabaldu zuten iaz: zerealetik eratorritako lastoa biomasa moduan erabiltzeko egitasmoa dute esku artean, Jundizeko poligonoan. Jundizeko biometanizazio planta FCCk kudeatzen du eta 60 milioi euroko inbertsioa iragarri du proiektu horretan. Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailak diru laguntza baterako deialdia egin zuen gisa horretako egitasmoa burutu nahi zuenarentzat: Pizarroren eta Ozcarizen enpresa izan zen, antza, deialdira aurkeztutako bakarra. 8 milioi euro jasoko omen dituzte, hondakinen inguruko negozioetan ezaguna den Xabier Garmendia Jaurlaritzako Industria kontseilariordeak 2011ko martxoan sinaturiko erresoluzio baten arabera (pdf).

FCCk administrazio publikoetara iristeko “Pizarro” bat baino gehiago duela pentsa liteke, multinazionalaren jarduera Hego Euskal Herriko txoko guztietara iristen baita: udalerrietako zabor bilketatik hasi, eta Zubietako errauskailua eraikitzeko proiekturaino.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA