Angelu itsua
Hasiera » Gizartea » Kartzelarik gabeko herria
Ots26 0

Kartzelarik gabeko herria

Atalak: Gizartea

Zaballa “luxuzko” kartzelaren inaugurazioa (Argazki Press / J.R.).

Utopia ematen du, baina zergatik ez? Josu Chuecak aste honetan gogoratu digu trantsizio garaiko eskaera nagusietako bat: Presondegiko murruak behera! Amnistiaren aldarrikapenak akuilatutako leloa zen hura. Orain ezinezkoa dirudite biek –hala esaten digute behintzat–, bai kartzelarik gabeko gizarteak, baita amnistiak ere. Baina orduan ere ez al ziruditen ezinezko?

Chuecak presondegien iraganean barrena garamatza eta ondorio nagusi bat atera du: kartzelak, bergizarteratzeko egitura gisa porrot egin duela. Mendekuak irabazi du. Horren testigu dira egun gizartean zabaldu diren obsesio zigortzaileak, edota buruko gaixotasunak eta gaixotasun kronikoak dituzten presoen egoera kaskarra. Kartzela handi moderno eta politak egin ditugu Euskal Herrian, baina pareta berriek betiko eginkizun katolikoa dute: penitentzia.

Basauriko kartzelan mutina 1977ko uztailean (Argazkia: Argia artxiboa).

Iruñeko kartzela zaharra 1977an, patioak zatikatzen zituen paretak oraindik zutik zituenean (Argazkia: Argia artxiboa).

 

Erlijioari hain emanak diren AEBen deriba penalak ikara sortzen du. Pello Zubiriak Net Hurbil-en honako datua eskaini zigun: duela 30 urte, milioi erdi preso zegoen mendebalde hartan, bada egun 2,2 milioi dira, ia bost bider gehiago. Nola da posible? Konbinazio makabro bat gertatu da: bat egin dute droga delitu txikiak kartzelarekin zigortzeak eta presondegi pribatuen haragi-goseak.

Segidako bideoan ikus daitezke AEBetako presondegi pribatuen kontrako kideak Utah-eko Alderdi Demokratako hautagai Jane Marquardt-en kontra protesta egiten; Management and Training Corporation-ekin dituen loturak salatu dituzte aktibistek. Konpainia horrek 29.000 presorentzako espetxeak ditu AEBetako mendebaldean:

 

Bartzelonan Josep Fontanarekin izan ginenean, berak ere gai honi heldu zion, geuk galdetu gabe. Mozkinak lortzeko, kapitalismoak errepresioa areagotu behar duela zioen Fontanak, eta albiste batekin sinbolizatu zuen AEBetako egoera:

“Irakurri dudan azkeneko gauza izan da AEBetako eskola batean miaketa egin dutela, eta are larriago dena, polizia kartzela pribatuetako enpresa baten ordezkariekin aurkeztu da eskolara. Bada, 17 urteko gaztetxoak lepotik heldu dituzte marihuana zeramatelako, eta zigor oso larriak izan ditzakete, droga delituak eskola eremuetan bereziki larriak omen direlako. Egoera hori honantz ari da etortzen”.

Imajinatzen duzu Espainiako Gobernua, ostiral eguerdiko prentsaurreko horietako batean, esanez kartzelak pribatizatzeko prozesua hasiko duela? Ez da hain zaila. Laster hasiko lirateke konpainiek pagatutako brigadak jende ehizan.

Goian, gulag baten aztarnak; behean, Nikita Jrushchov agintari sobietarra.

Halako zerbait gertatu zen Sobiet Batasunean, baina alderantziz. Fontanaren Por el bien del Imperio liburuan irakur daiteke. Nikita Jrushchovek 1959an dekretu bidez boluntario brigadak sortu zituen kalean zeuden aztoratzaileak “identifikatu” eta euren lantegian jarrera horren berri emateko. Helburua beraz, ez zen atxilotu eta kartzelaratzea, arbuio publikoarekin “heztea” baizik. Jrushchoven gizarte komunista idealean, krimenak hain ziren eskasak izango, ezen delitugileak gaixo mental gisa hartuko zituzten.

Programa horrek ez zuen funtzionatu eta gulag-ak berriz bete ziren; baina agintari sobietarrak segitu omen zuen utopia sozial horretan sinesten, kartzelarik gabeko etorkizunean, kartzelarik gabeko herrian.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA