Hernani, pueblo de la tradición de España
Egun tristea dut gaurkoa. 34 urte bete ditut, eta lehen aldiz ikusiko dut gure herriko udaletxean piper-potoa jarrita. Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko delegatuak honako oharra kaleratzea besterik ez da falta: “El siglo de las melancolías sin recato esparció por el mundo el nombre de Hernani. Hoy, nuestra santa rebeldía, victoriosa al fin, rescata la eufonía del nombre, Hernani: pueblo de la tradición de España”. Dena den, okerrago izan zitekeela aitortzen dut....
Read MoreIkurrinaren historian hamalau irudi
Uztailaren hamalaugarrenean zabaldu zuten Bilboko Euzkeldun Batzokiyan lehen aldiz ikurrina Arana anaiek. 1894a zen. Aurtengo Sanferminetako txupinazoan berriz ere protagonista izan da ikur txuri-gorri-berdea. Uztailaren hamalaugarren honetan, batzuek pobre de mí-a kantatuko dute, besteek kutsu iraultzaile oro galdu duen festa nazionala ospatu, eta agian baten batek irakurriko du ikurrinaren historiako hamalau irudi gogoangarrienen kronika hau. 1. Sabino Aranaren zirriborroa, 1894....
Read MorePresa lehertu zenekoa
Euskal Herriak badu bere Vajont txikia, Mutiloan gertatu zen duela 25 urte. 1988ko uztaileko eurite handien ondorioz meatzeetako materiala garbitzeko presa bat lehertu zuen errekak eta bailaran behera erauntsi zituen han biltzen ziren lokatz kutsatuak. Zorionez ez zuen ondorio larririk eragin, eurite haietan ordea hainbat lagun hil ziren Gipuzkoan. Liernitik igarotzen den txirrinduentzako eraberritutako burdinbide zoragarriaren amaieran Barnaola baserria dago, meatzeetatik minerala garraiatzeko...
Read More
Iruzkin berriak