Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Herri akordioak?
Ira10 0

Herri akordioak?

Atalak: Ekonomia, Politika

EAJ eta PSEren arteko akordio ekonomikoaz eragile sozialen zer diote? (Arg.: El País)

EAJ eta PSE ez dira sindikatu eta eragileekin eseri akordioa osatzeko (Arg.: El País)

EAJk eta PSEk atzo adostu zuten akordio ekonomikoak esparru zabalak jasotzen ditu bere baitan eta sinatzaileek ez dute dudarik izan dokumentuan (pdf) “herri akordio” hitza erabiltzeko. Izan liteke bi alderdiren artean egindako akordioa, edo, Idoia Mendiak esan moduan, “herritarren mesedetan” egindako akordioa –zeinen mesedetan bestela?–. Baina herri akordioak lortzeko bidean, osagai asko falta zaizkio oraindik.

Alde batetik, funtsezkoak diren indar politikoak falta direlako. Eusko Legebiltzarrean oposizioan dagoen alderdi nagusia, EH Bildu, kanpoan da, eta ez dirudi hura akordiora erakartzeko indar berezia egiten ari direnik. PPk ere oraingoz kritikatu egin du eta negoziazioetan “baztertua” izan dela aipatu du.

Bestetik ikusi beharko da EAEko erakunde publiko nagusietan joko politikoa nola gauzatzen den. Akordioaren funtsa zerga erreforma da –eta hortik eratorriko litzatekeen dirua–, baina hori aldundien eskumeneko kontua ere bada, eta badakigu foro horiek zein kolorekoak diren. Deia egunkariak gaur azaltzen duen gisan, akordiorik ez balego, Eusko Legebiltzarrak 1989ko harmonizazio legea erabiltzea onesten du dokumentuak, aldundiei zerga irizpideak derrigortzeko. Horrek “herri akordio” baten antza askorik ez dauka ordea.

Baina atzo adostutako akordio horretan falta den osagairik nagusiena sindikatuak eta eragile sozialak dira. Helburua bada ekonomia sustatu, enplegua sortu eta zerbitzu publikoak mantentzea, nolatan idatzi da dokumentuaren koma bakoitza ateak itxita dituen bulego batean? Ez al litzateke hobe ekonomia eta gizartea osatzen duten beste protagonistekin osatzea?

Oraindik ez dakigu zer nolako harrera izango duen sindikatuen artean EAJren eta PSEren proposamenak, baina antzeman liteke oso ona ezetz. LABek lehenengo balorazioa egin du ohar bidez eta bere esanetan “ezkutatu nahi da Eusko Jaurlaritzak egungo egoeran eta orain arte ezarritako politiketan –EAJren nahiz PSEren eskutik– izandako erantzukizuna”.

Sindikatu abertzaleak salatu du enplegua sortu edo mantentzea ekimen pribatuaren esku uzten dutela. Bestalde, LABen iritziz enplegua sortzeko beharraz “modu orokorrean” hitz egiten da baina “eremu publikoan lan eguna luzatzeko dekretua erretiratu dezakete,  enplegu suntsiketa geraraziz”. “Beharrezkoak dira benetako herri akordioak –dio LABek–, agente politiko, ekonomiko eta sozialen artean, eta ez alderdien arteko komenentziako akordioak”.

[Eguneraketa: 2013-09-11]

ELA sindikatuko arduradun Mikel Novalek salatu du EAJ eta PSE informazioa nahita ezkutatzen ari direla, eztabaida eragozteko: “Ez dago eskubiderik bi alderdiek akordio bat sinatu eta beronen gehigarriak ezkutatzea, propaganda egin ahal izateko”, dio sindikalistak. ELAk azaldu du akordioari buruzko iritzia emango duela edukia zein den jakitean: “Ezagutzen ez dena epaitzea ez da zuhurra, jende asko horretarako prest egonagatik ere”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA