Historia ezagutu, interpretatu eta erreparatu egin behar da, Azkuna jauna
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ez du udaletxean dauden alkate frankisten koadro bat bera ere kenduko. “Historia errespetatu egin behar da, molestatu arren”, esan du. Espainian eskuinak Francoren diktadurarekin erabili duen argudio bera da: gertatu zena gertatu zen eta bakean utzi behar da.
Bilduk ez diola leziorik emango, berak porrazoak eta komisaria ere ezagutu dituela… Halaxe defenditu da jeltzalea. Udaletxean garai guztietako alkateen koadroak daudela dio eta epaile baten aginduz baino ez dituela kenduko. Harro azaldu da kale izendegian aldaketarik ere ez duelako egin: “Ez naiz kikiltzen utziko”.
1936ko gerraz geroztiko fusilatzeetan eta garbiketetan ardura handiak izan zituzten alkateen irudiak daude koadroetan. Begirada irmoz ageri dira, arranditsu, horretarako margotu zituzten, euren eta frankismoaren loriarako.
Ezin dut imajinatu zer min sentituko duen fusilatutakoaren ilobak, edo kartzelan egondakoaren semeak, edo ilea moztu zioten emakume haren alabak, bere herriko udaletxera tramite bat egitera joaten den bakoitzean.
Baina Azkunaren alderdikideek berek badakite, nolabait, zer sentitzen den. 2008an Iñaki Anasagastik eskatu zuen Espainiako Kongresuko pasilloetan dauden hiru frankista odoltsuren irudiak kendu zitzatela. Jose Ramon Beloki EAJko parlamentariak Esteban Bilbaoren koadroa (“asqueroso ministro de justicia”) egunero ikusi behar zuela kexa ziren, bulego ondoan zintzilik zuelako. Anasagastik Kongresuko presidente zen Jose Bonori gaztelaniaz bidalitako gutunean honakoa dio:
“Norbaitek agian esango du hori Espainiako historia dela. Ba bai, baina hobe leudeke koadro horiek museo batean, trasteleku batean edo Historiaren Zabortegian, ez korridore demokratiko batean ikusgai”.
Eusko Jaurlaritzak sinbologia frankistaz egindako txostenean (pdf), Bilboko margolanak kentzea lehenesten du. Eta beste nonbait (Historiaren Zabortegian?) jarriz gero, “kargu publiko bat zilegitasunik gabe bete zuen pertsona” izan zela dioen plaka ondoan duela.
Azkuna jauna, historia ez da errespetatu behar, historia ezagutu, interpretatu eta erreparatu egin behar da.
—————————————————————————
Bilduren eskaera udaletxeko korridoretik koadroak kendu eta diktadura garaian Bilboko Udalak frankista eta falangistei emandako 502 domina eta kondekorazio baliogabetzeko:
Twitterren Azkunaren erabakiak sortutako hainbat erreakzio:
Se imaginan al alcalde de Vichy diciendo que no hay retirar las fotos de Petain u otros nazis “porque son historia”? Eso ha hecho Azkuna hoy
— Beñat Zarrabeitia (@bzarrabeitia) February 13, 2014
“Historia errespetatu”. Udaletxean ETAren pintadak agertuko balira, berdina esango luke Azkuna jaunak? #AzkunaVeteYA
— Artiote (@artiote) February 14, 2014
Iñaki Azkuna: “No quitaré ningun cuadro de los alcaldes franquistas porque hay que respetar la historia”. pic.twitter.com/ByPBazrIYj
— Ernai Erandio (@ernaierandio) February 13, 2014
Iñaki Azkuna: “Ez ditut alkate frankisten koadroak kenduko, historia errespetatu behar delako” http://t.co/oElKD4GWqH pic.twitter.com/7V9coLhqy8
— Axier Lopez (@axierL) February 13, 2014
#AzkUNA #GRANDE y #LIBRE #PNVstyle
— Lander Land (@Landerlandia) February 14, 2014
Bravo por Inaki Azkuna! http://t.co/X1wyLEsJbk
— Luis Portero (@Luis_Portero_) February 13, 2014
Oso ondo , hasi zaitezte zuek ere historia lantzen. Azken 50 urtetatik haratago ere historia konsideratzen da. Eta autoestima pixkabatekin; gaizki zer egiten genuen oso ondo erakusten dezute, baina ondo zer egiten genuen eta GEUREA zer zen ez duzue batere ondo trasmititzen. Azkunari eskatutakoa zeuek ere aplikatu, zeuen buruari. Beti historia ofizialari kasu egiten diozue eta ofizialarekin kritiko denari ez diozue elkarrizketarik egiten.
Idatzi dozun hau azaldu zeinkit apur bat gehiago, nonon galdu egin naz-eta.
Nabarraldekoa dela dirudi eta badakizu talde horrekin zer gertatzen den. Eurek egiten dutenari eurek nahi luketena baino arreta gutxiago eskainiz gero, etsaiaren propagandista gisa sailkatzen zaituzte. Konplexutasunak eta ñabardurak inbasore kastellanoenak dira haien uste harroan.
Comment
Argiako arpidedunak gara eta beraz argiakoa dela dirudi