Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Iberdrolaren itzalak Brasilen
Mar26 0

Iberdrolaren itzalak Brasilen

Atalak: Ekonomia, Gizartea, Ingurumena

Belo Monte presaren eraikuntza lanak, Brasilgo Xingu ibaian

Lula da Silva Iberdrolako buruzagiekin biltzea ez da kasualitatea. Bilbon egoitza duen konpainia Brasilgo merkatu hidroelektrikoan liderra da eta 40 milioi laguni ematen die zerbitzua.  2012-2014 epean herrialdean 4.000 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du. Berrikitan, Argindar Jasangarriaren Mundu Elkartean sartu da Iberdrola;  Ignacio Sánchez Galán presidentearen esanetan “inguruarekin errespetua” duten teknologien aldeko konpromiso irmoa omen du. Egia ote?

Luis Miguel Uharte EHUko ikerlari eta irakasleak liburua idatzia du (pdf) Iberdrolaren jarduerak Mexikon eta Brasilen duen eraginaz. Plataforma 2015 y más-ek argitaratu zuen. Bertan argi ikusten dira euskal multinazionalaren itzalak.

90eko hamarkadan NDFren errezeten ondorioz Brasilen pribatizazioak hasi zirenean, Iberdrolak bete-betean sartu zituen hatzaparrak. Urte gutxian argindarraren %50 pribatizatu zuten eta sektorea multinazional gutxi batzuen esku geratu zen. Iberdrolak egun dituen etekin itzelak, estatuak emandako monopolio-kontzesioei esker direla dio Uhartek.

Argindarraren prezio eskandalagarriak, ilegalitate tasa handia –2010ean ia 4 milioi euro ordaindu behar izan zituen isunetan–, lan baldintza prekarioak eta kaleratze masiboak –Coelba argindar banatzailearen kasuan, Iberdrolak erosi zuenean 4.000 langile geratu ziren kalean–, komunitate indigenetan eta ingurumenean kalteak… Iberdrolak arro esaten du zati handienean energia berriztagarriekin egiten duela lan, baina Uharteren kalkuluen arabera, %15 baino ez da berriztagarria, ziklo konbinatuko zentraletan gasa erabiltzen delako eta presa hidroelektrikoek ere ingurua txikitu eta berotegi-efektuko gasa sortzen dutelako.

Belo Monte: munduko hirugarren presa handiena

Iberdrolak Brasilen egindako afekzioetako asko presa hidroelektrikoen eraikuntzarekin du zerikusia. Amazonaseko erriberetako bioaniztasun galeraren arrazoi nagusietako bat dira eta euren magalean pilatzen den materia organiko ustelgarriak CO2 kopuru esanguratsua isurtzen du. Eragin soziala ere nabarmena da. Uharteren liburuan azaltzen den datu bat: azken hamarkadetan milioi bat pertsonak euren bizilekua utzi behar izan dute presak egiteagatik.

Brasilen munduko hirugarren presa handiena egiten ari dira Pará estatutik igarotzen den Xingú ibaian: Belo Monte. Amazonaseko bihotzean dagoen inguru hartan presa bat eraikitzeko asmoa 70eko hamarkadakoa da, baina orduan herritarren erresistentziak gerarazi egin zuen. Lula da Silva gobernura iritsi zenean, berriz ekin zion asmoari, Brasilgo argindar potentzia bikoiztuko lukeen proiektu baten baitan.

Belo Monteko presa egiteko Norte Energia partzuergoan kapital publikoa eta pribatua dago, eta pribatuaren barruan Iberdrola nabarmentzen da –Neoenergia filialaren bidez–. Hona Norte Energiak nola aurkeztu duen bideoz proiektua:


 

Eta hemen presaren eraikuntzarekin loturiko hainbat datu, hauek Uharteren liburutik ateratakoak:

  • Proiektuaren %80 diru publikoz finantzatuko da. Iberdrola eta beste enpresa pribatuentzat finantza arriskua oso txikia izango da. Aldiz, errentagarritasuna handia: Neoenergiak –Iberdrolak– oso merke salduko die bere banatzaileei argindarra eta hauek garesti saldu herritarrei.
  • 516 kilometro koadro urpean geratuko lirateke, Bizkaiaren laurdena gutxi gorabehera, baina deforestazioak eta kalteak hiru aldiz handiagoa den azaleran sumatuko lirateke.
  • 52 kilometro kanal eraikiko dira –160 eta 400 metro zabalekoak– eta 50 milioi metro kubo lur mugiaraziko da.
  • 20.000 pertsona arituko dira lanean presa egiteko fasearen momentu gorenean, baldintza eskasetan:  ordu estrarik kobratu gabe, euren familiak bisitatzeko baimenik gabe, soldata murrizketekin, usteldutako janaria jaten…
  • 40.000 pertsona euren bizitokietatik botako dituzte eta beste milaka arrantzale eta nekazariri bizimodua aldaraziko diete.
  • Presan lan egiteko esperantzarekin 100.000 lagun inguruk migratuko dute inguruko hirietara: etxebizitzen prezioen gorakada,  desegituraketa soziala…

 

Azken urteetan mundu mailan ezagunak egin dira presa ez eraikitzeko egindako protestak. Hasiera batean komunitate indigenek egin zuten indar gehien, Kayapó herriko Raoni Metuktire buru zutela. Gerora hainbat kolektibo nabarmendu dira, horien artean Movimento dos Atingidos por Barragens  (presak kaltetutakoen aldeko mugimendua) eta Xingu Vivo taldea.

Altamira hirian haibat herritarrek presaren kalteak salatzeko egindako etxe okupazioa

Martxoaren 4an, Altamira hiriko hamarnaka familiak eurak lekuz aldatzeko Norte Energia partzuergoak egin dituen etxeak okupatu zituzten, presaren eraikuntzaren ondorioz Xinguko urak eurite garaian beste urteetan baino gorago datozela ikusita: “Hau al da nahi dugun etxea? Ez, baina urpean egotea baino hobe da!” egiten zuten oihu herritarrek.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA