Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Ignacio Ramonet: “Pribatizatzea pobreei lapurtzea da”
Eka27 0

Ignacio Ramonet: “Pribatizatzea pobreei lapurtzea da”

Atalak: Ekonomia, Gizartea

tuLankide

Iragan astean Euskal Herrian izan zen Ignacio Ramonet, kooperatibagintza eta globalizazioaz hitzaldia ematen Lanki ikertegiak gonbidatuta. Hizketan ari zen une berean, Kutxaren Donostiako bulegoan aurrezki kutxen pribatizaziorantz beste pauso bat eman zuten finantza merkatuen jopuek.

Ordu gutxi geratzen dira askoren ustez Euskal Herrian hartuko den erabaki ekonomiko garrantzitsuena (eta katastrofikoena, gehituko nioke nik) hartzeko. BBK eta Vitalen batzar orokorrek euren burua auto-likidatuko dute astelehenean arratsaldeko 16,30etan eta Kutxabanken pribatizazioa itzulezin bihurtuko da.

Bada, Arrasaten Ramonetek hitz jario miragarriz esplikatu zuen munduan zer gertatu den pribatizazioekin, zergatik egiten dituzten, nora goazen. Hementxe pasarte batzuk:

 

Sektore publikoa, pobrearen ondarea

“Gobernu progresistak dauden Latinamerikako herrialde asko estatu neoliberalak egindako suntsiketaren ondorio dira; jendarteari bere ondarea kendu zitzaion. Pobreek ez dutenean ezer, oraindik badute ondare bat: sektore publikoa. Ezer ez duen pobre batek, badu eskola bere seme-alabentzat; ezer ez duen pobreak ospitalea dohain dauka bera eta bere familiarentzat; ezer ez duen pobreak badauzka estatuak subentzionaturiko garraio publiko merkeak eta etxebizitza bat ere izan dezake. Eskola pribatizatzen denean, klinika eta osasuna pribatizatzen denean, etxebizitza edo garraioa, pobreari lapurtzen ari zaio zeukan apur hori, hau da, estatuak jendartearekin konpartitzen zuen ondarea.

Ez da pentsatu behar estatu neoliberalak ezer jarri dezakeenik pribatizatzen denean, hainbeste sektoretan egiten ari diren moduan. Egiaz, nazio horren kolektibitateari eskubide bat lapurtzen ari zaio, ondasun bat, patrimonio bat”.

 

Merkatu totalitarioa

“Merkatuaren etsairik handiena estatua da. Eskatuko baligute globalizazioa definitzea, esango genuke merkatuak estatuaren kontra daraman borroka dela. Ezagutu ditugu garaiak estatuak dena [todo] izan nahi zuena, estatu totalitarioa, ekonomia menperatzen zuen eta gizartea ere bai, hezkuntzan agintzen zuen, gure burmuinean sartu nahi zuen… Estatu faxistak edo estatu estalinistak hala ziren, ez zegoen espaziorik beste ezertarako. Baina igaro dugu garai hori –Europa mendebaldean 30eko hamarkadan– eta iritsi gara merkatuaren errebantxara. Merkatuak dena izan nahi du, merkatu totalitarioa. Nola? Duela 40 urte existitzen ez zen pribatizazioaren bidez. Lehen hori ez zen existitzen, nazionalizazioak bai. Zer da pribatizazioa? Merkatuari ematea estatuaren ondarearen zati bat. Prozesu neoliberal orok merkatuari transferitzen dio estatuaren ondarea. Izan liteke estatuaren aberastasun materiala: mehatzeak, ikatza, lurra… Baina izan litezke baita ere komunikazioak, trenbidea, aireportuak, untziolak…

blogerakoBatzuetan, ondare hau errentagarri ez denean, zer egiten du estatuak? Kapital handia txertatzen du enpresa azaleratzeko, eta behin errentagarria denean, sektore pribatura transferitzen du. Horrela pribatizatu zen ia Latinoamerika osoa diktadurak erori zirenean, eta berdin Europako ekialdea. Demokrazia neoliberalismoarekin heldu zen, hau da, estatuaren aberastasun guztia sektore pribatura transferituz.

Inbertitzaileak globalki berdinak dira mundu osoan, eta Latinoamerika eta Europa ekialde osoa –Errusia barne– euren esku hartzean, finantza munstro erraldoi bihurtu ziren. Hortik sortu ziren finantza aktoreak (banku handiak, kreditu enpresak…), mundua erosteko bokazioarekin, mundua menperatu nahian”.

 

Botere politikoa “hutsik”

“Gaur egun, finantza mundua botere politikoaren kontrolpetik kanpo dago. Botere politikoa da herritarrok eragiteko gaitasuna dugun boterea –demokrazia bidez funtzionatzen badu–. Gure botoek erabakitzen dute zein indarrek pilotatuko duen estatua. Baina behin aukeratu ditugun pertsonak boterera helduta, konturatzen dira “botere” deitzen diogun hori hutsik dagoela, egiazko boterea finantza merkatuak baitauka”.

 

[Oharrak: 1- ARGIAren 2422 alean, Ignacio Ramonetek globalizazioaz eta kooperatibagintzaz egindako hausnarketak izango dituzu oso-osorik irakurgai. 2- Argazkiak TuLankide-ren Flickr kontutik aterata daude]

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA