Angelu itsua
Hasiera » Energia » Zer egin dute Bidasoaldeko urarekin?
Uzt16 0

Zer egin dute Bidasoaldeko urarekin?

Atalak: Energia, Gizartea, Ingurumena, Uncategorized

Endarako urtegia Lesakan dago, Bidasoaldea hornitzeko eraiki zen 1988an (arg.: Kopakoarri / rutasporgipuzkoa.com

Endarako urtegia Lesakan dago, Bidasoaldea hornitzeko eraiki zen 1988an (arg.: Kopakoarri / rutasporgipuzkoa.com

Jaizkibel Mendia Babes Dezagun elkarteak salatu du Txingudiko mankomunitateak plubiometria faltsutu zuela, Jaizkibelgo akuiferoen ustiaketa justifikatzeko.

Txingudiko Mankomunitatearen Txintzer sozietate anonimoak 2007 eta 2012 arteko datuak faltsutu zituen, Bidasoaldeko herriak hornitzeko erabiltzen den Endarako urtegian euri gutxiago egin zuela azaltzeko. Hala dio Jaizkibel Mendia Babes Dezagun (JMBD) elkarteak.

Txinzerren 2007-2012 urteetako memorietan azaltzen den euri kopuruak ez du bat egiten Nafarroako  Gobernuaren kalkuluekin –Endarako urtegia Lesakan dago kokatua–. Adibidez, 2007an metro koadroko 2.492 litro ur erregistratu zituen Meteo Navarrak, Txinzerrek aldiz 1.916 litro egin zituela jarri zuen, hau da, ia 600 gutxiago; 2008an 700 litrotik gorakoa da aldea, eta hurrengo urteetan ere diferentzia antzekoak aurki daitezke; 2011n esaterako metro koadroko 1.000 litro ahaztu zitzaizkion apuntatzea Txinzerri.

JMBD elkarteak helarazitako grafikoan nabarmen ikus daiteke 2007 eta 2012 arteko datuak aldatuta zeudela oraintsu arte.

JMBD elkarteak helarazitako grafikoan nabarmen ikus daiteke 2007 eta 2012 arteko datuak aldatuta zeudela oraintsu arte.

Ostera, 2013ko memorian Txinzerrek berak datuak korrejitu eta egiazko kopuruak jarri ditu beste azalpenik eman gabe. JMBDren esanetan, ustez manipulatuak izan diren datuok dakartzan grafiko baten 2.000 kopia zabaldu ditu Txintzerrek herritarren artean, baita eskoletan ere, Agenda 21 barruan: “Justifikatu behar zuten Jaizkibelgo zundaketak beharrezkoak zirela”.

“Uraren ziklo integrala”

Jaizkibelgo akuiferoak ponpatzeko proiektua izan da Txinzerrek azkeneko urteetan izan duen estrategikoena. Sozietate publikoak bere webgunean zera dio:

“Etorkizunean lehorteak ustez latzagoak izango direnez eta eskualdeko biztanleen kopuruak gora egiteko joera duenez, behar-beharrezkoa da Jaizkibel aldeko zorupeko uren ustiakuntza emendatzea”

Espero dezagun Txinzerrek “lehorte ustez latzagoak” izango direla esateko ez oinarritu izana bere memorietako datu okerretan. 2013 urtea izan da azken 60etako euritsuena, 3.388 litro egin zituen udaberririk gabeko urte hartan, eta aldi berean azken urteotako ur kontsumo baxuena fakturatu du sozietateak. Ura soberan behar luke, zer egin dute berarekin?

JMBDren esanetan Txinzerrek behar baino ur gehiago bideratzen du inguruan dagoen Irustako zentral hidroelektrikora; gero hortik Bidasoa ibaira isurtzen da hura, hornidura sarean sartu gabe. Ondorioz, Endarako urtegian pilatutako ura bere gaitasunaren %80tik jaisten denez –baita urte euritsuenetan ere–, URA agentziaren legezko kontzesioa dute Jaizkibelgo akuiferoak esplotatzeko, eta bide batez, 8 milioi euro kostatu dituen putzu eta hoditeria sarearen eraikuntza justifikatzeko. Uraren ziklo integrala, deitzen omen zaio horri.

Espainiako Energiaren Nazio Batzordeari, Irustako zentral hidroelektrikoaren datuak eskatu dizkio JMBDk, susmoa baitu auzi honen atzean enpresa hidroelektrikoen interesak daudela.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA