Angelu itsua
Hasiera » Gizartea » Iñaki Oyarzabalek dio poliziak bere burua “defenditzeko” egin zuela Gasteizko 1976ko sarraskia
Aza12 0

Iñaki Oyarzabalek dio poliziak bere burua “defenditzeko” egin zuela Gasteizko 1976ko sarraskia

Atalak: Gizartea, Historia, Uncategorized

justizia

Arabako PPko buruzagiak Jot Down aldizkari digitalari adierazi dio poliziek “jendetzak inguratuta eta ihesbiderik gabe” aurkitu zirenean erabili zituztela suzko armak. Hala, 1976ko Gasteizko polizia kapitainaren hitz berak erabili ditu langileei egindako erasoa azaltzeko.

“Jendetzaren erasoaren aurrean defenditzeko” erabili omen zituzten pistolak eta metrailetak Gasteizko Zaramaga auzoko eliza inguratzen ari ziren poliziek. Halaxe deklaratu zuen Jesus Quintana Gasteizko polizia armatuaren kapitainak 1976ko ekainaren 22an, gertaera horiek argitzeko ireki omen zen auzibidean. Ia 40 urte geroago, argudio bera erabiltzen dute orduan agintean zegoen sektore politikoaren oinordekoek.

Martxoaren 3an Gasteizko Zaramagako Asisko San Frantzisko elizan asanblada handia egiten ari ziren langileak. Egun horretan enegarren greba orokorra deituta zegoen soldata duinak eskatzeko eta jadanik hainbat istilu gertatu ziren hirian. Poliziak negarra eragiteko gasarekin sartu ziren tenplura eta bertatik korrika irten zirenei suzko armaz eraso zien. Bost hildako eta 47 zauritu –horietako asko balaz– eragin zituen sarraskiak.

Barrutik ateratzen ari zirenen eta kanpoan zeudenen artean “harrapatuta” geratu zirela esan zuen Quintanak . Garai haietako polizia-txostenetan idatzita ageri denez langileek “bonbak, koktelak, matxeteak, makilak, kateak, borrak eta abar” erabili zituzten eta horri aurre egiteko egin zuten tiro suzko armekin, “euren bizia salbatzeko”:

Duela 40 urteko polizia-txostenetan erabilitako argudio bera erabili du Oyarzabalek.

 

Herritarren bertsioa oso bestelakoa da ordea, kanpoan zeudenek objektuak bota zituzten poliziaren arreta bereganatu eta eliza barrukoek ihes egin ahal izateko, baina polizia erasora sartu zen bete-betean, irrati bidezko komunikazioek erakutsi zuten moduan:

 

Oyarzabalen esanetan “Karga polizial pila bat egon ziren eta horietako batean, polizia batzuek, jakina gehiegikeria osoz eta konbentzituta nago goiko agindu politikorik gabe, suzko armak erabili zituzten beren burua defenditzeko”. Valentin Foronda Historia sozialeko Institutuak 2004an egindako ikerketa baten arabera baina, egun horretan poliziak birritan erabili zituen suzko armak; esaterako, Avenidan emakume bat balaz zauritu zuen poliziak goizean. Segurtasun indarrek errebolberrak edo cetmeak  erabiltzea ohikoa zen sasoi hartan, Basaurin bi egun geroago beste lagun bat hil zen Guardia Zibilak tiroz jota.

Erabaki politikorik ez zela egon sinetsita agertu da PPko buruzagia, baina eliza desalojatzeko agindua Gobernu Zibiletik etorri zela diote orduko lekukoek. Antonio Quilchano parrokia-laguntzaileak poliziarekin izandako eztabaidan, hauek Rafael Landin Vicuña gobernadore zibilak sinatutako agindua erakutsi zioten.

http://imagenes.publico.es/resources/archivos/2008/2/14/1202943817719fraga_fantasmas_detdn.jpg

Martin Villak Gasteizen zaurituak bisitatu zituzten, Manuel Fragarekin batera. Orain, Argentinako Servini epaileak atxilotzeko agindu du, gertaera haietan izan zezakeen erantzukizunagatik.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA