Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Lan erreformaren bi ondorio: prekarietate gehiago, lan gatazka gutxiago
Mar04 0

Lan erreformaren bi ondorio: prekarietate gehiago, lan gatazka gutxiago

Atalak: Ekonomia

Bilboko udalak azpikontratazioetan prekarietatearen aurkako klausula sozialak bete ditzala eskatzeko bilkura (arg.: LAB)

Bilboko udalak azpikontratazioetan prekarietatearen aurkako klausula sozialak bete ditzala eskatzeko bilkura (arg.: LAB)

Sindikatuek salatu dute lan merkatuan inoiz baino prekarietate handiagoa dagoela. Aldiz, Lan Harremanen Kontseiluak emandako azken datuen arabera, gatazkek %60 egin dute behera EAEn urtarrilean.

Egoera soziolaboralaz LHK-k hilero egiten duen txostenaren (pdf) datu bati erreparatu dio EFE informazio agentziak, eta oihartzuna eman diote hedabide nagusiek: EAEn 15 greba baino ez ziren egin urtarrilean, aurreko urtean baino %60 gutxiago. Konparaketa urtez urtekoa da, hau da, iazko urtarrilarekin egindako alderaketa da. Egiaz, lan gatazkak ez dira hainbeste gutxitu urte osoa kontuan hartzen badugu.

LHK-k berak 2014 urteko emaitza globalen Aurrerapena (pdf) publikatu du otsailean eta bertan ikus liteke grebak 350etik 226ra jaitsi zirela iaz, %35 gutxiago beraz. Nolanahi ere, beherakada nabarmena izan da –2007tik ez da hain greba gutxi egin Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian–.

Datuok soltean emanda lan baldintzen balizko hobekuntza batekin lotu litezke: protestarik ez badago, adostasuna dagoelako izango da. Baina sindikatuek behin eta berriz salatu dute prekarietatea orokortzen ari dela.

2014an sinatutako kontratuen %93,5 behin behinekoak izan ziren. Langabeziak behera egin du –2015eko osailean 1.649 langabe gutxiago zeuden erroldatuta Hego Euskal Herrian–, baina ELAren iritziz enplegua edukitzea jadanik ezin da “pobreziatik ateratzearen sinonimotzat” hartu; CCOOk iragarri du “prekarietate tsunami” bat egongo dela lanaldi partzialeko kontratuekin.

Halako kaskartzearekin, zergatik gutxitu dira hainbeste lan gatazkak? Hiru urte dira Espainiako Gobernuak lan erreforma martxan jarri zuela eta bistakoa da hark sortutako babesgabetasunak baduela zerikusirik horrekin guztiarekin. Kontratu prekario berriak eta kaleratze merkeagoak ekarri ditu erreformak.

Bestalde, 2013ko uztailean lan hitzarmenen ultra-aktibitatea bertan behera utzi zuen lan erreformak. Langileak negoziazio kolektiboan eragiteko tresnarik gabe geratu ziren, edo beste modu batera esanda, enpresariari botere osoa eman zitzaion berak ezarritako baldintzak inposatzeko: patronalak nahi duena hartzen ez baduzu, langileen estatutu orokorra aplikatuko zaizu.

Berrikitan Espainiako Auzitegi Gorenak lan erreformaren kontrako eta ultra-aktibitatearen aldeko epaia kaleratu du, hau da, langileek lehen zituzten lan baldintza berak mantendu ahal izango dituzte nahiz eta lan hitzarmen berririk ez sinatu –Espainiako Estatu osorako  lan hitzarmenik izan ezean–. Dena den, epai horrek lan erreforma aurretik sinatutako kontratuei baino ez omen die eragiten; 2012tik honako enplegatu berriek eta hemendik aurrerakoek beldurrez segi beharko dute. Eta Senekak esan zuen: beldur dena esklabo bat da.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA