Angelu itsua
Hasiera » Historia » Sanferminak 1978-2015, duintasunaren itzulera
Uzt08 0

Sanferminak 1978-2015, duintasunaren itzulera

Atalak: Historia

Germanen hilketa salatzeko afixak eta polizia 1978ko uztailean Iruñean (Argazkia: Argia).

Germanen hilketa salatzeko afixak eta polizia 1978ko uztailean Iruñean (Argazkia: Argia).

1978ko Sanferminetako istiluetan poliziak hildako Germán Rodríguezen oroitarri aurrean omenaldia egingo dute beste behin iruindarrek.

Ekitaldian Iruñeko udal gobernuko ordezkariak izango dira 36 urtean lehen aldiz, tartean Joseba Asiron alkatea. Eguerdiko 13:00etan izango da, Orreaga etorbidean.

Nafarroako Radio Rebelde Republicana-n elkarrizketa izan dute gertaera haiek argitzeko lanean diharduen Sanfermines 78 Gogoan plataformako kide Xabier Barberrekin. Bere esanetan, 1978ko udaleko gestora oraindik frankista zen arren “gerora etorritako gobernu demokratiko guztiek baino duintasun gehiagoz jokatu zuen”.

1978ko uztailaren 8an poliziak zezen plazan eta inguruetan egindako sarraskiaren aurrean, festak bertan behera utzi zituen orduko Udalak eta “ateak ireki zituen asanbladak egiteko”. Lehen eta azken aldia izan zen hura, “hortik aurrera gaia erabat ahaztu zuen”, dio Barberrek.

Denbora honetan guztian Germán Rodriguezen hilarri aurrean omenaldi masiboa egin izan da gertaera haiek gogoratzeko –1.000 edo 2.000 lagun inguru biltzen dira urtero– baina udal gobernuak ez du horietan parte hartu, areago, oztopatzen ere saiatu da hilarria kenduz.

Hauteskundeen ostean Iruñeko udalean izandako kolore aldaketak jarrera instituzional berria ekarri du memoria historikoaren berreskurapenari dagokionean. Hala, aurtengo ekitaldian Asiron alkatea izango da Germanen omenezko ekitaldian: “Bada garaia Iruñeko Udalak eta alkateak ekitaldi horretan parte hartzeko”, esan du.

“Zinikoa da pentsatzea kasualitate bat izan zela”

1978ko Sanferminetan hamarnaka lagun zauritu ziren polizia zezen plazan tiroka sartu ondoren. Ondoko kaleetan gertaturiko liskarretan hil zuten balaz Germán Rodríguez –hurrengo egunetan Euskal Herri osoan izandako protestetan Joseba Barandiaran hil zuen poliziak Donostian–.

Barberren ustez hura ez zen kasualitatea izan: “Nafarroa estatu kontua zen, nafar eliteek Altxamendu Nazionalean izandako parte-hartzeagatik eta frankismoarekin zuten loturagatik. Baina, askoren harridurarako, garai haietan Nafarroak antzekotasun soziopolitiko handia zuen gainerako euskal lurraldeekin, hurbilketa garrantzitsua gertatzen ari zen. Hemen mobida zegoen eta nafar eliteek ezin zuten hori onartu”.

Germanen heriotzaren 30. urtemugan omenaldia bere hilarri aurrean (Argazkia: Sanfermines 1978 Gogoan)

Germanen heriotzaren 30. urtemugan omenaldia bere hilarri aurrean (Argazkia: Sanfermines 1978 Gogoan)

Udaberri hartan Iruñeko kaleetan talde ultra-eskuindarrek sorturiko liskarrak iragarpen baten kronika moduan ikusten ditu Barberrek: “Zinikoa da pentsatzea hori kasualitatez gertatu zela. Motiboak badaude uste izateko norbaitek edo norbaitzuk antolatu zutela hori guztia, eta horixe nahi genuke Egiaren Batzorde batek argitzea”.

Argentinan frankismoaren krimenen kontra zabaldutako kereilan lanean dabiltzanak saiatzen ari dira auzian “Trantsizio” garaiko kasuak ere ikertu ditzala Maria Servini epaileak. Hala, Sanfermines 1978 Gogoan plataformak ere parte hartu du kereila horretan eta berrikitan Carlos Slepoy abokatua Nafarroako Legebiltzarrean izan da: “Bera oso baikorra da –dio Barberrek–, esan digu urtebeteko epemugan pauso garrantzitsuak eman daitezkeela alde horretatik”.

Dirudienez, hemendik aurrera udal eta parlamentuei eskatuko diete euren kereilak aurkezteko epaitegietan; auzia orokortuz Espainiako Justizia derrigortu nahi dute erabaki bat hartzera.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA