Angelu itsua
Hasiera » Euskara » “Garaipen txiki eta ez horren txikiak izan dira, baina oraindik asko dago egiteko”
Abe04 0

“Garaipen txiki eta ez horren txikiak izan dira, baina oraindik asko dago egiteko”

Atalak: Euskara, Gizartea, Hedabideak, Historia

_I4A8688

Euskararen Egunak ekimenean Hernanin antolatutako Trantsizioak argazki erakusketa gidatuan entzun genuen esaldi horrek ederki laburbiltzen du 40 urteotako ibilbidea.

Abenduaren 3aren bueltan Hernanin osatutako egitarau zabalaren barruan ARGIAren Trantsizioak erakusketa izan da ikusgai egunotan bertako Kultur Etxean, Euskal herriko historia hurbilean izandako eraldaketa sozial eta politikoak islatzen ditu argazkien bidez.

Euskararen Egunak ekimena antolatzen duen taldearekin elkarlanean, bisita gidatua ere prestatu genuen azaroaren 30ean, eta han izandako hamarnaka lagunek bertatik bertara ezagutu zuten eraldaketa haiek Hernanin izan zuten eragina, euren eremuan esperientzia handia duten hainbat lagunen eskutik.

Ixiar Pagoaga eta Horten Baños 70eko hamarkadan murgildu ziren mugimendu feministan eta haiek bizitakoa azaldu zuten: “Emakume mugimendua ginen –dio Pagoagak– feminismoa oraindik ez genuen garbi zer zen”. Errebindikazio nagusietako bat emakumearen lanerako eskubidea izan zen garai haietan: “Esaten genuen el trabajo libera a la mujer, gaur egun badakigu horrek bakarrik ez duela emakumea liberatzen, baina guk fedez esaten genuen. Lortu genuen konstrukto maskulino-femenino hori haustea. ‘Emakume gera eta zer? Ez dugu eskubiderik?’, hori inportantea zen”.

03

Emakumeen eskubideen aldeko borrokan hainbat mugarri gogorarazi zituzten, 1977ko lehenengo martxoaren 8a edo Leioako emakume feministen topaketa, esaterako. Baina asko zegoen egiteko: urte hartan lehenengo hauteskunde estatalak egin zirenean 329 eserlekutik 21 emakume baino ez ziren hautatu, Euskal Herrian bat bera ere ez.

Bañosek Hernaniko emakume asanbladaren lehenengo bileretan parte hartu zuen. Bertan tendentzia ezberdineko lagunak elkartzen ziren, sorreran talde txikitan, baina kalera begira ekimen zabalagoak eginez, bortxakeriaren kontra edo abortatzearen alde, esaterako: “Bizipenak nahiko bereziak ziren, hura ez zegoen ondo ikusia, ez abortatzea, ez sexualitateari buruz hitz egitea… Entzun behar izaten genituen kalean putak eta beste gauza itsusi asko. Baina konbentzituta geunden”.

Biek hala biek diote orduan ez zela batere ohikoa emakumeak kalean bakarrik ibiltzea, orain ere egoera normalizatu gabe dagoen arren. “Behin emakume batek istilua izan zuen kalean eta salaketa jarri genuen –gogoan du Bañosek–; ‘kalea hartzea’ edo antzeko zerbait egin genuen, beste herrietatik jendea ere etorri zen, festa giroan. Ikusarazi genuen hor geundela”.

Euskal Herrian eta beste herrialde batzuetan erreferentzia izan den Empar Pineda hernaniarra ere ezin aipatu gabe utzi. “Berak esan zuen soy lesbiana porque sí (lesbiana nahiz hala naizelako), oraindik hiztegietan hitz hori azaltzen ez zenean. Niri asko inpresionatu ninduen Interviu­-ko elkarrizketa hark”, aitortu du Pagoagak.

04_01

04 emakume

Hiru urte geroago, Pinedaren ahizpak bere buruaz beste egin zuenean, makina bat emakume eta gizon Hernaniko plazan kontzentratu ziren, Zutik emakumeak abestu bitartean eskuekin feministen ikurra eginez amaitu zuten ekitaldi hura. Pagoagak dioenez garai haietako teoriak asko baloratzen zituzten: “Zutik emakumeak hautsi gure kateak abestia, adibidez, Ipar euskal Herritik heldu zitzaigun, frantsesez”.

Bukaeran hausnarketa bat eginez amaitu zuten: “Azkenean ausartzen ginen feministak ginela esaten. Zenbait pauso eman ditugu, baina erro-errotik arlo batzuetan oraindik ez ditugu gauzak aldatu. Mundu pribatu horretan, etxeko lan erreproduktiboan, diferentzia handiak daude. Asko ikasi dugu baina beste asko aldatu behar ditugu”.

Euskal prentsaren bilakaerari begiratu azkarra

ARGIAko artxiboak funts oso aberatsa dauka euskalgintzako mugimenduen argazkiekin, baita euskal prentsari dagokionean ere. Pello Zubiriak gertu-gertutik ezagutzen ditu 80ko hamarkadan esparru horretan izandako gorabeherak, eta Hernaniko kultur etxera hurbildu ziren lagunek adi entzun zituzten bere azalpenak.

_I4A8931Frankismoan euskal prentsak zirrikitu txikienak ere aprobetxatu zituen zentsura gainditu ahal izateko, Zeruko Argia eta antzeko aldizkarien bidez. Gero, 1977tik aurrera “lurrikara” gertatu zen Deia eta Egin egunkari diglosikoekin, Zubiriaren esanetan: “Guk nahi genuen prentsa hori egotea, baina nahi genuen segitu euskaraz funtzionatzen. Kultura eta hizkuntza zanpatu baten egoera aldatzea, itsuak ere ikusten du ez dela bi eguneko kontua. Horregatik, gu baina azkarragoak ziren batzuk planteatzen zuten eta guk sinesten genien –tartean Txillardegiri–, euskara hutsezko estrukturak sortu behar zirela, eta horretara jarri ginen, amorratuta”.

Nolanahi ere, Zubiriaren ustez nabarmendu behar da Egin-ek Hernanin izandako eragin inportantea, bere izaera sozial eta politikoagatik: “Itxiera desastre bat izan da. Urumearen beste aldean altxor bat dago fisikoki usteldu egin dena, UNESCOrentzat ere krimen bat izango litzatekeena”.

Duela 25 urte, 1990ean Egunkaria sortzen hasi zirenean –aurretik ARGIAren inguruan metaturiko esperientzia eta azpiegiturak baliatuz–, beste toki askotan bezala, Hernanin izugarri lagundu zuten bertako herritar, merkatari, sagardotegi eta abarrek, “hori bizi izan baduzu emozionantea da” dio Zubiriak. Gero 2003ko operazioa etorri zen. Bai Egin eta bai Euskaldunon Egunkaria itxi zituztenean, haien behin behineko ordezko izan ziren Euskadi Información eta Egunero-k herri horretan aurkitu zuten babesa eta baliabideak aurrera ateratzeko.

Fondorako argazkia_1

Zubiriak “onenarekin” amaitu nahi izan zituen bere azalpenak, 2000. urtean Hernaniko Kronika sortu zela gogoratuz: “Ez dago beste proiektu bat Kronika bezalakorik. Kostuak beste modu batean antolatu, baina lehiatu erdarazko prentsarekin. Hernanin bizi den edozeinek informazio lokala euskaraz dauka hemen. Jende asko pasa da hortik, horiek egin dute eta egiten dute Euskal Herriko euskarazko egunkari bakarra”.

Orbegozoko borrokaren irakasgaiak

Hirugarren eta azken geldialdian langile mugimenduaz hitz egin zuen Orbegozon aritutako eta fabrika handiaren itxiera garaian alkate izandako Agustin Ezpondak: “Birmoldaketa hitza guk ez dugu inoiz onartu, berregituraketa hutsa izan zen, lanpostuak galdu eta langile bakoitzak bizimodua bere kabuz bilatu behar izan zuen”, argitu du.

Orbegozo 40 urtez “bakarrik” egon zen irekita. Frankismo garaian laguntza handia jaso zituen estatuaren aldetik, beste sektore askok bezala. Baina 80ko hamarkadan sozialistek berregituraketari ekin zioten: “Ausartu ziren aurrekoak ausartu ez zirena egiten, PSOEk ‘con el cambio’ aldarrikatzen zuen, oso ondo ikasi genuen zer zen cambio hori”, dio Ezpondak.

Lauri_Matias_Orbe_GoxoBi hilabeteko greba orokorraren ondoren kaleratze masibo bat egon zen “hura honengatik, beste hau horrengatik… langile borrokalarienak bota zituzten –azaldu du Ezpondak–, baina herritarrek beti bezala erantzun zuen. Orbegozoko langileek asko dute eskertzeko Hernaniko herriari”. Denak ziren itxierak ekar zezakeen kaltearen jakitun; 1981eko hauteskunde sindikaletan ia 1.500 langile izatera iritsi ziren altzairu fabrikan.

Orbegozok bazituen “milaka histori”, esaterako egunero botatzen zuen kea: “Esajerazio bat zen, askok esaten zuten ‘ze motako herri da hau!’; kezkagarria zen, baina 1.500 lagun aritzen ginen…”. Ezpondaren esanetan, 80ko hamarkadako borroka hark gauza asko erakutsi zituen eta horietako bat izan zen emakumeek indar handiz parte hartu zutela mobilizazioetan, “batez ere ikusirik zein egoeran gera zitezkeen”. Euskararen arloan ere aurrerapen handiak lortu zituzten: langile bat kontratatu eta itzulpenak egiten zituen edota euskarazko klaseak eman, “sentsibilitate hori bazegoen”.

Etorkizunerako irakasgai nagusi batekin amaitu zuen Ezpondak bere esplikazioa: “Fabrika itxiz geroztik nola jakin duen herriak hori gabe existitzen, hori da dugun gaitasuna”.

_I4A8860

_I4A8792

* Argazkiak: Dani Blanco eta ARGIA artxiboa.

[Zuk ere zure herrian erakusketa honekin batera antzeko ekimenen bat elkarlanean antolatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan sustapena@argia.eus helbidean edo 943 44 45 90 telefono zenbakira deituz]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA