Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Sertego Interenvases: nola kiskali fabrika bat eta ondoren langileak kaleratu
Mai18 0

Sertego Interenvases: nola kiskali fabrika bat eta ondoren langileak kaleratu

Atalak: Ekonomia, Ingurumena

@eneko1983

Duela hiru aste Araian suak hartu zuen enpresako zuzendaritzaren arduragabekeria bikoitza da: kutsadura arriskuari orain gehitu behar zaio langileak kalean utzi nahi dituela.

Ontzi eta hondakin industrial arriskutsuak tratatzen dituen Araiako Sertego Interenvases enpresan sutea izan zen apirilaren 25ean. Pabilioiaren eta ekipamenduaren erdia kiskali zuten garrek, ke beltza kilometro askotara ikusi ahal izan zen, eta inguruetan erretako plastikoaren usaina nabari zen.

Fabrikan, besteak beste plastikozko eta metalezko ontzi handiak garbitu eta txikitzen ditu enpresak. Sutea ikusgarria izanagatik, informazio gutxi zabaldu da nola eragin ote zion bertan zeuden gai toxikoei eta inguruari. Agian egunotan Madril ondoko Seseñan ikusitakoarekin jabetu gara hobeto arrisku horretaz.

Gertaeraren ondoren zuzendaritzak 19 langiletik 13 kalean uzteko espedientea ireki zuen, “ezbeharrak derrigortuta” zegoela argudiatuz. Baina Eusko Jaurlaritzak esan du ez direla hartu sutea eragozteko “prebentzio neurri egokiak” –kortozirkuitu batek eragin omen du, suhiltzaileen arabera–, eta atzera bota du eskaria.

Badirudi enpresak kosta ala kosta kaleratu nahi duela lantaldearen zati bat, LAB sindikatuak prentsa oharrean salatu baitu hala ere zazpi lagun despeditu dituztela produkzio arrazoiak tarteko, “mugarik gabeko prepotentzia eta autoritarismo keinu batean”.

Sertego Interenvesases enpresako zuzendaritzaren arduragabekeria bikoitza da: alde batetik, ez ditu segurtasun neurriak hartu eta utzi du enpresa kiskaltzen, herritar nahiz langileen osasuna arriskuan jarriz; eta bestetik, arriskuan jarri dituen langile horiek berak kalean utzi nahi ditu.

Interenvases (Araia): axolagabekeriagatik enpresak su hartu ondoren, orain langileak kaleratu nahi dituzte #lapurrak pic.twitter.com/6H1CvRV7EK

— LAB INDUSTRIA (@LAB_INDUSTRIA) 2016(e)ko maiatzak 3

Beharginek greba hasi zuten maiatzaren 10ean, kaleratze espedientearen berri jakin bezain pronto. Asparrengo Udalak ez-ohiko bilkuran elkartasuna adierazi die, eta era berean kezka azaldu du, herritarrei eta ingurumenari kalte egiten dion enpresa delako Araiakoa.

2006an ere salatua

Ez da lehen aldia Sertego Interenvasesi halako zerbait egozten zaiona. 2006an izandako beste sute baten eta euri-jasa batzuen ondorioz ingurura kutsadura isuri zuela salatu zuen Ametzaga herriko batzarrak. Eta aurtengo urtarrilean bertan beste sute bat izan zela jakinarazi du LABek.

montajea

Ametzagako batzarrak 2006an Interenvases salatu zuen, besteak beste hodi “susmagarri” bat atzeman zuen herriko estolderiara isurtzen (iturria: Eusko Legebiltzarra).

Sertego hondakin industrialak kudeatzeko sorturiko konglomeratu bat da –tartean pneumatikoak– eta Urbaser taldea du oinarri, ACSren konpainia, zeinaren buru den Florentino Pérez enpresari eta Real Madrid futbol taldeko presidentea. 2015ean konpainia honi eta beste batzuei isun historikoa ezarri zieten hondakinak kudeatzeko kartel bat osatzeagatik.

Seseña izan edo Sertego izan, hondakin errearen kiratsa dario honi guztiari.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA