Aurrezki kutxen desagertzea, bi urte
Euskal Herriko egitura ekonomikorako egun fatidikoa izan zen askorentzat: 2014ko ekainaren 30ean BBK eta Vitalen batzarrek euren burua desegin eta pribatizazioari atea ireki zioten. Bi urte igaro dira BBK eta Vital aurrezki kutxak euren burua banku-fundazio bihurtzea erabaki zutenetik –Gipuzkoako Kutxak gauza bera egin zuen apur bat geroago–. Horren ondorioz, mekanismo demokratikoetatik eratorritako ordezkaritzak osatutako batzarra izatetik, auto-izendatu daitezkeen pertsonez osaturiko...
Read MoreDioxina kopuru handia isuri duen erraustegiak kezka sortu du Herbehereetan
Harlingen hiriko erraustegian egindako neurketek gai toxikoaren maila oso altua eman dute. Berdeek “nahikoa da” esan eta azalpenak eskatu dituzte. Herbeheretako iparraldean dagoen Harlingen hiriko errauskailuko labeak neurriz kanpo zabaldu du kantzerra sor dezakeen dioxina. Martxoaren 23tik apirilaren 2ra egindako neurketek horixe adierazi dute, eta kutsadurak kezka handia sortu du Fryslân (Frisia) probintzian. Lurralde horretako Groenlinks berdeen alderdiko buru Retze van der Honing-ek...
Read MoreDonostiako lan-esplotazioaren postala “prekarietatearen trenetik”
Hiriko “esplotazio errealitateak” ezagutarazteko ekimena abiatu du ELA sindikatuak astearte goizean. Trenak geldialdi ugari egingo ditu “laneko miseria hedatuta baitago”. Pasa den apirilean Bilbon egin bezala, prekarietate egoerak agerian uzteko ibilbidea antolatu du ELAk orain Donostian. Sindikatuaren esanetan “laneko miseria hedatuta dago, eta askotan miseria hau multinazional edo bertoko enpresa ezagunek planifikatu eta antolatzen dute. Langileak umiliatuta,...
Read More1936ko Gerra garaikoak izan daitezkeen giza hezurrak azaldu dira Zubietamendin
Txaldatxur tontorraren inguruan eraikitako lubaki lerroan azaldu dira gorpuzkinak, lehenago gerra material baliotsua aurkitu duten toki berean. Larunbatean ekingo diote exhumazioari. Zubietan gerra zibileko aztarna ugari azaleratzen ari dira azken urteetan, borroka leku estrategikoa izan zen seinale. Giza hezur batzuk ere azaldu dira udaberri honetan eta 1936an Txaldatxur tontorrean borrokatu zuen soldadu batenak izan daitezkeela uste da. Errepublikarren eta faxisten arteko eraso eta...
Read More
Iruzkin berriak