Angelu itsua
Hasiera » Gizartea » Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu
Urr25 0

Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu

Atalak: Gizartea, Historia

Hildakoen eguna bertan dugu jadanik eta asteburuan ordu aldaketarekin are ilunagoak egingo zaizkigu arratsak. Arimen gaua edo Gau beltza ospatzeko fenomenoa gero eta zabalduagoa dago Euskal Herrian, antzinako ohiturari tiraka, eredu amerikarraren alternatiba gisa ekimen ugari jarri dituzte martxan herri ugaritan.

Duela mende erdi inguru arte oso zabalduta zegoen haurrek kalabazak edo arbiak erabiliz aurpegia estalita bihurrikeriak egiten ibiltzea Domu Santu egunaren bueltan. Baina ohitura hura galdu zen, asimilazioak eta kolonizazio kulturalak eraginda besteak beste, Oier Araolazak Barrenen gogorarazi zuen bezala: “Arimen gaua aspergarria, zaharrunoa eta démodé-a iruditu zitzaigun, eta ospatzeari utzi eta inoiz ospatu izan genuenik ere ahaztu genuen”.

Txikitatik kontsumitu ditugun amerikar pelikuletatik edaten, duela dozena urte hasi ziren merkatal zentroetan Halloween ospatzen eta sekulako grina sortzen du haurrengan. Horren aurrean hasi dira gure aspaldiko halloween berreskuratu nahian. Mutrikun Gaba beltza egiten aitzindarietakoak izan ziren, gero Oiartzunen hasi ziren…

Baina hau ez da mugimendu nostalgiko bat. Gaia antropologikoki ikertu duten Jaime Altunak eta Josu Ozaitak garbi dute haur eta helduen arteko “talka” bat dagoela Halloweenekin: “Haurrak identitate borroka baten erdian daude, festa eredu kapitalistaren eta horren aurrean antolatzen den erantzunaren artean”. Horregatik, inportantea da gau beltza tradizio bizi eta aldakorra izatea. Iluntasuna etortzean haurrek imajinazioa piztea, alegia.

Euskaltzaleen Topaguneak sustatuta Gaubeltza.eus webgunea sortu dute esaterako, herriz herri neguko lehen festa hori antolatzeko tresna-kutxa moduko bat. Aiaraldean ere duela urtebete dossier bat egin zuen hango Ekintzen Faktoriak, batez ere ikasleen artean irizpide ez-kontsumista batzuk zabaltzeko: kalabazak, beldurra, kanta-eskea…

Arimatxoak eta arimandiak Hernanin

Hernanin duela sei urtetik antolatu izan dugu  “Arimen kalejira” urriko azken asteburuan. Lehengo hilerri zaharra zegoen Txantxilla auzoko haurrak elkartu eta dena beltzez arimatxoz jantzita irteten dira auzoan barrena ilunabarrean, aurpegiak zuriz margotuta, begizuloak beltzez, eta maskuriak edo erratz zarpailak eskuan dituztela.

Kalejiran dultzaina taldekoek laguntzen dute eta iaz dantza bat ere egiten hasi ziren Hernanin aspaldi jasotako Agirretxe anaien doinu bat oinarri hartuta. Aurtengo berritasuna arimandiak izango dira, kalabaza eta arimen tarteko erraldoi beldurgarri antzekoak, auzoko jaien zazpi-txatalekin jantziak.

Eta hurrengo urtean zer? Imajinazioak esango digu…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA