AHTk itzuliko diguna
Hondeamakinek joan den astean Abadiñoko Mendilibiar-erdikoa baserria nola eraisten zuten ikustean, ziztada bat jasoko zuen batek baino gehiagok gorputzean. 500 urteko baserria, gure ondare arkitektonikoaren puska baliotsu bat, behera bota zuten minutu gutxitan. Abiadura Handiko Trena igarotzeko durangaldean egiten ari diren lanen ondorioz bota dute baserria, baita Atxondoko “maisuen-etxea” ere. AHTren obrak halako altxor ugariren gainetik ari dira pasatzen gupidarik gabe. Donostian,...
Read MoreOroimena duten etxeak: konfinamendua, pareta-zulo ezkutuak eta paper zaharrak Izaban
Oroimena berreskuratu eta gordetzeko ekimena abiatu du Izabako Kurruskla elkarteak. Etxeetan mende askotan ezkutatuta egon izan diren paperak astindu dituzte bizilagunek, herriko ondare dokumental eta grafikoa aberastu asmoz. Erronkariko ibarrera salto egiteko aukera duenak eta hango herrietan barrena paseatu, berehala konturatuko da etxeei historia dariela paretetatik. Izaban, eraikin bakoitzak badu bere izena, erronkarieraren eta iraganaren erakusgarri, horietako gehienak...
Read MoreEngainatu gaituzte
Arantxa Tapiaren hitzak atzetik jotako aizkorakada izan dira askorentzat. Deseskalatzearen fase honetan ez digute utziko beste herri batera mugitzen. Ez da harritzekoa haserrea eta amorrua. Engainatu gaituzte. Hemengo agintariek egunak zeramatzaten esaten euskal lurraldeek aise gaindituko zutela froga, datu onenak genituela. Nekane Murga Osasun sailburuak berak horixe berretsi zuen larunbat eguerdiko agerraldian, kontraesana ageriago utziz. Herritarrek espektatiba handiak zituzten. Baina BOEren...
Read More
Iruzkin berriak