Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Enpresetan parte-hartzea sustatu eta lurraldearekin inplikatzeko gida sortu dute
Urr14 0

Enpresetan parte-hartzea sustatu eta lurraldearekin inplikatzeko gida sortu dute

Atalak: Ekonomia, Gizartea

Hernaniko Biteri Kultur Etxean eskualdeko eragile eta enpresetako ordezkari ugari bildu zen (arg.: ARGIA)

Parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema bat sortzeko Beterri Saretuz programak lan-tresna bat sortu du, lantokietan, erakundeetan eta hezkuntza zentroetan baliagarri suerta litekeena. Joan den ostegunean aurkeztu zuten gida Hernanin.

 

Beterri Buruntza eskualdeko hainbat enpresa eta eragile elkartu ziren urriaren 8an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, Beterri Saretuz programaren hirugarren jardunaldian. Aurretik lan zailena egina zegoen, beste jardunaldietan hainbat esperientzia ezagutu eta parte-hartzea sustatzeko gakoak identifikatu baitituzte. Hala, hirugarren saioan parte-hartzeari buruzko lan-tresna gisa balioko duen gida aurkeztu zuten.

Beterri Saretuz programak Beterri eskualdeko enpresa eta eragileen artean ekosistema aitzindari bat sortu nahi du parte-hartzea oinarri duena. 2019an eman zituzten lehen pausoak eta Gipuzkoako Aldundiaren eta Beterri Buruntza Udalen laguntza ere badu.

Programa honek badu berezitasun bat: parte-hartzea tokiko garapenaren baitan kokatzen duela, enpresen lurraldearekiko inplikazioa bilatuz, “gertakari sozial eta territorial” bat diren heinean. Horrez gain, langileen parte-hartzea ere badu helburu, hala nola kapitalean, emaitzetan, kudeaketan eta erabaki estrategikoetan; baina ez askotan eman izan ohi zaion izaera edo paradigma integratzailez, baizik eta kritikoaz: “Kapitalaren eta lanaren arteko harreman asimetrikoak irauli eta langileen erabakimena, enpresaren arlo guztietara zabaltzeko”, dio sarrerako testuak.

Hain zuzen, parte-hartzea ikuspegi horretatik hartzea ekonomia eraldatzailearen funtsetako bat da, hori gabe nekez lor bailiteke barne demokraziarik enpresetan.

Hernanin aurkezturiko gidan sei gako identifikatu dituzte enpresa eta eragileekin egindako tailerretan: formazioa; ekonomia eraldatzailea eta elkartasun balioen sustapena; ahalduntzea, alderdi ekonomikoa, fiskala eta finantzarioa; pertsona erdigunean jartzea; eta egindako lanaren aitortza eta emaitzak ospatzea.

Ekosistema parte-hartzaile bat sortzeko bultzatu beharreko neurriak lehenetsi zituzten ariketa praktikoen bidez (arg.: ARGIA)

Gako bakoitza lantzeko neurri indibidual eta kolektiboak zehazten ditu gidak. Adibidez, ahalduntzearen arloan hausnarketarako gune kolektiboak sortzea proposatzen da, ezagutzen trukaketa, konfiantza elikatzea… Horretarako baliabideak, esperientziak, sustatzaileak eta iturrien erreferentziak kontsultatu daitezke gainera.

Urriaren 8ko ekitaldian epe motzera eta luzera begira zein neurri lehenetsi jakiteko ariketa praktiko bat egin zuten eta eman beharreko hurrengo  pausoen inguruan ere hitz egin zuten.

Nola daude enpresak Covid-19ren aurrean?

Ekonomia sozialean diharduten Beterri Buruntzako enpresak harremanak izan eta esperientziak trukatzeko baliatzen ari dira Beterri Saretuz programaren jardunaldiak. Hala, pandemiak azalerazitako krisiaren aurrean lantoki eta zentroetan hilabeteotan nola moldatu diren eta zein erronkari aurre egin behar dieten azaldu zuten bertaratu zirenek.

Batzuek erabakiak hartzeko izan dute buruhauste gehien, Covid-19aren are pandemia kudeatzeko moduaren inguruko iritzi oso ezberdinak daudelako lantaldean; beste batzuek barne prozesuak eten egin behar izan dituzte; badira egoera aprobetxatu dutenak jauzi teknologiko bat emateko eta plataforma birtualak sortzeko; hainbat enpresetan, euren lan egiteko arloa eta moduagatik, aurrez aurreko traturik gabeko lana zaila suertatu zaie… Jardunaldiko parte-hartzaileetako batek azpimarratu zuen gisan, “galdera asko eta erantzun gutxi”, oraingoz.

Nolanahi ere, sinetsita daude Beterrin bultzatzen ari diren enpresa parte-hartzaileen ekosistema honek ere balio lezakeela gainean ditugun krisi anitzen ziklogenesian arnasa hobeto hartzeko.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA