Angelu itsua
Hasiera » Gizartea » Frankismoaren apologia, askatasunaren izenean?
Eka04 0

Frankismoaren apologia, askatasunaren izenean?

Atalak: Gizartea, Historia, Politika

Ceaqua kereila argentinarraren aldeko plataformako eta Amnistia Internazionaleko kideak Espainiako Kongresu atarian bilduta, Memoria Demokratikoaren Legeak aurrera egin dezala eskatu eta CGJPren jarrera gaitzesteko. (arg: Ceaqua)

“Uste al duzu adierazpen askatasunak frankismoa, nazismoa edo faxismoa bezalako ideologia totalitarioak babestu behar dituela?”. Galdera hori luzatu diote Unidas Podemos, ERC, EAJ, Junts eta EH Bilduko europarlamentariek Europako Batzordeari. Izan ere, Espainiako Estatuko Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (CGPJ) bokalen arabera, Francisco Franco bezalako fundazioek apologia frankista egitea adierazpen askatasunak babesturik dago, “biktimak ez badira umiliatzen”, Espainiako Memoria Demokratikoaren Legearen inguruko ebazpen proposamenean idatzi dutenez.

Europarlamentariek uste dute baieztapen horrek talka egiten duela 2018an Estrasburgoko ganberak indarkeria neofaxistaz onartutako erresoluzioarekin –“Ideologia eta intolerantzia faxistak demokraziaren beraren aurkako erasoarekin lotuta daude beti”, zioen testuak–. Espainiako Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak, bere aldetik, CGPJri leporatu dio biktimen artean “apartheida” sortzea eta frankismoaren biktimei ez ematea terrorismoarenei aitortzen dien babes bera, gorazarre eta umiliatzeen aurrean.

Memoria Demokratikoaren Legeak jasotzen duen puntuetako bat da fundazio frankistak ilegalizatzea; baina legea onartzeko prozesua geldi doa eta oztopoz beteta dago. Ceaquak eta Amnistia Internazionalak CGPJri eskatu diote bere ebazpena lehenbailehen eman dezala –ekainaren 7an bilduko da plenoa–, “debate parlamentarioak segi dezan”. Izan ere, erakunde horien ustez, lege proposamenak aurrerapausoak dakartzan arren, hobekuntzak behar ditu egia, justizia eta erreparazioaren arloan: “Ezin da gizarte bezala aurrera egin gizateriaren kontrako krimenek inpunitatean jarraitzen badute”.

Botere judizialaren jarrerak erakusten du oraindik kristalezko sabai asko dagoela gainditzeko. Antzeko zerbait ikusi dugu Gasteizen Terrorismoaren Biktimen Memorialarekin: milaka biktima diskriminatu eta kanpoan utzi dituela salatu du Memoria Osoa plataformak. Galtzaileen eta garaileen errelato frankista hezurretaraino sartuta dago oraindik, askatasunaren izenean oihal ustez demokratiko batez estali nahi bada ere.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Maiatzak 1: prekarietatearen eta langileen pobretzearen aurrean, zein da alternatiba?
  • Pederasten boterea
  • Laino beltzen arteko eguzki printzak
  • Nork sortu zuen Anai Artea
  • Zergatik egin du porrot greba orokorraren aukerak?

Iruzkin berriak

  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Pablo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA