Escriváren proposamena pentsioentzako: Europako funtsen tranpan harrapatuta
Espainiako Gizarte Segurantzako ministro José Luis Escrivák pentsio publikoen sistema berriz aldatzeko proposamena egin du: pentsioak kalkulatzeko epea kotizaturiko azken 25 urteak izan beharrean, azken 30ak izatea nahi du, baina horietatik 28 aukeratu ahal izan lituzke langileak, bi urte “okerrenak” kanpoan utzita. Gainera, soldata handienen kotizazio oinarria zabaltzea ere proposatu du. Escrivaren arabera, urteak aukeratu ahal izateak mesede egiten die lan ibilbidean “hutsuneak”...
Read MoreBaskoiak, erromatarrek sarituak ala zigortuak?
Irulegiko indusketek, Antzinaroko euskarazko inskripzioak dituen eta mundu osoari bira eman dion brontzezko xaflaz gain, beste hamaika aztarna baliotsu azaleratu dituzte jadanik, eta, sarritan mitoekin bete izan dugun Euskal Herriko historiaren hutsune bat betetzen lagun diezagukete. Irulegi toki estrategikoan dago, Ebro arroaren, Pirinioen eta isurialde Atlantikoaren bidegurutzean, eta horrek balio erantsia ematen dio. Are gehiago kontuan hartuta Nafarroan Antzinaroko arkeologiaren ikerketa...
Read MoreChivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik?
Arangurengo Gongora jauregian Irulegiko eskuaren aurkezpenean María Chiviteren diskurtsoa izan da, askoren harridurarako, Aranzadiren aurkikuntzaren garrantzia azpimarratzeko indartsuenetakoa eta mamitsuenetakoa. Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du “lehen mailako mugarri historikoa” dela brontzezko eskuan Antzinaroko euskarazko testu bat aurkitu izana. Egindako lanaren zorroztasuna ere azpimarratu du –75 urte bete dituen Aranzadi bezalako elkarte bat atzean egoteak ematen duen...
Read More
Iruzkin berriak