Angelu itsua
Hasiera » Hedabideak » M-11: orduko eta gaurko begiradak
Mar11 0

M-11: orduko eta gaurko begiradak

Atalak: Hedabideak, Historia, Politika

Madrilgo Atocha tren geltokian 2004ko martxoaren 11n egindako atentatua. Argazkia EFE

Gasteiz, goizeko 8:15. Martxoak hamaika ditu eta egunsentiaren hotzetik babesteko zamarrak ondo lotuta atera gara autobusetik lanera. Florida parkea gurutzatu, Zuluetaren jauregia eta Ajuria-Enea albo batera utzi, eta garitan ohiko kontrola. Ezer berririk ez. Paper eta bilera arteko beste egun bat datorkigula dirudi. Baina zurrumurruak berehala zabaldu dira, hedabideak hasi dira lehen datuak ematen interneten. Telefonoak sutan daude. Leherketak Madrilgo aldiriko trenean. Sarraskia izan da. 193 hildako.

Hogei urtek parada ematen dute Lehendakaritzan ikusi eta bizi izan genuena hobeto interpretatzeko. Etxe hartan askok ez zuen entzun beharrik izan lehenengo ordu horietan Madrilgo komunikabideetan bolo-bolo zebilena –ETAren atentatu bat izan zela– bere sententzia emateko: “Kabroiak, hau aurrera ihes bat da”, atera zitzaion bulego eta korridore haietan zaildutako goi-mailako teknikari bati, leherketen berri izan orduko. Gero etorri zen Juan Jose Ibarretxeren agerraldi goiztiar famatua, beste inor kamera aurrean jarri aurretik, esaten hori egin zutenak ez zirela euskaldunak, “basapiztiak” zirela. Eta ondoren egoitza aurrean elkarretaratzea, lehendakaria bera, kontseilariak eta pertsonal guztia bertan zirela. “Denak behera”, agindu zuen beste lehendakari baten senide oso gertukoak begirada irmo batekin. Ai-ai-ai begirada horiek… Bekadun eta praktikatako langileon artean zalantza nagusi zen ordea. “Ez da posible”. Hori zen bazkalorduan tuper arteko esaldi murtxikatuena. Gero, Arnaldo Otegik “ezta hipotesi bezala ere”, esan zuen. Eta iluntzerako, irratian Ángel Acebes espainiar ministroaren ahotsa entzun genuen: Koranaren bertsetak aurkitu zituzten furgoneta batean. Bi egun geroago, beraz, akabo gezurra, nahiz eta Madrilgo eskuindar medio zenbaitek jarraitu zuten –eta jarraitzen duten– konspirazioaren teoriekin bueltaka. Baina tartean, Angel Berrueta eta Kontxi Sanchiz hilotz utzi zituzten Iruñean eta Hernanin.

Gaur egungo begiradatik, harrigarria da Lehendakaritzan eta Sabin Etxean gehienek hasieratik nola irentsi –eta hein batean elikatu– zuten ETA izan zenaren tesia, frogarik izan gabe. Garai hartako testuinguruan kokatzeko ahalegina eginik ere, zaila ematen du sinestea. Ez al zuten informazio gehiago? Zertan ari ziren Ertzaintzako adituak? El Diario.es-en Iker Riojak pista batzuk eman dizkigu. Atentatuaren biharamunean, EAEko poliziaren Analisi eta Informazio Uniteak idatzitako txosten sekretu batek zioen Aznarren Espainiako Gobernua ETA Al Qaedarekin lotu nahian zebilela, Madrildik konfidantzazko pertsona batek emandako informazioaren arabera “denak langabezian geratuko” zirelako bestela. Berandu baina. Presak eraginda edo hauteskundeei begira izan edo ez, esanak esana zeuden.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA