Angelu itsua
Hasiera » Historia » Nafarroa 1515, bost mende erabaki gabe
Eka29 1

Nafarroa 1515, bost mende erabaki gabe

Atalak: Historia

nabarralde

Gaztelak Nafarroako erreinua militarki konkistatu ondoren, juridikoki anexionatu zuela 500 urte igaro dira. Urtero egiten den Noaingo martxan oso presente eduki zuten data hori.

Nabarralde elkarteak antolatuta, beste behin ere Noainera martxa egin zuten ekainaren 27an makina bat lagunek, Nafarroako konkistaren garaian 1521ean bertan izandako bataila erabakigarria gogora ekartzeko. Data sinbolikoa da hori, baita konkista militarra hasi zen 1512 urtea ere, edota Amaiurko gazteluaren setio ikaragarria 1522an. Aitzitik, ezezagunagoa zaigu zer gertatu zen 1515eko ekainean, Nafarroatik ehunka kilometrora dagoen Burgoseko Condestablearen etxean: Gaztelak gure erresuma zaharra juridikoki bereganatu zuen “betirako”. Halaxe esan zuen Albako duke boteretsuak nafar bakar bat ere ez zegoen sala hartan:

“Que fuese de Su Alteza [Fernando II] el dicho reyno y pudiese disponer de él en vida o muerte a su voluntad”

Nafarroako foruak eta eskubideak gorde zirela diotenen aurrean –oraindik orain Nafarroako Gobernuaren webgunean ageri zaigu “lehengo instituzio berberak” mantendu zirela eta aldatu zen gauza bakarra erregea zela– dokumentu eta ikerketa historikoek beste errealitate bat dakarkigute.

Hala, anexionatze aktan jartzen du Nafarroari dagozkion kontu guztiak Gaztelako Kontseiluaren erabakien esku geratuko zirela. Duela 500 urte, beraz, Nafarroako erreinuak erabaki eskubidea galdu zuen formalki.

1515eko ekainaren 30ean Nafarroako Gorteen delegazio bat gerturatu zen Burgosera, kontraforuak bertan behera utz zitzatela erregutzeko. Baina Fernandok ez zituen hartu eta ez zuten Condestablearen etxea zapaldu ere egin. Hortik egun gutxira etxe horretan bertan egindako ekitaldi solemne batekin espainiar erregeak berretsi zuen Nafarroa Gaztelaren mende geratzen zela.

asironJadanik inork gutxik jartzen du zalantzan Nafarroa biolentziaz eta indarrez konkistatua izan zela; diskurtso hori irabazita dago 2012an ospatu zen bosgarren mendeurrenaren karietara zabaldutako argitalpen eta mezuekin.

Foruak, eta erabaki eskubidea: seguruenik eremu juridiko horretan kokatuko da hemendik aurrerako eztabaida historikoa. Are gehiago Espainiako Estatuko erkidegoen egitura administratiboa berriz ere zalantzan den honetan.

Nafarroak ez zuen erabaki, horixe izan da Noaingo Martxari aurten Nabarraldek jarritako goiburua, 1515eko gertaera hari aipamen eginez. Larunbateko ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Fredi Paya bertsolariak pregoilari gisa eta Nafarroako aldaketa haizearen ikur bilakatu den Joseba Asiron Iruñeko alkate berriak.

Nafarroan gertatu den aldaketa politikoak, izan ere, beste harreman-estrategia bateranzko bidea ireki dezake. Enric Juliana kazetariaren ustez, euskal kontzertu ekonomikoaren eta Nafarroako hitzarmenaren kontrako eraso populistek lurraldeon konfluentzia ekarriko ei dute. Eta zeinek daki, agian duela 500 urte galdutako “erabaki eskubide” hura berreskuratzeko lehen urratsa izango da.

Iruzkin bat

  1. txotxolopitecus | 2015-06-29 at 18:17

    Orain errelato historikoa ere erabakitzeko eskubide apolitizatuarekin kakaztu behar degu?

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA