Angelu itsua
Hasiera » Azpiegiturak » Zementugilearen malkoak
Urt18 0

Zementugilearen malkoak

Atalak: Azpiegiturak, Ekonomia, Ingurumena

Olatzagutiko porlan fabrika.

Zementugileen  lobbyak aste honetan sos garrasi lazgarria egin du, bere egoeraz denok jabetu gaitezen.  Antza, 1936ko gerra zibiletik ezagutu ez den beherakada handiena izan du zementu kontsumoak.  Baina nondik sortu dira malko horiek? Zeren eskean ari dira?

Oficemen Espainiako zementugileen elkarteak emandako datuen arabera, 2012an aurreikuspen guztiak gainditu dira eta zementu kontsumoa 20 milioi tonatik 13 milioi tonara murriztu da Espainian, “eta okerrena da 2013rako %20ko jaitsiera izatea espero dugula” diote Oficemenetik.

Higiezinen burbuilaren zartakoaz gain, beste arrazoi bat ematen du lobbyak egoera katastrofikoa azaltzeko: kostu energetikoak. Hau da, elektrizitatearengatik gehiago ordaindu behar duela orain lehen baino. Espainiako Gobernua industriari tarifak igotzeko asmotan dabil eta zementugileak ez dira kontent.

Antza, salneurri horiekin, ezin dute kanpoan lehiatu eta esportazioak eskasak dira sektorean. Norbaitek badaki zer zentzu duen 2,8 euro balio duen 35 kiloko zaku bete porlan, esaterako Poloniara eramatea, han bertan zementua egiterik badute?

Oficemenen ohar laburrean, lerro artean, igarri daiteke Gobernuari neurriak hartzeko eskatzen ari direla.  Zein ote neurri horiek? Esaterako, konpainia elektrikoekin harreman zuzena izatea  eta hornidura kostua soilik ordaintzea, faktura osoa ordaindu behar izan gabe, herritar guztiok txintxo-txintxo egiten dugun moduan.

Hondakinak erretzea “gizartearentzat onuragarria”

zementugileen estrategiaz gehiago jakin nahi duenak Cinco Días-en iazko urrian agertutako gutun hau irakurtzea besterik ez dauka. Juan Béjar Ochoa Oficemen-eko eta Portland Valderrivaseko presidenteak –Olatzaguti eta Lemoako zementu fabriken buruak– ahobizarrik gabe agertzen ditu beren desioak eta sabelkeriak.

Juan Béjar, zementugileen burua.

Béjar-ek dio beste herrialdeetan industriek kostu energetikoak murriztu dituztela lehengai fosilak hondakinekin ordezkatuz,  “sinplea eta gizartearentzat onuragarria” omen dela hori. Hitz gutxitan, erregaiagatik ordaindu beharrean, orain kobratu egingo dute, eta hobariak ere jasoko dituzte, legedi anker batek diolako hondakinak ez direla erretzen, “balorizatu” baizik.

Hori da zementugileek egin nahi duten negozioa. Norbaitek badaki  hondakinetako haragi puskak erreaz zein etekin atera litekeen energia-efizentziaren ikuspuntutik? Hiri hondakinen berotze ahalmena petrolioarena baino bost aldiz baxuagoa da, hortik atera kontuak.

“ Sektoreak Administrazioaren babes osoa behar du, erregai fosilak alternatiboez ordezkatzeko” zioen erreguka Béjarrek. Hiru hilabete geroago Nafarroako administrazioak kasu egin hondakinak erretzeko baimena eman berri dio Béjarrek presiditzen duen konpainiaren Olatzagutiko fabrikari.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA