Fontanaren klase magistrala
Fakultateko gelako aulkira itzularazi digu hiru orduz. Gure jakin mina asetzen saiatu da pazientzia osoz, zalantzak argitzen, akatsak zuzentzen… Pompeu Fabrako ikasleekin egiten duen moduan. Vamos a ver batekin hasi du klase magistrala egonarriz. 172. Larrun aldizkaria izan da Josep Fontanarekin (Bartzelona, 1931) izandako elkarrizketaren emaitza.
Josep Fontana historialaria da, analista, ekonomian jantzia, irakaslea, editorea… Bere pentsaeraz gehiago jakin nahi duenak ikus dezake, esaterako, TV3ko Els Matins saioko elkarrizketa, eta Kataluniaz eta burujabetzaz duen iritzia jakiteko irakur dezake Enric Gonzalezekin Jot Down aldizkarian izandako berriketaldia, baita Vilaweb-i 2007an esandako hitzak ere, (“M’apunto a la independència si és ralitzable sense danys per ningú”). Bestalde, egungo munduaren norabideaz lezio ugari eman ditu Fontanak Más allá de la crisis hitzaldi aski ezagunean.
Guk, ordea, beste lan baten peskizan ireki dugu bere bulegoko atea. Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Pasado & Presente, 2011) liburua arrastoa utziko duen horietakoa da. Fontanak 80 urterekin jo du goia, bere lan monumentalena idazteko 15 urte behar izan ditu: 1.230 orrialde, azkeneko ia 300ak bibliografia infinitu bati errepasoa emateko. Orain arteko historiografiaren errebisio kritikoa da honakoa, beste historia bat. Gerra hotzaren gezurra agerian uzten du, bizi dugun krisi sistemikoaren erraiak disekzionatu, agintari gorenak karikatura eta ironiaren bidez larrutu, anekdotak irakasgai bihurtu…
Obra honekin Fontana “mundu mailako historialari” bihurtu dela dio Borja de Riquer katedradunak El Paíseko aipamenean. Egungo mundua historia sozialaren bidez ulertzen saiatzeko E.P. Thompson, Eric Hobsbawm, Pierre Villar edo Tony Judt irakurtzea ondo dago, baina Fontana irakurtzea, ezinbestekoa da.
—————————————–
ARGIAk Josep Fontanarekin izandako elkarrizketaren une esanguratsu batzuk honako bideoan bildu ditugu:
Iruzkin bat
Trackbacks/Pingbacks
- Kartzelarik gabeko herria | Angelu itsua - [...] zerbait gertatu zen Sobiet Batasunean, baina alderantziz. Fontanaren Por el bien del Imperio liburuan irakur daiteke. Nikita Jrushchovek 1959an…
Zorionak talde guztiari elkarrizketagatik. Luxua.