Esperantzara kondenatuak
General Motorsen krisiak ezinegona sortu du Pasaiako portuan autoen garraioaz arduratzen den UECC enpresan. Zaragozan dagoen Figueruelaseko planta da Pasaiako portuko bezero nagusia, urtean planta horretan egiten diren Opel markako 54.000 auto baino gehiago mugitzen dira Pasaian, auto guztien %68. “Figueruelasen pasatzen den guztiak eragiten digu” zioen atzo Rafael García Lekue zuzendariak El Diario Vascon. Badirudi oraingoz arnasa hartzeko moduan direla, Kanadako Magna enpresa orain arte...
Read MoreHurrengo mobilizazio orokorraren zain
Atzo iluntzeko ETB2ko informatiboetan kontrastea itzela izan zen, zinez, kate horrek greba orokorrari buruzko kontakizuna egin zuenean. Herrialdez-herrialdeko errepasoa ematen hasi zirenean bai Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eragin “desberdina” (hitz magiko hori) izan zuela esaten zuten, eta berriemaileek azpimarratzen zuten hirietako komertzioetako “pertsianak itxi eta ireki” aritu zirela egun osoan pikete informatiboak pasatzen zirenean. Deigarria izan zen, batez ere, Bizkaian greba...
Read MoreMelea
Aste bete falta da greba orokorrerako eta itxura guztien arabera beroketa lanak intentsitate handiagoz egingo ditu gehiengo sindikalak datozen egunetan. Izan ere, azken egunetako “beste” boom mediatikoarekin erdi ezkutuan eduki dute greba deialdia zenbait hedabidek, baina Euskal Herrian eragin nabarmena izango duen protesta baten aurrean isiltzea nabarmenegi litzateke jada. Zein ildotan kokatuko da greba atariko eztabaida? Hori ekipo bakoitzaren estrategia eta abileziaren arabera izango da,...
Read MoreSan Markosek inbertsioa handituko du gai organikoen bilketa eta tratamendua hobetzeko
San Markos Mankomunitateak 2008 urteko aurrekontuak aurkeztu ditu. Inbertsioen atalean –3 miloi euro– Garberako zentro komertzialeko Garbigunerako eta konpostguneak sortzeko partida garrantzitsua bideratu dute. “Erraustegia ez dela beharrezkoa demostratuko dugu” esan du Imanol Azpiroz lehendakariordeak. Lehenengo konpostgunea Usurbilen eraikiko dute eta herri horretan dira atez ateko zabor bilketa sistemarekin hastekoak urte bukaera aldera. Dena den, konpostgunea oraindik irekita egongo...
Read MoreTransgenikorik Gabeko Erregioen Sarea Euskalduna jauregian elkartuko da
GAOrik (Genetikoki Aldatutako Organismoak) Gabeko Europako Sarea Bilbon elkartuko da gaur hasi eta bihar arte iraungo duen VI. Biltzarrean. Sarea duela urte batzuk sortu zen, 2003an Europako Batzordeak nekazaritza konbentzionala eta transgenikoaren koexistentzia garatzeko egindako aholkuaren ondotik. Talde ekologista eta erakunde ugarik salatu dute bi nekazaritza ereduak bateraezinak direla, labore konbentzionalak transgenikoez kutsa baitaitezke eta erabat hondatu. Egoera horri erantzuteko...
Read MoreAtzoko eta gaurko bidelapurrak Txorokilen
Arratia Bizirik plataformak antolatuta mendi martxa egingo dute datorren igandean (24) Zeanuriko Txorokil parajera. Bertan irekitzeko asmoa duten harrobiaren kontra protestatzeko izango da ibilaldia. Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen artean ezkutaturik dagoen ingurunea da Txorokil, EAEko korridore ekologikoen sarean sartua, eta pagadi bikainak, haitzuloak eta desagertzeko bidean dagoen fauna gordetzen dira bertan; Saldropoko hezegune ederra ere harrobia eraiki nahi duten eremutik gertu dago...
Read More
Iruzkin berriak