Amazonen opari bat
Amazonek, Jeff Bezos magnatearen konpainia estatubatuar erraldoiak, dirutza gastatuko du Aragoin dituen hiru datu-zentroak handitzeko. Bere filial Amazon Web Servicesek (AWS) 15.700 milioi euro jarriko ditu Huescan eta Zaragozan, Pirinioetatik datorren Gállego ibaiaren inguruan dituen “laino” edo cloud azpiegituren tamaina sei aldiz biderkatzeko. Munduko gune handienetako bat sortuko dute Erriberatik apenas ehun kilometrora. Internet bidezko denda global hegemonikoaren txanponaren beste...
Read More1979ko Tuterako gertaerak: Espainiako Gobernuak “harreman estuagoa” eskatu zien AEBei tiro poligonoa erabiltzearen truke
Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter hartan, festa baketsu bat tragedia bihurtarazteko? 1979ko ekainaren 3an mugimendu antinuklearrak Tuteran antolaturiko jaialdian poliziak zentzurik gabeko oldarraldia hasi zuen festa giroan zegoen...
Read MoreAHTk ez luke energiarik aurreztuko 2086 arte, lasterren jota
Ez 2023an, ez inoiz. Euskal Y trenbide proiektua ez da sozialki errentagarria izango, ezta ingurumenari dagokionez ere. EHUko Hegoa institutuaren lan batek hori baieztatzeko ebidentzia enpirikoak argitaratu ditu. Arantxa Tapiak Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako sailburuak abiadura handiko trenaren obren amaiera data 2023ra atzeratu izanak hautsak harrotu ditu. Hasieran, 2015 zen, gero, 2019, orain 2023… Atzerapenez eta oztopoz jositako proiektua izan da hasieratik Euskal Y delakoa....
Read MoreZer egin dute Bidasoaldeko urarekin?
Jaizkibel Mendia Babes Dezagun elkarteak salatu du Txingudiko mankomunitateak plubiometria faltsutu zuela, Jaizkibelgo akuiferoen ustiaketa justifikatzeko. Txingudiko Mankomunitatearen Txintzer sozietate anonimoak 2007 eta 2012 arteko datuak faltsutu zituen, Bidasoaldeko herriak hornitzeko erabiltzen den Endarako urtegian euri gutxiago egin zuela azaltzeko. Hala dio Jaizkibel Mendia Babes Dezagun (JMBD) elkarteak. Txinzerren 2007-2012 urteetako memorietan azaltzen den euri kopuruak ez du bat...
Read MoreElurre Lazkaomendin
Elurra [Esanahi ofiziala]: Hodeietatik maluta edo izotz-pikor zuritan erortzen den ur izoztua (Harluxet hiz.) [Goierriko adiera]: Norbait edo zerbait aldrebestuta dabilenean; ohiz kanpoko gertaeretan; xelebrekeriak nabarmentzeko. (Adib.: Aurten e ingo do elurre!) Bada hori, ekainean gaude eta… Lazkaomendin aurten elurra seguru.
Read MoreDinamita gehiago Okzitaniako Tolosan
Okzitaniako Tolosako AZF enpresan 2001ean gertatutako leherketaz ikerketa baten berri eman du Sud Ouest egunkariak. Ikerketaren emaitzek hankaz gora jartzen dute orain arteko bertsio ofiziala, istripu kimikoa izan zela dioena. Laurent Jacob ingeniariaren ikertaldeak dio ondoko enpresan izandako isuri batek sortu zuela leherketa-katea. Zergatik sortu zen ordea isuria? Galdera horri ezin diotela erantzun diote, atentatuaren hipotesiari berriz ere atea irekiz. Ikerketak hautsak harrotu ditu, eta...
Read MoreBilduren “zabortegiak”
“Zabortegi batzuk itxi eta besteak irekiko dituzte” zioten oposizioko twittek eta retwittek behin eta berriz. Eguna bizi-bizi joan zen hondakinen inguruan engaiatuta dauden guztientzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen planaren garapen berria (pdf) aurkeztu zuen eta 2020 arteko helburuak zehaztu zituen: %75eko birziklapen tasa, Lapatx, Sasieta eta Urteta zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta berri, errauskailurik ez, erreusa 206.000 tonatik 77.000 tonara murriztea… Bi dohain handi...
Read MoreFCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan
Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da. Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez bakarrik Sakanan, baita Arabako...
Read More“Japoniako krisia Txernobyl da, kamera geldoan”
Esaldi hori irakurri diogu Marcel Coderch ingeniariari, El Temps egunkarian (1397 zk) egin dioten elkarrizketan. Energia kontuetan aditua izateaz gain, Kataluniako Generalitatearen Garapen Iraunkorreko Aholku Batzordeko kide ere bada Coderch, eta esaldi gorriak bota ditu: “Uste dut honek guztiak eszenatoki okerrenean amaituko duela”, “Frantziako gobernuak esan du: Txernobyl baino okerragoa izan liteke”. Gemma Aguilera kazetariak egindako elkarrizketa laburra da, baina Coderchek...
Read MoreNork esan zuen antinuklearra hilda zegoela?
Bat baino gehiago harrituta geratuko zen Alemaniako Saxoniako basoetan egunotan ikusten ari garen borrokaren aurrean. Aldaketa klimatikoaren aitzakiapean, erregai fosilen agortzearen akuilupean, nuklearren aldeko jarrera indartzen hasi zela ematen zuen, 70eko mugimenduaren sortzaileetako batzuk ere hasiak ziren balantza nuklearren alde jartzen. Zapaterok Garoñaren bizitza luzatu zuen iaz, behin betiko itxiera data ere iragarri zuen: 2011. Baina ezer ez da behin betiko, behin betiko egiten den...
Read More
Iruzkin berriak