Lehen Mundu Gerran euskal presoei grabatutako kantak entzungai jarri dituzte Berlingo Etnologia Museoan
Alemaniako zientzialariek 1915 eta 1918 artean grabaketak egin zizkieten gatibu-esparruetan zeuden jatorri ugariko presoei. Tartean, 70 kanta baino gehiago daude euskaraz. Argizarizko zilindroetan gordeak dauden artxibo soinudunok digitalizatzen ari da Berlingo Etnologia Museoa eta erakusketa zabaldu du behin behineko emaitzekin. Erakusketa 2015eko apirilaren 6ra arte dago zabalik eta preso euskaldunei grabatutako kantetatik, hauek jarri dituzte entzuteko moduan: Gernikako Arbola, Adios izar...
Read MoreGalerna, gaurko egun batez
Gaurko egun batez, 1936ko urriaren 15ean harrapatu zuten frankistek Galerna bakailao-ontzia, Pasaiatik 17 miliatara. Bertako tripulazioak eta pasaiariek ez zuten akabera onik izan. Batzuk Ondarretako eta Ezkabako presondegi makurretan amaitu zuten, bestetzuk Hernaniko hilerriko zoko ilunean. Orduko lekuko biziak aurkitzea zaila da jadanik, horietako bat da Carmen Etxeberria Urreaga. “Cuesta de la Muertetik eta gure etxetik sartzen ziren gurdian. Ni ezagututa nago hori, baina barrena...
Read MoreFelix Padin, anarkista azken unera arte
Felix Padin Gallo anarkista bilbotarra asteartean hil zen 98 urte zituela. 1936ko Gerran eta ondoren hamaika sufrimendu pasatakoa zen Padin, sei urtez langile batailoietan ibili zen esklabo. Abuztuan lehen aldiz azaldu ahal izan zuen hori guztia auzitegi batean, Argentinako Maria Servini epaileak frankismoaren krimenen kontra daraman auzian. “Bidankozetik Igarira zihoan errepidea egin genuen diziplinazko langile batailoi batean, 1940tik 1942ra.600 preso-edo. Dena eskuz: harria harrobitik...
Read MoreOtsoportillo, 2014
Hasierako irudian eta segidakoetan Urbasan Otsoportillorako bidean dagoen “fusilatuen simako” monumentua ageri da. Duela egun batzuetako goiz lanbrotsuan ateratako argazkiak dira. Urtero, iraileko lehen igandean, omenaldia egiten zaie frankistek bertara jaurti zituzten 200 errepublikarrei. Aurten ere hala izango da, irailaren 7an, Sare Antifaxistak antolatuta. Monumentua 80ko hamarkadan paratu zuen Jose Ramón Anda eskultoreak eta pixkanaka bertso eta apaingarri gehiagoz hornitu dute...
Read MorePunta-puntako ikerlariak izango dira Iruñean oroimen historikoaz egingo den topaketan
Deshobiratze prozesuetan, auzi judizialetan eta 1936ko gerrako historia ikertzen punta-puntan dabiltzan adituak izango dira Nafarroa, oroimena irabazten jardunaldietan, irailaren 12tik 14ra. Queralt Solé gerra zibileko hobi komunetan adituak eta Ana Messuti abokatu argentinarrak hartuko dute parte, besteak beste. Nafarroako Fusilatutakoen Senitartekoen Elkarteak (Affna) antolatuta, Oroimen Historikoaren Mugaz Haraindiko IV. Topaketen egoitza izango da Iruñea aurki. Irailaren 12an hasiko dira...
Read MoreNBEk errieta egin dio Espainiari gerra zibileko desagertuak ahaztu nahi dituelako
Abuztuaren 30arekin munduko hainbat txokotan Desagertuen Nazioarteko Eguna gogoratuko den honetan, Nazio Batuen errelatoreak, Pablo de Greiffek, txosten oso gogorra (pdf) argitaratu du Espainiako Gobernuaren kontra, gerra zibileko eta frankismoko krimenak ikertu nahiz erreparatzeko ezer gutxi egiten duelako. De Greiff Espainiako Estatuko eta erkidegoetako ordezkari ugarirekin bildu zen joan den martxoan: ministroak, idazkariak, botere judizialeko goi karguak, zuzendariak… Esaterako,...
Read MoreLumentzako labarren sekretu guztiak
Zergatik arkeologoak orain arte ez dira ohartu bi bisonte erraldoi begira zituztela? Lekeitioko kobazuloaren labarretan aurkituko margolanen xehetasun eta irudi gehiago dakarzkigu hona. Kobie paleoantropologia aldizkarian argitaratu dituzte Diego Garate Maidagan, Joseba Rios Garaizar eta Aitor Ruiz Redondo arkeologoek euren aurkikuntzaren emaitzak. Kobazuloan sartu eta berehala sala nagusia dago, hortxe egin zituen Barandiaranek indusketa gehienak 1921ean. Baina aurreraxeago, pasabide estu...
Read MoreHistoria ezagutu, interpretatu eta erreparatu egin behar da, Azkuna jauna
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ez du udaletxean dauden alkate frankisten koadro bat bera ere kenduko. “Historia errespetatu egin behar da, molestatu arren”, esan du. Espainian eskuinak Francoren diktadurarekin erabili duen argudio bera da: gertatu zena gertatu zen eta bakean utzi behar da. Bilduk ez diola leziorik emango, berak porrazoak eta komisaria ere ezagutu dituela… Halaxe defenditu da jeltzalea. Udaletxean garai guztietako alkateen koadroak daudela dio eta epaile baten aginduz...
Read More“Atención atención Martín Villa es un….
…cabrón”. Halaxe kantatzen genuen, txikiak ginela, Extremadurara gurasoekin joaten ginenean. Isiltzeko esaten ziguten azkar demonio, hura ez zen Euskadi. Rodolfo Martín Villa, besteak beste 1976etik 1979ra Gobernazio ministro izandakoa. Nork esango lioke urte haietan egindakoagatik gaur azalpenak eman beharko zituenik? “Bekatu ugari egotzi ahal zaizkit, batzuk mortalak. (…) Baina lasai nago, ez dit lorik kendu minutu bakar batez ere”, adierazi du Catalunya Radion frankista...
Read MoreHernani, pueblo de la tradición de España
Egun tristea dut gaurkoa. 34 urte bete ditut, eta lehen aldiz ikusiko dut gure herriko udaletxean piper-potoa jarrita. Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko delegatuak honako oharra kaleratzea besterik ez da falta: “El siglo de las melancolías sin recato esparció por el mundo el nombre de Hernani. Hoy, nuestra santa rebeldía, victoriosa al fin, rescata la eufonía del nombre, Hernani: pueblo de la tradición de España”. Dena den, okerrago izan zitekeela aitortzen dut....
Read More
Iruzkin berriak