Perezaguako komunistak
Zigoitiko Etxaguen herrixkako elizaren ondoan, errepide batek erdi estalita, 1936ko hobi bat azaleratu du Aranzadik, Euskal Herrian orain arte berreskuratu den handienetakoa da. Facundo Perezagua batailoi komunistako kideak omen dira. 2010ean Abantoko Enarak dantza taldeak ikuskizun berezia sortu zuen gerran ibilitako batailoi errepublikarren omenez. Goiko bideoan zati esanguratsuenak ikus daitezke. Besteak beste, Facundo Perezuaga batailoiak Legutioko eta Asturiasko borrokaldietan izandako...
Read MoreBoterea salbu, dena da ilusio
Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Josep Fontanarekin izandako elkarrizketan. Minutu dezente generaman boterea eskuratzeko moduez hitz egiten, marxismoaren eta anarkismoaren praxiez, goitik edo behetik sortutako eraldaketa sozialaz… Eta azaldu zigun Perun izan zenean –Sendero Luminosoren garai gogorrenetan– estribillo iraultzaile horixe kantatzen zutela Limako presoek Warszawiankaren doinupean: “Nahi duzuen usaina izan dezake horrek, baina hausnarketarako balio du: oso zaila da...
Read MoreFontanaren klase magistrala
Fakultateko gelako aulkira itzularazi digu hiru orduz. Gure jakin mina asetzen saiatu da pazientzia osoz, zalantzak argitzen, akatsak zuzentzen… Pompeu Fabrako ikasleekin egiten duen moduan. Vamos a ver batekin hasi du klase magistrala egonarriz. 172. Larrun aldizkaria izan da Josep Fontanarekin (Bartzelona, 1931) izandako elkarrizketaren emaitza. Josep Fontana historialaria da, analista, ekonomian jantzia, irakaslea, editorea… Bere pentsaeraz gehiago jakin nahi duenak ikus dezake,...
Read MoreAberria eta askatasuna
Euskaldunek Kubako independentzia gerretan izandako jokaeraz liburua argitaratu du Txalapartak: Patria y libertad. Los vascos y las guerras de independencia de Cuba (1868-1898). Benetan gomendagarria. Irakurlea segituan konturatuko da euskaldunak mundutarrak garela. Liburua hezurmamitzen duen aferatako bat esklabotza da. Ezin bestela izan XIX. mendeko Kubaz aritzean. Eta esklabotzaz aritzean, ezin Julian Zulueta (1814-1878) aipatu gabe utzi, “Ameriketako azken negrero handia”, Hugh...
Read More1936ko fusilatzeen froga grafikoa
Ez da Robert Caparen foto ezezagun bat, ezta Ferroleko artxibo militarrean gordeta zegoen dokumentu ezkutua ere. Baina askorentzat esanahi handia izango du. 1954an aireplanotik ateratako irudi honetan orban zuri lotsagarria ageri da Hernaniko hilerriaren bazterrean. Sendatu gabeko zauria. 1936ko iraila eta azaroa artean hortxe ehortzi zituzten 200 lagun ingururen hilotzak, frankistek beruna eman ondoren. Hura bizi izan zutenen memoria gero eta lausoago iristen zaigun honetan, gertaera haiek...
Read MoreCastilblanco basatia
Extremadurako Castilblancon, gure abuelok eta abuelak lan egin zuten herrian, lau guardia zibil hil zituzten 1931ko urtezaharrean. Alkateak guardia zibilei agindu omen zien manifestazio bat eragozteko eta halako batean pertsona bat hil zuten tiroz. Herritarrek, asaldatuta, guardia zibilen kontra egin zuten matxeteak, labanak eta harriak erabiliz. Matrailezurrak hautsi zizkieten, begiak atera, inguruan dantza egin zuten… Amorru kolektibo baten pean aritu ziren. Castilblancoko Gertaerak deitu...
Read MoreZer dago Aberri Eguneko azal historikoaren atzean?
Aste honetako ARGIAri azal esanguratsua eman diogu. 1964an Gernikan egindako Aberri Egun historikoaren irudi ezaguna da. Mutil bat ageri da, Juntetxeko haritzaren aurrean, txapela kenduta eta burua makurtuta. Euskal erresistentziaren suspertzea irudikatzen du, eta Frankismoaren kontrako borrokaren irudikari grafikoan leku garrantzitsua dauka. Gure azalean kolorea eman diogu argazkiari, nolabait gaur egunera ekartzeko. Argazkia baina, Caracaseko Gudari aldizkarian kaleratu zuten, propio...
Read MoreIlea moztu zioten emakume hura
Martxoaren 9a da, gaur ere emakumearen eguna. Eta ezin ditut burutik kendu herenegun gertuko pertsona batek kontatu zizkidan gauza batzuk –mila esker, Tere!–. Jakin banekien emakumeei sekulakoak egin zizkietela gerran eta gerraostean, jakin banekien errizino olioarena, eta ilea moztearena, eta abar… Baina hotzikara ematen du hura ikusi eta bizi izan zuen amona baten ahotik kontu horiek entzutea. Hernanin mordo bat izan ziren ilea moztutako emakumeak, denak batera eramaten zituzten Kale...
Read More35 urteko ikurrina dugu etxean
Etxean badugu ikurrina zahar bat. Amak egin zuen. Oihal zatiak erosi zituen, han berdea, hemen gorria… eta ahalik eta txukunen josi zituen elkarrekin. Orduan debekatua zegoen ikurrina erakustea, 1976a zen. Baina sumatzen zen laster legalizatuko zutela. Amak espresuki egin zuen egun horretarako. Eta egun hura 1977ko urtarrilaren 19an iritsi zen. Bezperan “alkateen taldea” izenez ezagutzen zen mugimenduko hainbat udalburu Madrilera abiatu ziren Martin Villa Gobernazio...
Read MoreArtxibo militarretan zer agertuko esperoan
Espainiako Defentsa Ministerioak bere artxiboetan klasifikaturik dauden dokumentu ugari kontsultagai jarriko dituela jakinarazi zuen Carmen Chacón Defentsa ministroak. Gaur El País-ek aurreratu digunez, guztira 10.000 dokumentu lirateke, eta 1936tik 1968ko tartea hartzen dute. Badirudi, hauteskundeen gertutasunagatik erabakia ez dela lehenago hartu, lana nahiko aurreratua zegoen arren. Baina ez da ziurra agiri horiek publiko egingo dituzten, horrelako kontuetan oso uzkur agertu izan...
Read More
Iruzkin berriak