‘Basques in the West’ Kalifornian: Diasporaren mugak gaindituz
Kaliforniako Bakersfield-en historialari eta ikerlari ugari bilduko da AEBetako Mendebaldeko euskaldunez hitz egiteko, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren V. edizioan. Estatu hartako unibertsitatean egingo dira Basques in the West izeneko jardunaldiak, bertako euskal etxeak, NABO federazioak, Euskosarek eta Kaliforniako Unibertsitateak antolatuta. Zer ekarpen egin diote euskaldunek Mendebaldeari? Galdera horri erantzuten saiatuko dira Kaliforniako mintegian eta horretarako alor ezberdineko...
Read MoreMemoria historikoa: Garzonek ezkilak ukitu nahi dizkio Elizari
Gerra Zibilean frankistek hil zituzten milaka pertsonen zentsua osatu nahi du Baltasar Garzon epaileak. Kontua jakina da. Horretarako informazioa eskatu die, besteak beste, Administrazioaren Artxibo Orokorrari, Erorien Haraneko abadiari eta Espainiako Apezpikuen Konferentziari. Garzonen diligentziek zalaparta sortu dute eta berriz ere agerian utzi 36ko memoria historikoaren berreskurapenak jendartean duen eragina. Sektore kontserbadoreenek “iraganean nahastea” egotzi diote epaileari. Aldiz,...
Read MoreNorteko Trenbidearen azken habeak liburu berri batean
Beasaindik Otzaurteraino doan trenbidearen eraikuntza eta historia aztertu dute Pello Joxe Aranburu eta Luis Mari Intzak. Liburua ikerlan zabalago baten bigarren zatia da eta hilaren 17an aurkeztuko dute Zegaman. Otzaurteko pasabideak buruhauste ugari eman zien XIX. mendeko ingeniariei eta tunel luzeen eraikuntzak sortutako istripu, zailtasun eta istiluak herritarren gogoan geratu dira. Norteko Trenbideak Gipuzkoan egindako ibilbidea bi zatitan bereizi behar da garbiro: Irundik Beasainera...
Read MoreNabarra, bakailaoa arrantzatzeko jaioa
Notiziak eztanda egin du alde guztietan. Nabarra ontziaren aztarnak izan daitezkeenak aurkitu ditu Aztik Bermeo pareko itsas uretan. Matxitxakoko batailan Canarias kruzero erraldoiak hondoratu zuen Nabarra eta berarekin batera 29 gudari. Borroka desproportzionatuak hainbat ordu iraun zuen eta frankistak gerla-ontziz mozorrotutako bakailao itsasontziarekin jolastu zuen nahi bezala. Gudariek erakutsitako balentriaren memoriak gaur arte iraun du eta aurkikuntza historikotzat jo dute itsas hondoan...
Read MoreAtzoko eta gaurko bidelapurrak Txorokilen
Arratia Bizirik plataformak antolatuta mendi martxa egingo dute datorren igandean (24) Zeanuriko Txorokil parajera. Bertan irekitzeko asmoa duten harrobiaren kontra protestatzeko izango da ibilaldia. Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen artean ezkutaturik dagoen ingurunea da Txorokil, EAEko korridore ekologikoen sarean sartua, eta pagadi bikainak, haitzuloak eta desagertzeko bidean dagoen fauna gordetzen dira bertan; Saldropoko hezegune ederra ere harrobia eraiki nahi duten eremutik gertu dago...
Read MoreEAE-ANV, bisagrak eta itxitako ateak
Duela gutxi Jose Luis de la Granja historialariak II. Errepublikari buruzko bere ikerlanaren berrikuspena argitaratu du honako izenburupean: Nacionalismo y II. República en el País Vasco. Estatutos de autonomía, partidos y elecciones. Historia de Acción Nacionalista Vasca: 1930-1936. EHUko katedratikoak dio ANV giltzarri izan zela Euskal Herrian Errepublikako urteetan. El País egunkariari emandako azalpenetan EAJ eta PSOE artean kokatzen du alderdi “ekintzailea”, “alderdi...
Read MoreGasteizko Seminarioak altxor batzuk erakutsi, beste batzuk ezkutatu
Datozen egunotan Bibliari buruzko erakusketa ikusteko aukera izango da Gasteizko katedral berrian Elizbarrutiko Seminarioak antolatuta –hilaren 9tik 24ra–. Erakusketa pastorala da dudarik gabe, Biblia: Bere askatasuna bilatzen duen herri baten historia izenburuan nabarmen ageri da arduradunek ezkutatu ez duten intentzionalitate hori: “Jainkoaren ahotsak gaur egun bizia eta eranginkorra izaten jarraitzen du” esan zuten atzoko aurkezpenean, tartean zeuden Gasteizko gotzain Miguel...
Read MoreMexikoko maleta batek mundu osoko historialariak aztoratu ditu
Ustekabeko aurkikuntza bat egiten den bakoitzean halako zirrara bat sortzen zaie historialari eta adituei. Mundu osoko blog, egunkari eta foroak kea dariela daude Mexikon Capa, Seymour eta Tarok Gerra Zibilean ateratako argazkien 3.000 negatibo azaldu direlako. Ez da gutxiagorako, kontuan izanik orain arte Capak gerra hartan ateratako 500 argazki inguru ezagutzen zirela soilik. “Argazkilaritzaren Grial Santua” dela esan du New Yorkeko Argazkilaritza Garaikideko Zentroko arduradunak....
Read MoreKaldereroek inauteriak iragarriko dituzte asteburuan
Ijito eta zingaroz jantzitako hamaika konpartsa ibiliko dira asteburu honetan Euskal Herriko hainbat herritako kaleetan barrena. Donostian 17 konpartsa aterako dira larunbatean (26) eta “Primitiva” deiturikoa otsailaren 9an; horretaz gain Andoainen, Tolosan, Irunen, Eibarren, Hernanin, Beran, Iruñean… ere kalderero taldeak aterako dira urtero bezala. Kantu eta antzerkien bidez inauteriak iragarriko dituzte, hamarkada ugari dituen ohiturari jarraituz, aurten gainera, inoiz...
Read MoreIlustrazioaren “argiak” aztertuko dituzte Azkoitiko Insausti jauregian
Gaurtik (14) hasi eta larunbata bitartean Ilustrazioa, ilustrazioak izeneko nazioarteko kongresua egingo da Azkoitiko Insausti jauregian, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatua. XVIII. mendeko korronte historikoa gertutik aztertuko dute bertara bilduko diren adituek. Besteak beste, Ilustrazioa kontzeptua definitzen ahaleginduko dira, eta Euskal Herrian izandako mugimenduak ere izango dituzte hizpide. Duela urtebete zabaldu zuten Azkoitiko (Gipuzkoa) Insausti jauregi berritua. Bertan...
Read More
Iruzkin berriak