Marcelo Usabiaga hil da, militante komunista historikoa
Frankismoaren errepresioa bere haragitan bizi izan zuen: 21 urte igaro zituen kartzelan, esklabo gisa ere aritu zen langile batailoietan, eta Meliton Manzanasek torturatu zuen. 98 urterekin hil da Usabiaga, bere ideiak inoiz alboratu gabe. Marcelo Usabiaga (Ordizia 1916, Donostia 2015) oso ezaguna zen oroimen historikoaren berreskurapenaren aldeko mugimenduetan. Bere lekukotza indartsuak ez zuen inor hotz uzten, eta ARGIAn ere birritan azaldu ditu gerran eta Frankismoan bizitako esperientziak,...
Read MoreSanferminak 1978-2015, duintasunaren itzulera
1978ko Sanferminetako istiluetan poliziak hildako Germán Rodríguezen oroitarri aurrean omenaldia egingo dute beste behin iruindarrek. Ekitaldian Iruñeko udal gobernuko ordezkariak izango dira 36 urtean lehen aldiz, tartean Joseba Asiron alkatea. Eguerdiko 13:00etan izango da, Orreaga etorbidean. Nafarroako Radio Rebelde Republicana-n elkarrizketa izan dute gertaera haiek argitzeko lanean diharduen Sanfermines 78 Gogoan plataformako kide Xabier Barberrekin. Bere esanetan, 1978ko udaleko...
Read MoreNafarroa 1515, bost mende erabaki gabe
Gaztelak Nafarroako erreinua militarki konkistatu ondoren, juridikoki anexionatu zuela 500 urte igaro dira. Urtero egiten den Noaingo martxan oso presente eduki zuten data hori. Nabarralde elkarteak antolatuta, beste behin ere Noainera martxa egin zuten ekainaren 27an makina bat lagunek, Nafarroako konkistaren garaian 1521ean bertan izandako bataila erabakigarria gogora ekartzeko. Data sinbolikoa da hori, baita konkista militarra hasi zen 1512 urtea ere, edota Amaiurko gazteluaren setio...
Read MoreHeriotzaren triangelua: eskuin-muturraren atzaparkada Franco hil osteko urteetan
1980an ultra-eskuindarrek zortzi lagun hil zituzten oso epe laburrean Hernani, Andoain, Urnieta eta Astigarraga inguruetan. Izualdi horren testigantzak eta gertaerak jaso dituzte Heriotzaren triangelua dokumentalean eta ekainaren 5ean izango da estreinaldia Hernaniko Gudarien Plazan (22:30). Dokumentala Tira-Bira Produkzioak S.L.k ekoitzi du, Imanol Laburu Larzabal eta Jose Mari Salinas Solano izan dira egileak, eta Hernaniko Udalak diruz lagundu du. Gorrotoaren bila Talde parapolizialen eta...
Read MoreLuftwaffek 650 bonbardaketa egin zituen Euskal Herrian esperimentatzeko
Xabier Irujo historialari eta gaian adituak egindako ikerketen arabera Mola jeneralak “egunero” agintzen zien naziei bonbak jaurtitzeko. Larunbatean hitzaldia emango du Lekeition, Kondor Legioak eragindako suntsipenari buruzko jardunaldietan. Lekeitioko Udalak eta Baskale elkarteak antolatuta, Gernikaren suntsipenari buruzko hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan. Ostegunean nazien bonbardaketei buruzko dokumentala ikusteko aukera izan zen eta ekainaren 14ra arte Legión Cóndorrek...
Read MoreAmerindiarrak eta euskaldunak, burdinazko historia harrigarri bat
Jauzarrea, euskal kultura eta zabalkunderako funtsak IV. Kongresua egingo du ostiralean, Irungo Ficoba aretoan. Egun osoan zehar bertako eta kanpoko ikerlariek hitz egingo dute oso gai ezberdinez, Historiaurreko hizkuntza eta populaziotik gaurko jendarteraino. Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak, esaterako, hitzaldia eskainiko du egungo mundu globalaz. Hau izango da Jauzarreak antolatu duen urteroko azkeneko kongresua, aurretik beste hiru eginak ditu. Hemen daukazue kongresuari buruzko...
Read MoreSoluzio militarra giza trafikanteen kontra? Iraganeko lezioak
Europar Batasunak laguntza eskatu dio NBEko Segurtasun Batzordeari, Mediterraneoko etorkinen trafikoaren kontra egiteko. Trafikanteak dituzte orain jomugan. Baina iraganean europarrak izan dira giza trafikante handienak, eta euskaldunok ere badugu gure partea. Federica Mogherini Europar Batasuneko diplomazia buruak Nazio Batuen Erakundeari eskatu dio plan militar bat diseinatu dezala Mediterraneo hegoaldeko kostan etorkinak garraiatzeko ontziak antolatzen dituzten “mafien” kontra. Ontzi...
Read More“Herri memoria josteko tresna homologatua sortu nahi dugu”
Jadanik sarean erabilgarri dago Euskal Memoria fundazioaren dokumentazio gunea. Oraingoz, gatazkaren eta errepresioaren ondorioz hildako 500 pertsonaren espedienteak daude kontsultagai. Memoria historikoa berreskuratzeko “tresna iraunkorra” dela esan digute. 2009an sortuz geroztik Euskal Memoriaren kezka nagusietako bat izan da urteotan egindako ikerketa ugaritan pilatutako dokumentazioa biltzeko eta dibulgatzeko gunea sortzea. Bada, pauso hori eman berri dute sarean eskegitako datu base...
Read MoreJoxe Arregiren kasuaren espedientea aurkitu dute
Torturaz hildako zizurkildarrari buruzko informazioa Madrilen aurkitu dute Euskal Kriminologia Institutuko ikerlariek. 34 urteren ondoren kasua oraindik guztiz argitu gabe dago. ARGIAren azken zenbakian elkarrizketa egin dio Ander Leon kolaboratzaileak Laura Pego Euskal Kriminologia Institutuko abokatu eta ikerlariari. Jakinarazi duenez, 1981ean torturen ondorioz hildako Joxe Arregi ETAko kidearen espedientea aurkitu dute Madrilgo fundazio batean. Honela azaldu du Pegok: “Torturaren gaia...
Read MoreIslandiarren eta euskaldunen arteko berradiskidetzea, baleazaleen sarraskiaren IV. mendeurrenean
1615ean baleak harrapatzera joandako 32 euskaldun hil zituzten Islandian. Gaur hasiko da hori gogoratzeko kongresua eta, besteak beste, haien ondorengoek berradiskidetze ekitaldia egingo dute. Kongresua apirilaren 20 eta 21ean egingo da Reykjavik-en, Islandiako Unibertsitate Nazionaleko liburutegian. Jardunaldiek Gipuzkoako Aldundiaren eta Islandiako Gobernuaren laguntza jaso dute, eta antolatzaileen artean, berriz, Etxepare Institutua eta Islandiako-Euskal Herriko Lagunen elkartea daude. 400...
Read More
Iruzkin berriak