Euskaldun pobreak barregarri utzi zituen komedia
Ez da Madrilgo plaza nagusiraino joan behar behartsuenganako jarrera umilianteak ikusteko. Nahikoa da Euskal Herrian 250 urte atzera egitea: El borracho burlado-k ederki laburbiltzen du orduko eta gaurko eliteen umore zanpatzailea. Iñigo Aranbarrik aurkeztu berri du Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna (Pamiela, 2016) saiakera edo “artefaktu literarioa”, prentsaurrean Jose Luis Otamendi liburuaren sarrera egileak deskribatu moduan. Peñafloridako kondeak idatzitako El borracho...
Read MoreMartiodako dorrea, harriz harri
Arabako Hurtado de Mendozatarren dorretxearen egoera kaskarrak kezka sortu du. Ondare Babesa arkeologia taldeak argazki bidez dokumentatu du Erdi Aroko eraikin historikoa. Gasteizko Martioda herrian lekututa, arro ageri izan da zortzi mendetan Hurtado de Mendozatarren dorretxearen soslaia. Eraikin erraldoia toki estrategikoan jaso zuten Erdi Aroan, XVI. mendean kartzela gisa erabili izan zen, baina gerora izaera militarra galdu eta jauregi bihurtu zen. Duela 40 urte Arabako Aldundiaren esku...
Read MoreSan Joan baleontziaren erreplikak UNESCOren babesa izango du
Albaola itsas kultur faktoriaren esanetan, proiektuaren “filosofiak” erakarrita jarriko du bere zigilua munduko ondareaz arduratzen den erakundeak. Pasaian eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplikak babes garrantzitsua jaso du. UNESCOren irudia erabili ahal izango dute proiekturako, Gipuzkoako Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Pasaiako Udaleko eta Albaolako ordezkariek asteazken goizean prentsaurrean azaldu dutenez. Xabier Agote Albaolako kidearen esanetan ondarearen...
Read More“Garaipen txiki eta ez horren txikiak izan dira, baina oraindik asko dago egiteko”
Euskararen Egunak ekimenean Hernanin antolatutako Trantsizioak argazki erakusketa gidatuan entzun genuen esaldi horrek ederki laburbiltzen du 40 urteotako ibilbidea. Abenduaren 3aren bueltan Hernanin osatutako egitarau zabalaren barruan ARGIAren Trantsizioak erakusketa izan da ikusgai egunotan bertako Kultur Etxean, Euskal herriko historia hurbilean izandako eraldaketa sozial eta politikoak islatzen ditu argazkien bidez. Euskararen Egunak ekimena antolatzen duen taldearekin elkarlanean, bisita...
Read MoreGlaziarrak urtu direnean azaldu dira gerraren miseriak Alpeetan
Italiako Trento eskualdean Lehen Mundu Gerrako arrastoak agerian geratu dira izotzek atzera egitearekin. FICAB zinema jaialdian ikusi ahal izango da kasua, gaur Irunen. Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XV. edizioak aurrera darrai eta larunbatean jakingo dugu zein den aurtengo lan saritua. Bitartean, historia eta arkeologiari loturiko hainbat dokumental (egitaraua – pdf) ikusteko aukera dago oraindik, tartean, ostegunean Irungo Carlos Blanco Aginaga liburutegian...
Read MoreZazpi euskal herritar hil zituen ultraeskuindarra omendu dute Madrilen
1980an Batallon Vasco Españolen izenean hainbat atentatu egin zituen Ladislao Zabalaren omenez argazkia jarri zuten Madrilgo jatetxe batean. La Directa komunikabide katalanak eman du argitara albistea eta argazkia. Bertan ikus daiteke nabarmen jarrita Ladislao Zabala Solchaga-ren irudia, bandera espainiarren eta bere ibilbidea goraipatzen duen esaldien artean. Zabala uztailaren 30ean hil zen, eta La Directak dioenez, omenaldia data horren eta urriaren artean egin zioten Madrilgo zentroan...
Read MoreEskuz egindako granadak, mortero militarren kontra
Zubietako gainetan egindako aurkikuntza batek erakusten du zein baliabide kaskarrekin egin behar izan zioten herritarrek aurre 1936ko altxamendu militarrari. Oroimen historikoa berreskuratzen ari den Islada Ezkutatuak taldeak aurkikuntza berezia eta garrantzitsua egin du Zubietan. Txaldatxur mendiko gerrako lubakietan, eskuz egindako 22 lehergailu atera ditu lur azpitik. Iturgintzako piezekin egindako granada zarpailok asko erabili ziren 1936ko gerra garaian eta aurretik ere, baina gurean ale...
Read MoreJimeno Juriori aitortza instituzionala, azkenean
Historiaren alorrean eta toponimian egindako lanagatik Urrezko Domina eman dio nafar gobernuak 2002an zendu zen ikerlari nekaezinari. XXI. mendean euskal kultura, etnografia eta historiaren erreferente izan zen Jose Maria Jimeno Jurio artaxoarrak azkenean badu bere herriko instituzio publiko nagusietako baten, Nafarroako Gobernuaren, aitortza instituzionala. Asteazken goizean onartu du Barkosen exekutiboak Jimeno Juriori hil osteko Nafarroako Urrezko Domina emango dion dekretua. Ana Ollo...
Read MoreUrriaren 12an greba orokorra Iruñean
1935eko urriaren 12an, Ramiro de Maeztu arabarrak Madrilen Hispanitate hitzaren esangura patriotena estreinatzen zuen bitartean, iruindarrek greba orokorra egin zuten zapalketa politikoaren kontra. Kartzela bihurturiko gotorlekuak lepo zeudela, San Kristobalen gertaturiko heriotza batek matxinada leherrarazi eta presoekiko elkartasun olatua sortu zuen duela 80 urte. Espainiako Bigarren Errepublikan, eskuindarren gobernuak bortizki erreprimitu zuen 1934ko iraultza saiakera. Milaka lagun atxilotu...
Read MoreBosniar errefuxiatuak Euskal Herrira etorri zirenekoa
Europak bizi duen errefuxiatu eskaera uholdearen aurrean Euskal Herriko hainbat erakunde publiko horiek hartzeko prest agertu da egunotan. 1992an ere bosniarrak izan ziren gurean, sei hilabetez, gerra amaitu artean ustez. Baina gerra ez zen amaitu. Irudi hau Argia Egunaren bezperan Oñatin zabalduko dugun Trantsizioak erakusketan ikusgai egongo diren 250 argazkietatik bat izango da. Leire Arzuagak hartu zuen 1993ko urrian Markinan. Bosniar familia horiek ihesi joan ziren beren sorterritik,...
Read More
Iruzkin berriak