Felix Padin, anarkista azken unera arte
Felix Padin Gallo anarkista bilbotarra asteartean hil zen 98 urte zituela. 1936ko Gerran eta ondoren hamaika sufrimendu pasatakoa zen Padin, sei urtez langile batailoietan ibili zen esklabo. Abuztuan lehen aldiz azaldu ahal izan zuen hori guztia auzitegi batean, Argentinako Maria Servini epaileak frankismoaren krimenen kontra daraman auzian. “Bidankozetik Igarira zihoan errepidea egin genuen diziplinazko langile batailoi batean, 1940tik 1942ra.600 preso-edo. Dena eskuz: harria harrobitik...
Read MoreNBEk errieta egin dio Espainiari gerra zibileko desagertuak ahaztu nahi dituelako
Abuztuaren 30arekin munduko hainbat txokotan Desagertuen Nazioarteko Eguna gogoratuko den honetan, Nazio Batuen errelatoreak, Pablo de Greiffek, txosten oso gogorra (pdf) argitaratu du Espainiako Gobernuaren kontra, gerra zibileko eta frankismoko krimenak ikertu nahiz erreparatzeko ezer gutxi egiten duelako. De Greiff Espainiako Estatuko eta erkidegoetako ordezkari ugarirekin bildu zen joan den martxoan: ministroak, idazkariak, botere judizialeko goi karguak, zuzendariak… Esaterako,...
Read More“Zer izango da Nafarroa? Nafarrok nahi duguna”
Gure Esku Dagok azaldu duenez, dinamika “indartsu” ari da garatzen Nafarroan, dozenaka talde sortu dira eta milaka lagunek eman dute jada izena. “Nafar guztion artean erabaki behar dugu biharko Nafarroak nolakoa izan behar duen –esan dute prentsaurrean hainbat lagunek–; gure esku dago eta ekainaren zortzian elkarren eskuei helduko diegu”. Iruñeko Katrakrak gunean eginiko agerraldian, Mikel Sotok eta Garazi Rotak hainbat hausnarketa mahairatu dituzte. Euren esanetan “lur...
Read MoreJesus Egiguren: “Erabakirik hartu gabe hobe doakigu”
Erabakitzeko eskubideaz Hamaikak hasitako Pausoan telebista saioan esan ditu hitzok PSE-EEko presidenteak: “Ez erabakitzeak lagundu egiten du ez zatitzen”. Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako ekainaren 8ko giza katea gero eta gertuago den honetan, hainbat politikariren iritziak bildu dituzte Pausoan saioan, besteak beste, berrikitan liburua argitaratu duen Jesus Egigurenenak. Hauek dira berak esandakoetako batzuk: “Nik ez dut sinesten erabakitzeko...
Read MoreHerri katalanen batasunaren zuhaitzari besoa moztu diote
Pi de les Tres Branques pinu historikoaren hiru adarretako bat zerratu egin dute ezezagun batzuek. Herrialde katalanen batasunaren ikurtzat dute askok eta bere inguruan ekitaldi independentista egiten da urtero. Bartzelonako Castellar del Riu herrian dago kokatua. Hiru besoko pinuaren berri gutxienez XVIII. mendetik dago, baina 1888an egin zuen ezagun Jacint Verdaguer poetak. Jaume I.ak arbola horren gerizpean amestu omen zuen Aragoiko, Kataluniako Printzerriko, Valentziako eta Mallorcako...
Read MoreIruñean ere ‘castell’ bat egingo dute ekainaren 8an katalanek
Òmnium elkarteak Paris, Berlin, Bruselas, Ginebra, Lisboa, Londres eta Bartzelonan castellak egingo ditu ekainaren 8an eta Iruñea Europako zortzigarren hiriburua izango da egun horretan. Giza gazteluak eta giza kateak bi herrien aldarrikapenak batuko dituzte. Bartzelonako Euskal Etxean egin dute aurkezpena gure Esku Dago ekimenak, Òmniumek eta Sant Vicenç dels Horts elkartekoek. Katalanek Europako zazpi hiriburutan gaztelu bana egitea zuten pentsatuta, bada orain zortzigarren hiri bat...
Read MoreGiza katearen mapa
Ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenean parte hartzeko herri bakoitzari egokitu zaion zonaldea azaltzen duen mapa da honakoa. 123 kilometro eta 27 udalerritan barrena egingo da giza katea (deskargatu pdf-a hemen). Lehen begiratuan ikus daitezkeenez banaketa herriaren hurbiltasunaren arabera egin dute antolatzaileek. Hala, Bizkaia aldekoak batez ere Durango-Bergara artean kokatuko dira, Gipuzkoakoak Zumarraga-Beasain tartean, Arabakoak Beasain-Etxarri artean eta Nafarroakoak Irurtzun- Iruñean....
Read MoreHistoria ezagutu, interpretatu eta erreparatu egin behar da, Azkuna jauna
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ez du udaletxean dauden alkate frankisten koadro bat bera ere kenduko. “Historia errespetatu egin behar da, molestatu arren”, esan du. Espainian eskuinak Francoren diktadurarekin erabili duen argudio bera da: gertatu zena gertatu zen eta bakean utzi behar da. Bilduk ez diola leziorik emango, berak porrazoak eta komisaria ere ezagutu dituela… Halaxe defenditu da jeltzalea. Udaletxean garai guztietako alkateen koadroak daudela dio eta epaile baten aginduz...
Read MoreGazte independentisten alegatua
Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 36 gazteren kontrako epaiketa bukatzear da. Gaur akusazioak hitz egingo du, bihar defentsak eta etzi amaierako alegatuak irakurriko dituzte. Gazteen alegatua agerraldi publiko batean ezagutaraziko dute, eta pertsona ezagunen babesarekin, tartean Jesus Egiguren, Txema Montero, Toti Martinez de Lezea, Alex Txikon eta Miren Amuriza. Idatziaren berri jada izan dugu sare sozialetan, hainbat lagunen irakurraldiak ere jarri...
Read MorePoliziaren deklarazioak agerian utzi du Audientzia Nazionaleko fartsa
Espainiako Audientzia Nazionalean ezker abertzaleko kideen kontra egiten ari diren 35/02 auziaren epaiketan, auzipetuak harri eta zur geratu dira aste honetan, poliziaren deklarazioak entzun ostean. Gaurkoa oso egun inportantea izan da 35/02 auzian, gure kontrako akusazioak indargabetu baititu informe nagusia siñatu zuen poliziak #libre — Floren Aoiz (@elomendia) January 14, 2014 #LIBRE! Ustekabeko jauzia 35/02 Sumarioan: polizia perito nagusiak onartu du inputazioek ez dutela oinarririk eta...
Read More
Iruzkin berriak