Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Gizarte ekonomia goranzko bidean

2015-11-17  //  Ekonomia, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

Euskal Gizarte Ekonomia Sareak emandako datuen arabera, erakunde horretan dauden enpresen kopuruak gora egin du eta fakturazioa 10.000 milioi eurotara irits liteke.

EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sareak azken urteetako balantzea egin du. Izaera oso ezberdineko Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteak daude saretuta bertan: ASLE lan sozietateen erakundea, EHLABE Euskal Herriko Lan Babestuen Elkartea, Gizatea Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta REAS-Euskadi Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea. (gehiago…)

Zazpi euskal herritar hil zituen ultraeskuindarra omendu dute Madrilen

2015-11-02  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

piti

1980an Batallon Vasco Españolen izenean hainbat atentatu egin zituen Ladislao Zabalaren omenez argazkia jarri zuten Madrilgo jatetxe batean.

La Directa komunikabide katalanak eman du argitara albistea eta argazkia. Bertan ikus daiteke nabarmen jarrita Ladislao Zabala Solchaga-ren irudia, bandera espainiarren eta bere ibilbidea goraipatzen duen esaldien artean. Zabala uztailaren 30ean hil zen, eta La Directak dioenez, omenaldia data horren eta urriaren artean egin zioten Madrilgo zentroan dagoen Los Cien Balcones izeneko jatetxean. (gehiago…)

Eskuz egindako granadak, mortero militarren kontra

2015-10-23  //  Historia  //  Iruzkinik ez

20151022_170617_ONA

Zubietako gainetan egindako aurkikuntza batek erakusten du zein baliabide kaskarrekin egin behar izan zioten herritarrek aurre 1936ko altxamendu militarrari.

Oroimen historikoa berreskuratzen ari den Islada Ezkutatuak taldeak aurkikuntza berezia eta garrantzitsua egin du Zubietan. Txaldatxur mendiko gerrako lubakietan, eskuz egindako 22 lehergailu atera ditu lur azpitik. Iturgintzako piezekin egindako granada zarpailok asko erabili ziren 1936ko gerra garaian eta aurretik ere, baina gurean ale bakan batzuk baino ez dira kontserbatu. Lehen aldia da hainbeste lehergailu batera, eta batez ere, hain testuinguru zehatzean aurkitzen direna. (gehiago…)

Jimeno Juriori aitortza instituzionala, azkenean

2015-10-21  //  Euskara, Gizartea, Historia  //  Iruzkinik ez

Jose Maria Jimeno Jurio ARGIArekin 1997an izandako elkarrizketan (arg: Joxe Lacalle / Argia artxiboa)

Jose Maria Jimeno Jurio ARGIArekin 1997an izandako elkarrizketan (arg: Joxe Lacalle / Argia artxiboa)

Historiaren alorrean eta toponimian egindako lanagatik Urrezko Domina eman dio nafar gobernuak 2002an zendu zen ikerlari nekaezinari.

XXI. mendean euskal kultura, etnografia eta historiaren erreferente izan zen Jose Maria Jimeno Jurio artaxoarrak azkenean badu bere herriko instituzio publiko nagusietako baten, Nafarroako Gobernuaren, aitortza instituzionala. Asteazken goizean onartu du Barkosen exekutiboak Jimeno Juriori hil osteko Nafarroako Urrezko Domina emango dion dekretua. (gehiago…)

Urriaren 12an greba orokorra Iruñean

2015-10-13  //  Historia, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

San Kristobalgo presoak, amnistia lortu eta gotorlekutik atera ondoren.

San Kristobalgo presoak, amnistia lortu eta gotorlekutik atera ondoren.

1935eko urriaren 12an, Ramiro de Maeztu arabarrak Madrilen Hispanitate hitzaren esangura patriotena estreinatzen zuen bitartean, iruindarrek greba orokorra egin zuten zapalketa politikoaren kontra. Kartzela bihurturiko gotorlekuak lepo zeudela, San Kristobalen gertaturiko heriotza batek matxinada leherrarazi eta presoekiko elkartasun olatua sortu zuen duela 80 urte. (gehiago…)

Euskal Herriko unibertsitate arteko lehen kongresu kooperatiboa Donostian

2015-10-02  //  Ekonomia, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

Txilen nekazaritza kooperatiba ugari dago, baina oso sakabanatuta daude. Herrialde hartako aditu nagusietako bat izango da Donostian.

Txilen nekazaritza kooperatiba ugari dago, baina oso sakabanatuta daude. Herrialde hartako aditu nagusietako bat izango da Donostian.

EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuk antolatu dute kongresua, urriaren 15ean eta 16an Donostian. Txileko Gobernuan ekonomia sozialeko arduradun Mario Radrigánek egingo du irekiera hitzaldia. (gehiago…)

Espainiako gastu militarra, aurrekontuen proiektuan azaltzen dena baino lau bider handiagoa

2015-09-09  //  Ekonomia, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Pedro Morenés Espainiako Defentsa ministroa gerrarako armak aztertzen.

Pedro Morenés Espainiako Defentsa ministroa gerrarako armak aztertzen.

Rajoyren gobernuak urrian onartuko dituen aurrekontuek, gastu militarrera bideratutako 18.000 milioi euro “ezkutatzen” dituzte, ikerlan baten arabera. (gehiago…)

Bosniar errefuxiatuak Euskal Herrira etorri zirenekoa

2015-09-04  //  Gizartea, Historia, Nazioartea  //  Iruzkinik ez

06_10a_ONA

Europak bizi duen errefuxiatu eskaera uholdearen aurrean Euskal Herriko hainbat erakunde publiko horiek hartzeko prest agertu da egunotan. 1992an ere bosniarrak izan ziren gurean, sei hilabetez, gerra amaitu artean ustez. Baina gerra ez zen amaitu. (gehiago…)

Marcelo Usabiaga hil da, militante komunista historikoa

2015-07-24  //  Historia  //  Iruzkinik ez

Donostiako Tolosa hiribidean eraikitzen esklabo moduan eduki zuen erregimen frankistak Usabiaga, ihes egin zuen arte. (Arg.: Aitor Azurki).

Donostiako Tolosa hiribidean eraikitzen esklabo moduan eduki zuen erregimen frankistak Usabiaga, ihes egin zuen arte. (Arg.: Aitor Azurki).

Frankismoaren errepresioa bere haragitan bizi izan zuen: 21 urte igaro zituen kartzelan, esklabo gisa ere aritu zen langile batailoietan, eta Meliton Manzanasek torturatu zuen. 98 urterekin hil da Usabiaga, bere ideiak inoiz alboratu gabe. (gehiago…)

Sanferminak 1978-2015, duintasunaren itzulera

2015-07-08  //  Historia  //  Iruzkinik ez

Germanen hilketa salatzeko afixak eta polizia 1978ko uztailean Iruñean (Argazkia: Argia).

Germanen hilketa salatzeko afixak eta polizia 1978ko uztailean Iruñean (Argazkia: Argia).

1978ko Sanferminetako istiluetan poliziak hildako Germán Rodríguezen oroitarri aurrean omenaldia egingo dute beste behin iruindarrek.

Ekitaldian Iruñeko udal gobernuko ordezkariak izango dira 36 urtean lehen aldiz, tartean Joseba Asiron alkatea. Eguerdiko 13:00etan izango da, Orreaga etorbidean.

Nafarroako Radio Rebelde Republicana-n elkarrizketa izan dute gertaera haiek argitzeko lanean diharduen Sanfermines 78 Gogoan plataformako kide Xabier Barberrekin. Bere esanetan, 1978ko udaleko gestora oraindik frankista zen arren “gerora etorritako gobernu demokratiko guztiek baino duintasun gehiagoz jokatu zuen”.

1978ko uztailaren 8an poliziak zezen plazan eta inguruetan egindako sarraskiaren aurrean, festak bertan behera utzi zituen orduko Udalak eta “ateak ireki zituen asanbladak egiteko”. Lehen eta azken aldia izan zen hura, “hortik aurrera gaia erabat ahaztu zuen”, dio Barberrek.

Denbora honetan guztian Germán Rodriguezen hilarri aurrean omenaldi masiboa egin izan da gertaera haiek gogoratzeko –1.000 edo 2.000 lagun inguru biltzen dira urtero– baina udal gobernuak ez du horietan parte hartu, areago, oztopatzen ere saiatu da hilarria kenduz.

Hauteskundeen ostean Iruñeko udalean izandako kolore aldaketak jarrera instituzional berria ekarri du memoria historikoaren berreskurapenari dagokionean. Hala, aurtengo ekitaldian Asiron alkatea izango da Germanen omenezko ekitaldian: “Bada garaia Iruñeko Udalak eta alkateak ekitaldi horretan parte hartzeko”, esan du.

“Zinikoa da pentsatzea kasualitate bat izan zela”

1978ko Sanferminetan hamarnaka lagun zauritu ziren polizia zezen plazan tiroka sartu ondoren. Ondoko kaleetan gertaturiko liskarretan hil zuten balaz Germán Rodríguez –hurrengo egunetan Euskal Herri osoan izandako protestetan Joseba Barandiaran hil zuen poliziak Donostian–.

Barberren ustez hura ez zen kasualitatea izan: “Nafarroa estatu kontua zen, nafar eliteek Altxamendu Nazionalean izandako parte-hartzeagatik eta frankismoarekin zuten loturagatik. Baina, askoren harridurarako, garai haietan Nafarroak antzekotasun soziopolitiko handia zuen gainerako euskal lurraldeekin, hurbilketa garrantzitsua gertatzen ari zen. Hemen mobida zegoen eta nafar eliteek ezin zuten hori onartu”.

Germanen heriotzaren 30. urtemugan omenaldia bere hilarri aurrean (Argazkia: Sanfermines 1978 Gogoan)

Germanen heriotzaren 30. urtemugan omenaldia bere hilarri aurrean (Argazkia: Sanfermines 1978 Gogoan)

Udaberri hartan Iruñeko kaleetan talde ultra-eskuindarrek sorturiko liskarrak iragarpen baten kronika moduan ikusten ditu Barberrek: “Zinikoa da pentsatzea hori kasualitatez gertatu zela. Motiboak badaude uste izateko norbaitek edo norbaitzuk antolatu zutela hori guztia, eta horixe nahi genuke Egiaren Batzorde batek argitzea”.

Argentinan frankismoaren krimenen kontra zabaldutako kereilan lanean dabiltzanak saiatzen ari dira auzian “Trantsizio” garaiko kasuak ere ikertu ditzala Maria Servini epaileak. Hala, Sanfermines 1978 Gogoan plataformak ere parte hartu du kereila horretan eta berrikitan Carlos Slepoy abokatua Nafarroako Legebiltzarrean izan da: “Bera oso baikorra da –dio Barberrek–, esan digu urtebeteko epemugan pauso garrantzitsuak eman daitezkeela alde horretatik”.

Dirudienez, hemendik aurrera udal eta parlamentuei eskatuko diete euren kereilak aurkezteko epaitegietan; auzia orokortuz Espainiako Justizia derrigortu nahi dute erabaki bat hartzera.

16 / 37«Aurrekoa101516171830Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA