Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Kutxa banku fundazio bihurtzeko beste pauso bat

2014-09-24  //  Ekonomia, Gizartea, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

http://www.eitb.com/multimedia/images/2014/09/22/1469908/martin_garitano_foto610x342.jpg

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Ainhoa Beola Bilduk Kutxan duen kontseilaria eta Xabier Barinagarrementeria aldundiko talde juridikoko kidea, irailaren 22an Xabier Iturbe Kutxako presidentearekin egindako bilerara bidean (arg.: Eitb.com)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenari atea itxi ala ez erabakiko du gaur Kutxaren administrazio kontseiluak. Pribatizazioaren kontrako plataformak giza katea egingo du Donostian. (gehiago…)

Kutxako estatutu berrien egileei azalduko die Gipuzkoako Aldundiak bere proposamena, Iturbek gonbidatuta

2014-09-16  //  Ekonomia, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Kutxabank_iturbe

Martin Garitano ahaldun nagusiaren esanetan “hitz egiteko prest egoteak esperantzarako atea irekitzen du”. Kutxabanken kontrol publikoa mantentzeko Gipuzkoako Aldundiaren proposamenari  argudioekin baino deskalifikazioekin erantzutea egotzi die oposizioko alderdiei. (gehiago…)

Martin Garitano: “Kutxaren akzioak udalen eta Gipuzkoako Aldundiaren artean banatzea da gure proposamena”

2014-09-11  //  Ekonomia, Gizartea, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

eko140909_0014

Kutxak ez luke banku fundazio bihurtu behar izango Kutxabanken duen partizipazioa murriztuz gero. Proposamena (pdf) txosten juridiko batean oinarritu du Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxaren batzar orokorrean aurkeztuko du, onartuko den “esperantzaz”. (gehiago…)

Emilio Botinen iruzur eta eskandaluen zerrenda beltza

2014-09-10  //  Ekonomia  //  Iruzkin bat

Albiste agentziek, Banco Santander eurogunearen gailurrera eraman zuen bankari gisa deskribatu dute hil berri den Emilio Botin. Botin familiak egindako iruzur fiskalek eta bankuaren finantza eskandaluek bestelako irudia marrazten dute ordea.    (gehiago…)

Otsoportillo, 2014

2014-09-03  //  Historia  //  Iruzkinik ez

1

Hasierako irudian eta segidakoetan Urbasan Otsoportillorako bidean dagoen “fusilatuen simako” monumentua ageri da. Duela egun batzuetako goiz lanbrotsuan ateratako argazkiak dira. Urtero, iraileko lehen igandean, omenaldia egiten zaie frankistek bertara jaurti zituzten 200 errepublikarrei. Aurten ere hala izango da, irailaren 7an, Sare Antifaxistak antolatuta. (gehiago…)

Punta-puntako ikerlariak izango dira Iruñean oroimen historikoaz egingo den topaketan

2014-09-03  //  Historia  //  Iruzkinik ez

topaketaDeshobiratze prozesuetan, auzi judizialetan eta 1936ko gerrako historia ikertzen punta-puntan dabiltzan adituak izango dira Nafarroa, oroimena irabazten jardunaldietan, irailaren 12tik 14ra. Queralt Solé gerra zibileko hobi komunetan adituak eta Ana Messuti abokatu argentinarrak hartuko dute parte, besteak beste.

(gehiago…)

NBEk errieta egin dio Espainiari gerra zibileko desagertuak ahaztu nahi dituelako

2014-08-29  //  Historia, Politika, Uncategorized  //  Iruzkin bat

ecorepublicano.es

Abuztuaren 30arekin munduko hainbat txokotan Desagertuen Nazioarteko Eguna gogoratuko den honetan, Nazio Batuen errelatoreak, Pablo de Greiffek, txosten oso gogorra (pdf) argitaratu du Espainiako Gobernuaren kontra, gerra zibileko eta frankismoko krimenak ikertu nahiz erreparatzeko ezer gutxi egiten duelako. (gehiago…)

Patronoak Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatzea aurreikusten du Kutxaren estatutu zirriborroak

2014-07-18  //  Ekonomia  //  Iruzkinik ez

Kutxan Batzar Orokorrik ez litzateke izango eta patronatuko kideek izango lukete agintea.

Kutxan Batzar Orokorrik ez litzateke izango eta patronatuko kideek izango lukete agintea.

Kutxak udazkenean du asmoa banku-fundazio bihurtzeko. Estatutuen proiektuak dio Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatuko dituztela fundazioan aginduko duten patronoen izenak. Baina adostasunik egon ezean, patronatuak egingo ditu izendapenak.

ARGIAk Kutxako estatutu berrien gaztelaniazko zirriborroa eskuratu ahal izan du. Ekainaren 30ean banku-fundazio bihurtu ziren BBK eta Vitalek ez bezala, hainbat mekanismo aurreikusten ditu Kutxak, patronatuak herritarren ordezkaritza egokia izan dezan.

“Herritarren borondatearen ordezkariak” proposatu…

Estatutuen 18. artikuluak dakar hainbeste ika-mika sortu duen patronatuaren ordezkaritzaren muina:

“El presidente del Patronato solicitará a las Juntas Generales de Gipuzkoa, como máximo representate de la voluntad de los ciudadanos del Territorio Histórico de Gipuzkoa, para que presenten, ene l plazo máximo de [x], 6/12 propuestas de nombramiento de patronos titulares y 6/12 propuestas de nombramiento de patronos suplentes”

Era berean, Gipuzkoako Kutxabankeko langileen ordezkaritza sindikalak pertsona bat proposatzeko aukera izango luke.

Diferentzia nabaria da. BBK-k eta Vitaleko patronoek euren ondorengoak zuzenean izendatu ditzakete; Kutxaren kasuan “herritarren borondatearen ordezkari nagusi” den instituzioari egingo zaio kasu.

…baina Patronatuak azken hitza

Baina izaera demokratiko hori lausotzen duten hainbat nabardura dakartza segidan estatutuen zirriborroak. Patronatuaren “Izendapen eta Ordainsarien Batzordeak” atzera bota ditzake Batzar Nagusien proposamenak, ikusten badu ez dituztela baldintzak betetzen. Era berean, batzarkideak ados jarriko ez balira patrono berriak proposatzeko, patronatuak berak zuzenean izendatuko lituzke.

Presidentea patronoek aukeratuko dute boto bidez, horretarako gehiengo osoa beharko du lehen bozketan, hala gertatuko ez balitz,bigarrengoan boto gehien ateratzen duen hautagaia izango da presidente eta berdinketa kasuan, patrono zaharrenak izango du azken hitza.

Karguan dohain, baina dieta finko batekin

Kutxetako ordezkariek behin baino gehiagotan esan dute patronoek ez dutela soldatarik izango. Kutxaren kasuan ere hala izango omen da; estatutuek hitzez hitz hau esaten dute: “Patronoak dohainik arituko dira euren karguan”.  Segidan ordea, salbuespenak datoz:

  • Euren funtzioa betetzeagatik sorturiko gastuak, justifikaturik daudenean, dirutan itzuliko zaizkie.
  • Patronoen funtziotik harago beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten patronoei ordainsari bat emango zaie.
  • Patronatuak erabaki dezake “asistentzia dietak” izango liratekeen zenbateko finko bat ordaintzea.

Patronoen izendapena lau urtetik behin izango da, kargua ezeztaezina da, eta gehienez ere bi agintaldiz segidan izango dira patrono.

Zer egin dute Bidasoaldeko urarekin?

2014-07-16  //  Energia, Gizartea, Ingurumena, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

Endarako urtegia Lesakan dago, Bidasoaldea hornitzeko eraiki zen 1988an (arg.: Kopakoarri / rutasporgipuzkoa.com

Endarako urtegia Lesakan dago, Bidasoaldea hornitzeko eraiki zen 1988an (arg.: Kopakoarri / rutasporgipuzkoa.com

Jaizkibel Mendia Babes Dezagun elkarteak salatu du Txingudiko mankomunitateak plubiometria faltsutu zuela, Jaizkibelgo akuiferoen ustiaketa justifikatzeko. (gehiago…)

Ignacio Ramonet: “Pribatizatzea pobreei lapurtzea da”

2014-06-27  //  Ekonomia, Gizartea  //  Iruzkinik ez

tuLankide

Iragan astean Euskal Herrian izan zen Ignacio Ramonet, kooperatibagintza eta globalizazioaz hitzaldia ematen Lanki ikertegiak gonbidatuta. Hizketan ari zen une berean, Kutxaren Donostiako bulegoan aurrezki kutxen pribatizaziorantz beste pauso bat eman zuten finantza merkatuen jopuek. (gehiago…)

22 / 37«Aurrekoa102122232430Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA