Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Bankia, Pandoraren kutxa?

2012-05-09  //  Ekonomia  //  Iruzkin bat

Rodrigo Rato Bankiako lehendakariak dimititu egin du. Ekaitza dator berriz ere finantzen arlora.

Espainiako Bankuak eta hainbat erakundek sortutako bankuen birmoldaketarako funtsak (FROB gaztelaniazko akronimoa) Bankia erreskatatu behar izango du, diru publikoz. Askoren iritziz finantza erakundeen Pandoraren kutxa ireki besterik ez da egin. Espainiako Estatuko bankuek eta kutxek etxegintzaren arloan 184.000 milioi euro omen dituzte sartuta. El País egunkariaren gaurko zenbakiak artikulu eta taula (paperean soilik) argigarria kaleratu du eta bertan ikus liteke oso garbi zein diren toxikoak, zein zalantzagarriak, zein inoiz ikusiko ez ditugunak. (gehiago…)

Zer dago Aberri Eguneko azal historikoaren atzean?

2012-04-10  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

ARGIAren 2.318 zenbakiaren azala

Aste honetako ARGIAri azal esanguratsua eman diogu. 1964an Gernikan egindako Aberri Egun historikoaren irudi ezaguna da. Mutil bat ageri da, Juntetxeko haritzaren aurrean, txapela kenduta eta burua makurtuta. Euskal erresistentziaren suspertzea irudikatzen du, eta Frankismoaren kontrako borrokaren irudikari grafikoan leku garrantzitsua dauka. Gure azalean kolorea eman diogu argazkiari, nolabait gaur egunera ekartzeko. Argazkia baina, Caracaseko Gudari aldizkarian kaleratu zuten, propio publikatutako ale berezian, eta munduari bira eman zion. (gehiago…)

Ilea moztu zioten emakume hura

2012-03-09  //  Gizartea, Historia  //  Iruzkinik ez

Emakume errepublikarrak ilea moztuta

Martxoaren 9a da, gaur ere emakumearen eguna. Eta ezin ditut burutik kendu herenegun gertuko pertsona batek kontatu zizkidan gauza batzuk –mila esker, Tere!–. Jakin banekien emakumeei sekulakoak egin zizkietela gerran eta gerraostean, jakin banekien errizino olioarena, eta ilea moztearena, eta abar… Baina hotzikara ematen du hura ikusi eta bizi izan zuen amona baten ahotik kontu horiek entzutea. (gehiago…)

Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

2012-02-23  //  Gizartea  //  61 iruzkin

Usurbilgo Santixabeletako maskota (Arg: Xingola)

%80a birziklatzen dugunok, asperduratik barregurara pasatu gara errausketa zaleek atez ateko hondakin bilketaren kontra jaurtitzen dituzten argudioak entzutean. Gipuzkoako 34 udalerritan jarriko dute martxan eta jadanik horietako batzuetan hasi da ohiko bonbardaketa mediatikoa. Hernanin  badira ia bi urte hasi ginela, eta esperientzia horretaz baliaturik, ranking moduko bat egitea otu zait, gure kuboan oraindino anakondarik ez dela agertu erakusteko. Jaun-andreok, hemen dituzue atez atekoaz esaten diren hamar gezur handienak:

(gehiago…)

Zer dio ‘corralitoa’ kudeatu zuen ministroak Greziakoaz?

2012-02-13  //  Ekonomia  //  Iruzkinik ez

Roberto Lavagna (Arg.: Gorka Berasategi)

Roberto Lavagna Argentinako ekonomia ministro izandakoari elkarrizketa egin dio gurean Gorka Berasategik. Duela hamarkada bat Argentinan jazotakoaz eta egun Grezian bizi duten egoeraz hitz egin du luze Lavagnak. Berak atera zuen Argentina corralitotik, kreditu emaileei esan zien ez ziela ordainduko eta zorra berriz negoziatzera behartu zituen munduko finantza erakundeak. Horrez gain, moneta debaluatu zuen eta ekoizpena handitzeko  politikei ekin zien –lan baldintzena beste kontu bat da, dena den–.

Gero eta maizago konparatzen dira Argentina eta Greziako egoerak eta, elkarrizketa oraindik kalean ez bada ere (Argiaren 2.311 zenbakian argitaratuko da), aitortu behar dut eskuetatik “irrist” egiten didala, honatx aurrerapen txiki bat: (gehiago…)

Langabezia ari du

2012-02-03  //  Ekonomia, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Arg.: San Sebastian Digital

2008ko azaroan 30 egunetik bitan baino ez zuen atertu.  Lehman  Brothers-en kiebrak eman zio paso 2008ko udazken euritsu hari. Gero, neguarekin, langabezia datu txarrak hasi ziren, abenduan 8.000 lagun gehiago lanik gabe Euskal Herrian, urtarrilean 12.800… Eta elurra etorri zen, denboralea Donostiatik sartu eta hamabost zentimetroko errauts zuria utzi zuen kale eta poligonoetan. EEE hitza zer zen ikasi genuen orduan, eta MCCko enpresa arrakastatsuetan ere soldatak kolpean %8 jaitsi zitezkeela. Ziklogenesis esplosiboa etorri zenerako gorrian onduta geunden jada. Zer gehiago egin behar du? Esaten genuen kolkorako. Tristea eta iluna, gogorra eta hotza, 2008-2009ko “Atzeraldi Handia” deitu izan zaion hori. Gaur egungo egoerak déjà vu hitz aspergarria dakarkit burura. Hotzak, elurrak eta langabezia datu txarrek naramate zerura begiratzera. Espero zen, eta etorri da atzeraldia, noizbait joan bada. (gehiago…)

35 urteko ikurrina dugu etxean

2012-01-19  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

Etxarri-Aranatzeko ekitaldia, 1977ko alkateen ekimena gogorarazteko (Argazki Press)

Etxean badugu ikurrina zahar bat. Amak egin zuen. Oihal zatiak erosi zituen, han berdea, hemen gorria… eta ahalik eta txukunen josi zituen elkarrekin. Orduan debekatua zegoen ikurrina erakustea, 1976a zen. Baina sumatzen zen laster legalizatuko zutela. Amak espresuki egin zuen egun horretarako. Eta egun hura 1977ko urtarrilaren 19an iritsi zen. (gehiago…)

Carlos María de Urquijo I.a

2012-01-11  //  Politika  //  Iruzkin bat

Carlos Urquijo Gobernuko delegatu berria EAEn, karguari zin egiten

Espainiako Gobernuko delegatu karguari frankismotik heredatutako kargu zaharkituaren usaina dario. Egia da Espainiak egitura “federala” edo autonomikoa izan duenean sortu izan dela kargu hori –1931ko eta 1978ko konstituzioekin–, baina 1958ko dekretu batez geroztik frankismoan hainbeste botere izan zuten gobernadore zibilen ezaugarri batzuk mantendu izan dituzte delegatuek, 60ko eta 70eko hamarkadan manifestazioak debekatu, grisak jendea jipoitzera bidali, apaizak atxilotu edo fabrikak eta elkarte gastronomikoak kate eta giltzarrapoz ixten zituzten Enrique Oltra Molto, Fulgencio Coll de San Simón eta gisakoen atributuak, hain zuzen. (gehiago…)

FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan

2011-12-22  //  Azpiegiturak, Energia, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Hiru Mugak Baterak dokumentala egin du Olatzagutiako errauste proiektuaren kontra

Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da.

Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez bakarrik Sakanan, baita Arabako Lautadan, Ameskoan eta Gipuzkoako Goierrin ere. Esaterako, uztailean Altsasun inoiz ezagutu den manifestaziorik handiena egin zen errausketaren aurka (3.000 lagun); abuztuan berriz, Aratz mendipean dagoen Araia herritxoan, ehunka lagun bildu zen mobilizazio batean; duela egun gutxi Lizarran bildu ziren errausketaren kontra eta ehunka izan ziren han ere. Nekazariak, abeltzainak, turismo elkarte eta partzuergoak, talde ekologistak, auzo elkarteak, zinegotzi eta alkateak, guraso elkarteak, sindikatuak, merkatariak, idazle eta artista ezagunak… Kontrako jarrera bizia sortu du Portland-en proiektuak eta errausketaren kontrako borrokan fronte berri bat ireki da Euskal Herrian. (gehiago…)

ETAkoa ez bazara, ez hartu ‘etarren’ abokaturik

2011-12-12  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Gurutz Agirresaroberen kontrako epaiaz artikulu zabarra idatzi du Auzitegi Nazionaleko laberintoak inork baino hobe ezagutzen dituen José Yoldi El País-eko kazetariak. Agirresarobe 32 urteko kartzela zigorrera kondenatu du auzitegiak. Joseba Pagazaurtundua ETAren aginduz hil omen zuela dio epaiak (pdf), baina harrigarriki ETAko parte izateaz absolbitu du. Yoldik inkoherentzia hori oso ongi nabarmendu du artikuluan, ETAk “sikarioak” ez dituela erabiltzen gogoratuz. Baina hortik aurrera dator zabarkeria, honek ere Pagazaurtundua hil zuten tabernako katilu batean Ertzaintzak aurkitutako DNA du fede, kristauek Jainkoan sinesten duten moduan. (gehiago…)

30 / 37«Aurrekoa102029303132Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Fuera auzotik
  • Gezurra da
  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA